SOTOTIK: Michel Chion, Alvin Lucier, Dj Amsia…

Joan La BarbaraZaila da aizue, saioa egin ondorengo web orrirako testua idazterakoan, jarritako musikari guztien zerrendatzea egitea, bakoitzaren ezaugarriren bat edo beste jarriaz. Komak eta puntu eta komak eta puntuak nola antolatu…horregatik, gaurkoan ez naiz konplikatuko eta gidoiak erabiliko ditut:

- Cafe teatro: Lana (Zarauztarren musika goxoa eta definitu ezina)

- Pablo Reche: Paisajes 2 (Musikari argentinar aski ezagunaren ambient pieza bat, oso erraz sartzen dena)

- Joan La Barbara: (Timed) trials and scheduled events (-Argazkikoa- 70. hamarkadatik ahotsak ematen dituen aukerekin esperimentatzen ari den soinu artista Estatu Batuarra)

- Alvin Lucier: Sferics (Frekuentzia puru aguduen eta soinu grabazio txikien konbinaketa egiten du pieza honetan)

- Michel Chion: Dix-sept minutes (Musika konkretua egiten duen frantziarra, musikaria izateaz gain idatzi ere asko egin duena)

- Dj Amsia: izenik gabe (Azkoitiatik datorren musikaria, “turntable” deituriko teknika darabilena)

Deskargatu nahi izan ezkero, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070315.mp3]

Entzun orain

 

SOTOTIK: Xedh eta Löty negarti zuzenean

Xedh    Saio berezia izan da gaurkoa, ohiko pieza zerrenda entzun ordez, bi soinu sortzaile izan baititugu gurean gonbidatu, zuzenean jotzen. Sortutako arazo batzuk zirela eta, ordu erdi atzeratu dugu saioa(barkamenak 19:00etan entzun nahi izan duzuenoi), baina egin, egin dugu eta, zinez interesgarriak izan dira entzun ditugun zuzeneko bi saioak. Xedh-en pare bat pieza entzunez hasi gara(kontzerturako gauzak prestatzen genituen bitartean), eta bere zuzeneko emanaldi labur bat entzun dugu gero. Jatorriz gasteiztarra den Mikel Garcia-ren ezizena da Xedh, eta Valvula antirretorno edo Baba llaga bezalako taldeetan egondakoa da.

Bigarren zatian, Xedh eta Löty negarti aritu dira inprobisazioan. Sortzaile bizkaitarra da Löty negarti, akatsen eta istripuen onarpena eta inprobisazio askea ardatz hartzen dituena. “Soinu-povera” egiten du, bere esanetan.

Saioa deskargatu nahi baduzu(ausartzen bazara), egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070308.mp3]

Entzun orain

 

SOTOTIK: Eliane Radigue, Borbetomagus, Mengele Quartet…

Eliane RadigueArian-arian, laugarren saioa egin dugu dagoeneko, “zarata arraroen” inguruan, ohi bezala. Hona gaurkorako plana: M.A.O.-k(Orain Madrilen den Iñigo Barandiaran Bilbotarraren ezizena) Despues de nunca taldearen “Tong sang precioux” kantari egindako berrirakurketa; Borbetomagus-en saxofoi eta gitarra inprobisazio zaratatsu bat; Mengele Quartet Beratar-Elgoibartarrak(inprobisatzen hauek ere), Sylvain Chauveauren fazeta konkretu-elektronikoa; Eliane Radigueren “Biogenesis”(ezinbestekoa) eta amaitzeko, Andrey Kiritchenko Ukraniarraren pieza labur bat. Deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070301.mp3]

Entzun orain

 

SOTOTIK: Steve Reich, Throbbing Gristle, Tzesne…

Throbbing gristleEgindako aurkezpenekin hain gustura gelditu ez bagara ere(ez da mikro aurrean hitz egiteko egun freskoena izan), gaurkorako egindako musika aukeraketa entzuteko gonbitea egin nahi genuke berdin-berdin. Asteko, Act(Kristian Aduriz benetako izenez) Uztaritzetik; Throbbing gristle gero(ezinbestean aipatu beharreko izena musika industrialaz ari garenean), euren “Very Friendly” kantarekin, zeinak soinu giro ezerosoenak ekarri dizkigun(euren hitzetan, gizakiaren alde ilunenak azaldu nahi dituzte euren musikan). Steve Reich entzun dugu segidan, minimalismoaren aitzindarietako bat, Pat Methemy gitarrajole bikainak jotako bere bi konposiziorekin. Tzesne euskaldunaren musika ekarri dugu gero; Errenteria, Hernani eta Goizuetaren mugetako parajeetan egindako landa grabaketekin egindako konposizio batekin, eta amaitzeko, goxo amaitzeko, Tujiko Noriko japoniarraren kanta bat. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070222.mp3]

Entzun orain

 

SOTOTIK: Zanstones, L’enfance rouge, Akauzazte…

L'enfance rouge zuzeneanBigarren saioa izan da gaurkoa Sototik-entzat, eta lasaiago, solteago ibili gara aurreko hasteko estrenuaren ondoren. Entzun ditugunen artean, Zan Hoffman Estatu Batuarrarren identitate askotariko bat den “Zanstones”-en “Authority” izeneko pieza(ordu erdikoa, saio erdia hartuz), L’enfance rouge talde frantziar/italiarraren pieza ilun eta hipnotikL'enfance rouge zuzeneano bat, Akauzazte Azkoitiarren Azalberritan diskotik harturiko “Yonki”(laburra baina intentsoa), Xabier Erkizia eta Gaizka Sarasola lesakarrak euskal tradizioa ikuspegi berri batetik emanaz, Kammerflimmer kollektief-en free-jazza eta zarata, Un caddie renverse dans l’herbe proiektu brasildar/kataluniarra eta Amodio, Lisaböko Jabik Aurelien Rotureau belgikarrarekin batera duen proiektua. Saioa deskargatzeko, egin klik hemen.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070215.mp3]

Entzun orain

 

SOTOTIK: Beñat Axiary eta Mixel Etxekopar, Xenakis, Francisco Lopez…

Oren Ambarchi    Sototik irratsaio berriaren lehen saioa emititu dugu gaur, eta estreinatzeko, sei pieza mamitsu: Hasteko, Beñat Axiary(Ahotsa) eta Mixel Etxekoparrek (Txistua eta ahotsa) osatzen duten bikote zuberotarrak 1999an Donostiako Plaza jaialdian grabaturiko inprobisazioa. Francisco Lopez entzun dugu gero, “Untitled 166″ piezarekin, madrildar honek soinu intentsitate aldaketekiko duen kontrol izugarria baieztatuz beste behin ere. Ondotik etorri dira Oren Ambarchi eta XX. mendeko konposatzailerik handienetakoa izan den Iannis Xenakis, eta amaitzeko, euskaldun bat berriz ere, Beratik oraingoan: “Do” edo izen labur honen atzean ezkutatzen den Joseba Irazoki geldiezina, larunbat honetan Leioako Udondo gaztetxean jotzekoa dela aitzakitzat hartuz. Saioa deskargatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070208.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook