SOTOTIK: Mixel Etxekopar & Xavier Garcia, Joseba Irazoki, Marc Behrens…

Joseba IrazokiAzken saioa izan da gaurkoa. “Ikasturteko” edo denboraldiko azkena. Entzun beharko genitukeen zein ez ditugun entzun pentsatzera jarri gara orduan, eta lau aukeratu ditugu, horietatik 3 euskaldunak. Hala ere, jendea geratu zaigu kanpoan: Edorta Izarzugaza, Oier Etxeberria, Bazterrak…lan interesgarriak egiten ari diren bertako jendea, euren lanik entzun gabe geratu zaizkigunak. Hurrengo denboraldian izango dugu astia hauek eta beste asko entzuteko. Beraz, besterik ez: Entzun izan gaituzuenoi eskerrik asko, eta hurrenarte. Uda ona pasa!. Saioa deskargatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070621.mp3]

Entzun orain

 

SOTOTIK: Jim O’Rourke, Lustmord, Löty Negarti…

The residentsAzken saioetan pieza laburrak jarriz ibili gara, pare bat musikarirekin saioa betetzen. Eta norbaitek alpertzen hasi garela esan aurretik, saio beteagoa egitea pentsatu dugu gaurkorako. Gaurko menua: The residents, Lustmord, Luc Ferrari, John Hudak, Jim O’Rourke, Löty Negarti eta Yoko Ono. On egin!

Josetzen hasia? DESKARGATU, ba!

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik%20070531.mp3]

Entzun orain

 

SOTOTIK: Bernhard Gunter eta Marc Behrens

Bernhard GunterSaio ixila izan da gaurkoa, egin dugun ixilena. Ez gutxiago hitz egin dugulako(inoiz baino gehiago egin bait dugu hori), soinurik entzuteko zuen irratia(edo ordenagailuko bozgoragailuak) ohikoa baino zertxobait gehiago igo behar izango dituzuelako baizik, entzun dugun lehen musikariarekin batez ere: Bernhard Gunter(Argazkian). Baliabide minimoekin(soinu murriztuekin eta bolumen minimoarekin) pieza ederra eta entzungarria egin du “Brown, blue, brown on blue” diskoan, Mark Rothko margolariari eskainia berau. Bigarrenak, Marc Behrensek; landa grabaketetan oinarritutako gustu handiko lana egiten du gaurkorako aukeratutako “Outside” piezan. Antzeko material gehiago bilatu nahi izan ezkero, jo Trente Oiseaux disketxera(Bernhard Gunter-en zuzentzen duena eta gaur entzun dugun guztia argitaratu duena).

Gaurko saioa jeisteko, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070524.mp3]

Entzun orain

 

SOTOTIK: Cremaster, Brent Gutzeit, Baba llaga…

Baba llaga kontzertua ematenAurreko asteko “Bapateko doinuen eguaztenak” belarrietan utzitako “piii” hori oraindik gainetik erabat kendu ez dugula(Zarata handia izan zen, baina ez espero genuen bezainbeste ere), beste pieza aukeraketa bat egin dugu gaur(ez hain zaratatsuak. Deskantsua behar dute gure belarriek…). Gaurko aukeraketa, hauxe: Ryoji Ikeda, Ubeboet, Brent Gutzeit, Cremaster eta Baba llaga(Argazkian)

Deskargatzeko, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070517.mp3]

Entzun orain

 

SOTOTIK: Mauricio Kagel, Steve Roden, Pzlen…

Alfredo Costa MonteiroGero eta gehiago kostatzen da ezer originalik esatea. Ohartu berri gara saio guztiak(inkontzienteki) hasten ditugula “bueno, hemen gaude, ostegunero bezala” batekin. Amaitu ere, “entzun gaituzuenoi eskerrik asko, ongi izan eta aio” batekin(hiru agur bata bestearen segidan, alajaina). Ohitura, edo irudimen falta… Web orrirako testu honekin ere, antzeko, lehen esaldia pixkat moldatuaz baina beti testuarekin egitura berarekin…gaurkoan behintzat, ezer originalik esaten ez dakidanaren aitzakia original honekin zerbait originala idatzi dudala uste dut. Ejem…tira, txorakeriak esaten ari gara dagoeneko eta utzi egin beharko…
Hauek, gaur entzun ditugunak: Mauricio Kagel, Alfredo Costa Monteiro, Steve Roden eta Pzlen(Jazz-Core-Noise Lapurditik).

Deskargatu nahi? Sakatu HEMEN, bada!.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070510.mp3]

Entzun orain

 

SOTOTIK: Zarata Kafe Antzokian

ZarataSaio berezia izan da gaurkoa, datorren asteazkenean(hilak 9) Kafe Antzokian izango den kontzertuari eskeinia. “Zarata Kafe Antzokian” deitu diogu “post” honi eta arrazoiarekin, distortsioa eta bolumena izango baitira nagusi(Gomendioa: Ez ahaztu belarrietarako tapoiak!). Hona Menua: Antoine Chessex(Berlindik, saxofoiari puzka), Ovo(Italiako bikotea, rock gordinarekin), Ura(Bilbotik, Jon Inbernon eta Alberto Martinen inprobisazio bikotea) eta Josetxo Grieta(Cancer Moon-eko Josetxo Anitua, Mattin-noizbait hitz egingo dugu sakonago berari buruz- eta Gringo taldeko Iñigo Egilor baterian). Asteartean Donostian ere izango dira talde hauetariko batzuk. Hona datak:
OvoMaiatzak 9 Asteazkena, 21:00. Kafe Antzokia(Bilbo): ANTOINE CHESSEX, OVO, URA, JOSETXO GRIETA

Maiatzak 8 asteartea. Mogambo(Donostia): ANTOINE CHESSEX, JOSETXO GRIETA, AIDA(LISABÖ ohia)+XABIER ERKIZIA+IÑIGO TELLETXEA+MAITE ARROITAJAUREGI.

Tapoiak jarrita dituzu dagoeneko? DESKARGATU, ba, orduan!

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070503.mp3]

Entzun orain

 

SOTOTIK: John Cage, Luis de Pablo eta Artze anaiak, Zoviet France…

Artze anaiakGaurko saioan entzundakotik bi izen nabarmentzekotan, John Cage eta Luis De Pablo lirateke. John Cage-ren piano prestaturako pieza bat entzun dugu(Soken artean objetuak sartuz, pianoaren soinua eraldatzen zuen, perkusiboagoa izan zedin), eta Luis de Pablo Bilbotarraren “Zurezko olerkia”, Artze anaien txalapartarekin. Hauek laguntzen, Nad spiro(Rosa Arruti Donostiarraren ezizen artistikoa. Bartzelona eta Berlin artean bizi da egun), Sylvain Chauveau(aurreko batean ere entzun genuen, baina konposizio minimalista batekin datorkigu gaurkoan), Zoviet France(musika industrialaren eta anbientalaren historian izen ezinbesteko bat), Voodoo Muzak(Baionakoak. Post-rock martzianoa?) eta Alejandra & Aeron (Alejandra Salinas eta Aeron Bergman-en osatutako bikote berezi eta maitagarria). Deskargatzeko, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070426.mp3]

Entzun orain

 

SOTOTIK: Walter Marchetti, Derek Bailey, Vivenza…

Derek Bailey    Aste santuko opor txiki hauek eta gero(Reynols-ekoen argazkia izan da webgunera sartu eta ikusten zen lehen gauza hiru astetan!), “sotora” itzuli gara berriz(kontraesana, Bilbo Hiria Irratia ganbara batean egonda), eta lau plater handirekin gainera, lau izen potolorekin: Walter Marchetti(Juan Hidalgo eta Esther Ferrer-ekin batera ZAJ taldeko kide izan zen), Derek Bailey(Inprobisazio librea landu zuen gitarjole mitikoa, 2005eko abenduan zendua), Vivenza(Edo Jean Marc Vivenza, musikari industrial frantziarra) eta Zbigniew Karkowsky, egungo musikari esperimental aipagarrienetako bat. Ordubetetik pixkatxo bat pasa gara baina gaurko aukeraketak hala eskatzen zuen(Barka bezate irratsaioa beren irratietan berremititzen dutenek). Deskargatu nahi duzuela? HONA, bada!

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070419.mp3]

Entzun orain

 

SOTOTIK: Reynols, Daniel Menche, Johannes B…

Reynols taldea Gaurko saio hau eta gero inork esaten ez badu ostegunean ordubetez irratia hondatu zela eta frekuentzia oso arraroak entzun zirela, inork entzuten ez gaituela pentsatzen hasiko gara(Serio). Gaurko musika aukeraketari dagokionez, Radian taldekoekin hasi gara, aurreiritzirik batere gabeko musika pertsonala egiten duen talde Vienarra, bateria, baju eta elementu elektronikoekin. Daniel Menche entzun dugu gero, ezagutzen erraza den soinu baten jabe den musikari estatubatuarra, gure iritzira beti tentsioaren bila dabilena eta instrumentu etnikoen tinbreetarako joera duena. Reynols gero(argazkian), erreferente bihurtu den talde argentinarra, zeinean Alan Courtis den kide nabarmengarrienetako bat. Euren “1000 chickens symphony”(euskaraz, 1000 oiloen sinfonia) entzun dugu, oilategi zoro batera garamatzana ezinbestean. Evol-ekin jarraitu dugu gero: Kaotikotasuna, originaltasuna, freskotasuna eta umorea ekarri dizkigu Bartzelonakoak, “Magia potagia” azken diskotik hartutako “Walpurgis” piezarekin. Amaitzeko, Johannes B Baionarraren pieza bat entzun dugu, eta bere gitarraren goxotasunaz agurtu horrela saioa. Deskargatzeko, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070329.mp3]

Entzun orain

 

SOTOTIK: Eric La Casa, Diamanda Galas, Atanas akerstra…

Eric La CasaAtanas akerstrarekin hasi gara, rockaren sustraietara jotzen duen azkoitiarra bera, eta Akauzazte talde ezaguneko gitarra. Atzerrian bertan baino ezagunagoa den baxe nafartar batekin jarraitu dugu gero: Beñat Axiary, beste bi lagunekin inprobisazioan: Doneda(Saxofoia) eta Sawal(Kotos-a, instrumento tradizional japoniarra). Ahotsa(batez ere) lantzen duen Diamanda Galas etorri da gero, “Panoptikon” piezarekin(Maiatzaren 4an Gasteizen zuzenean ikusteko parada izango dugu), eta Eric La Casa musikari konkretu frantziarra(argazkian, itsasoa grabatzen). Amaitzeko Zura entzun dugu, Dut-eko kide ohi Xabi Strubell-en talde berria. Deskargatzeko, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070322.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook