SOLAS GIROAN: Baserritar jakinduria eta teknologia

SONY DSC 0

ENHEko kide Arantza Arrienekin egon gara. Joan den astean Arratian emakume baserritarrek aipatu izenburupean egin jardunaldien berri eman digu; emakumearen papera baserri jakindurien transmisioan, teknologia berrien erronkak,Europako Nekazal Politiken eragin zuzenak emakumeengan…

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Megaparkeko zati bat legez kanpo

gotzono 1 0

Hala erabaki du Auzitegi Nagusiak, talde ekologista batzuek jarritako salaketari arrazoi emanez. Beraz, Kosten legea urratzeagatik, Ikearen zati bat, Outlet eta denda gehiago legez kanpokoak dira: Gotzon Hermosillak kontatu digunez, berandu iritsi da epaia Barakaldoko Udalaren jarrera ikusita.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

SOLAS GIIROAN: “ZURRUMURRUAK”

empleada-hogar 0

Xabier Aierdi, soziologo eta EHUko irakaslearekin izan gara. Etorkinen gainean dauden gezurrezko iritziak aipatu dizkigu eta beraien zergatiak azaldu; egia al da uholdeka datozela edota delinkuenteak direla? Zalantzarik al duzu? Entzun ezazu Behatokiko arduradunaren iritzia…

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Denden irekiera jaiegunetan

huelgacomercios_1 0

Zazpi egun markatu ditu BilbokoUdalak hainat dernda jaiegunetan irekitzeko, EAJ, PSE eta PPren botoekin. Kontra, aldiz, sindikatu guztiak, Merkatari elkarte gehienak eta Kontsumitzaile elkarteak. Manifestazioa konbokatu dute iganderako, hilaren 11rako Bilbon, LABeko Ziortza Amestoik komentatu duenez.

 DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Martxoak 8

martxoak-8-800- 0

“Murrizketak gora eta behera, emakumeok kalera” lelopean aurten ere kalera aterako dira egun seinalatu munduko hainbat tokitan, Bilbon esaterako. Krisiak emakumeengan duen eragina plazaratuko dute, argi dutela krisia ez dela berdina guztientzat, BizkaikoEmakumeen Asanbladako Ana Perezek kontatu digunez.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

SOLAS GIROAN: Bartzelonako Komiki Saloia

SALON-CARTEL 0

Maiatzaren 3tik 6ra izango da aurten, FIRAn azken urteotan bezala. Aldaketa batzuk egin dituzte Jon Iñaki Artetxek kontatu digunez (sarietan esaterako). Aurten erakusketa, mahi-inguru eta ekitaldi asko izango dira Saloi horretan eta hurrengo batean zehaztasun gehiago ekarriko dizkigu Jon Iñakik.

 DESKARGATU HEMEN

 

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Defizita espainiar estatuan

DEFIZITA 0

Iazkoa oso handia izan zen (%8´5koa) eta aurten %5´8ra jaitsi nahi du Raxoiren gobernuak, nahiz eta Europak gehiago eskatu. Dena den, datorren urtean %3ra jaitsi beharko du eta hori edo zergak igotzen edo gastuak murrizten egin behar dute, Luis Guridik komentatu digunez.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Iparraldeko berriak

fr-sarkozy12 0

Gaurkoan, sorta bat ekarri digu Pantzo Irigarai kazetariak. Hasteko, Sarkozyren bisita eta Batera Plataformak egindako errepide blokeatzeak komentatu ditu. Gero, Gipuzkoako Aldundiak eta Departamenduak sinatutako ituna aztertu du. Azken txanpan, Saiak elkartearen haserrea eta Donibane Lohitzuneko arrantzaren datuak izan ditu mintzagai

 DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Nora aldiakaria (50. zenbakia)

Nora50azala 0

Martxoari dagokiona eta gai nagusia “Funikularrak, tren mendizaleak sokatiran” izenekoa da. Horretaz gain “Erdi Aroko hil eresiak”, “Aztorea basoko akrobata” eta “Euskal kostaldearen pizkundea” artikuluak, eta ohiko Bitakora Kaiera, txangoak, argazkia… Apirilean, Debako eta Zumaiako flishak izango dira gai nagusia, Hektor Ortegak kontatu digunez.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Argia astekaria (2313. zenbakia)

argia_logoa_twitter1 0

Aste honi dagokiona eta azalean Eider Elizegi mendizalea agertzen da. Asteko gaia Kontrabandoa da; Erdiko Kaieran, aldiz, Marcos Zapiain filosofoa dugu. Termometroan, Mikel Asurmendik berak Mikel Arana elkarrizketatu du eta Net Hurbilean Pixoihalen negozioa eta hondakinak ditugu.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook