SOLAS GIROAN: Nora aldizkaria (49. zenbakia)

nafarroakomikia 0

Otsailari dagokiona eta “Nafarroaren konkista euskal kulturan” jorratu dute nagusiki. Horrez gain, Basque Culynari Center, Seranteseko gotorleku eta Gebarako judutarrei buruz idatzi dituzte, baita ohiko Norabide eta Bihotz begietan atal klasikoak ere, Hektor Ortegak komentatu dituela.

 DESKARGATU HEMEN!!!!!

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Prest aldizkaria (121. zenbakia)

deustoko gaztelokala 0

Urtarrilari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Saio Cabañas argazkilari eta bideo klip egileari egin diote. Horretaz gain, Erlaxatzeko aukerak, Deustuko Ihauteriak, Deustuko Gazte Lokalaren 20. urteurrena eta klasikoak: Gureak kanpoan eta Inkesta, Lur Malleak kontatu digunez.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

SOLAS GIROAN: Kafe Antzokiko otsaileko agenda

kafeantzokia2012otsaila 0

Bilboko Kafe Antzokiko programatzailea den Mikel Urbeltz Bilbo Hiria Irratiko estudioetatik pasatu da eta otsaileko lehenengo hamabostaldian izango diren ekitaldiak azaldu dizkigu. Bide batez Kafe Antzokian egongo diren taldeen musika entzun dugu, Governors, The Sounds, Fleshtones edota Soulbreaker Company besteak beste.

Kafe Antzokian datozen ekitaldiak.

Solasaldia deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Dantzaldia 2012

LA FUNDICION 0

Ostiral honetan hasi eta martxoaren 29ra arte Bilboko zenbait lekutan luzatuko dena, La Fundicionek antolatuta. Dantza, zinema, tallerra, ikastaroak eta gehiago izango dira horretan, La Fundicioneko Marian Etxebarriak kontatu digunez.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

SOLAS GIROAN: Tas-Tas Irratiaren 20. urteurrena

tas-tas 0

20 urte bete berri ditu Bilboko irrati libre horrek. Gaurkoan Iñigo Muñoz koordinatzailea izan dugu, lehen, orain eta geroaz hitz egiten.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Aurrematrikulazioa

Sortzen Ikasbatua 0

Egunotan irekita dago aurrematrikulazio epea. Sortzen Ikasbatuazeko Aitziber Martinez de Lagosek azken urteetako euskararen ereduen emaitzak aztertzeaz gain, gurasoei haurrak D ereduan aurrematrikulatzeko deia egin die.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

BIDE GORRITIK: Larrabetzuko agenda

PATXI GAZTELUMENDI 0

Larrabetzuko hainbat elkartek, udalarekin batera, kultura eta kirol agenda adostu dute datozen hileetarako. Otsailean, hiru ekitaldi nagusi izango dituzte, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez: Kanpomartxo, Asel Luzarragaren hitzaldia eta Inauteriak. Honen inguruko informazio gehiago larrabetzu.net webgunean.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Iparraldeko kronika

maskarada_528x360 0

Gaurko Irakaskuntzaren greba eta mobilizazioekin hasi da Pantxo Irigarai bere kronika egiten. Gero, Ernesto Praten kasua, Kontseilu Orokorraren aurrekontua eta hartza izan ditu hizpide. Bukatzeko, azkenean bai, aurten ere Maskaradak izango direla Zuberoan kontatu digu Pantxok.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

SOLAS GIROAN: Ihauteriak

ihauteriak_alex16 0

Ihaute/ Haratuzte sasoian gaudela, horietako zenbaiten berezitasunak aipatu dizkigu Jabi Lauzurika lankideak: Lantz eta Ituren; Mundaka eta Durango…. Pertsonaiak, ohiturak, kantak…. Bakiotzetik jasotako musika eta giroa ere entzungai duzu entzule.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: UEUko Udako ikastaroak eta proposamenak

UEU 0

Aurten ere, otsailaren 20ra bitartean, UEUk proposamenak bidaltzeko aukera eman du. Horrekin batera, beste bi gai jorratu ditu Lore Erriondo UEUko zuzendari-ohiak: diru-laguntzarena (kendu dietelako), eta aurten Ikastaro horien 40. urteurrena izango dela.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook