SOINUGELA: Zenbait nobedade eta klasiko batzuk.

beat.jpegOhi denez, Soinugela irratsaioak bi zatitan egin du Pedro Elias Igartuak, bakoitzari ordu betea emanez. Hasteko zenbait nobedade aurkeztu dizkigu Pedrok: Xose Manuel Budiñoren “Ome” (gizona) disko berria, Ry Cooderren “I, Flathead” izenekoa, 5 kontinenteetako goimailako perkusiolari handi batzuen”Masters of Percusion” , Big Blue Ball (orain 10 urte Womad musikaldian jende desberdinak grabatutako kantak) edo Roy Ellisen azkena (reggae klasikoa). Bigarren zatian, aldiz, Beatles taldearen hainbat kanta jazz edota soul estiloetan moldatuta izan ditugu entzungai.

Saio deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080925.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA:GARAI BATEKO SINGLEEN A ALDEAK

neil.jpgAzken Soinugela honetan Afrikatik abiatu gara, beste aste batez “In The Name Of Love. Africa celebrates U2″ diskoaren kanta bat entzuteko. Oraingoan Sierra Leona Refugees All Stars taldearen bertsio bat entzun dugu. Handik Indiara jo dugu, beste behin Calcuta Chronicles izeneko diskoan ageri den musikaz gozatzeko. Gero, Nina Simonek bi abesti ekarri dizkigu: bata kalipso doinu bat, Liberian Calypso izenekoa, eta bestea Gilbert O´Sullivan irlandarraren Alone again naturally ezagunaren bertsioa. Neil Youngen txanda heldu da gero, eta bere azken diskotik, Chrome Dreams-etik, Ordinary People kantu epiko luzea jarri dugu entzungai. Pedro Elias Igartua aurreko astean Avilan izan zen Bob Dylanen kontzertua entzuten eta hari buruzko komentarioa egin ostean, Dylanen kanta parfe bat eskaini dugu. Gero, irratsaioaren atal monografikoa izan dugu. Aste honetan garai bateko singleen A aldeak gogoratzen jardun dugu. Hain zuzen ere, single hauek izan ditugu: Roxy Music (Pijanarama), The Clash (Should I Stay or Should I Go), Tom Robinsonen zenbait kanta, Joe Jackson (The Harder They Come), Ian Dury (Hit Me With Your Rhythm Stick), Dexy Midnight Runners (Geno) eta Big Country (Fields Of Fire)

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080703.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Dick Gaughan zuzenean bere azken diskoan

dick.jpgBalkanetatik abiatu da gaurko bidaia musikala, Markovic aita-semeek atera berria duten “Go Marko Go” diskoa entzun nahi baikenuen. Handik ekialderago jo dugu, Turkiako musikariekin topo egiteko: Taksim Trio eta Mercandederekin, hain zuzen,, azken honek sufismoaren bidetik “800″ izeneko diskoa egin duelarik. Gero, aurreko astean hasitako lana bukatu dugu, U2 taldearen kantuekin afrikar musikariek egin dituzten bertsioak entzunez (“In The Name Of Love, Africa celebrates U2″). Nobedadeen artean, Eric Bibben “Spirit I Am” eta Al Greenen “Lay It Down” diskoak izan ditugu. Horren ostean, eragin askotako musika egiten duen Rupa and The April Fishesen taldearen azken emaitza heldu da: “Extraordinary Rendition”. Eta azken atalean Dick Gaughan eskoziar gitarrajole apartak zuzenean grabatu duen azken diskoaz gozatzeko aukera eduki dugu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080612.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Musika bidaia “The Rough Guides” gidaliburuen eskutik

afri.jpgOhikoa dugu Soinugelan bidaia musikalak egitea, baina aste honetan berariazko bidaia berezia egin dugu
munduko musiketan barrena, bidaia liburuak argitara ematen dituen “The Rough Guides” argitaletxearen eskutik. Argitaletxe honek musika eta bidaiak bildu ditu CD bilduma oparo batean, herrialde bakoitzeko informazio musikal zehatza emanez, bertako musika erakustearekin batera. Beraz, musika entzuteko eta “ikusteko” aukera izan dugu gaurko irratsaioan. Esan bezala, bilduma oparoa da “The Rough Guides” gidaliburuena, eta guk aniztasun horretatik honako bidaia musikalak egin ditugu: African Street Party, Brazilian Street Party, Mali (Habib Koité, bertako musika gitarraz joaz), Calypso Gold (Sir Lancelot
“Scandal in the Family”), Arabic Café (Les Musiciens du Nil Egiptoko ijitoen eskutik), Native America (R. Carlos Nakairen “Song for Morning Star” kantuarekin), Cuban Street Party (Teresa García Caturla “Llegó Teté”), Fiesta Latina (Ray Barretto “Todo se va a poder”), Scottish Folk (Eman Maccoll “Dirty Old Town”), Irish Folk (The Dannan “The Mist Covered Mountain”), Klezmer Revival (Klezmatics “Crepuscule”) eta Calcuta Chronicles (Indian Slide Guitar Odyssey). Saioaren bukaeran “The Rough Guides” utzi eta beste bidaia labur batean Afrikara jo dugu, “In The Name of Love Africa Celebrates” diskoaren bitartez, kontinente horretako zenbait musikarik U2 taldearen kantuak nola moldatu dituzten jakiteko asmoz.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080605.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Estatu Batuetako herri musika (II. atala)

song.jpgJoan den astean hasitako bideari jarraituz, gaurko irratsaioaren bigarren zatian berriz hartu dugu Estatu Batuetako
herri musikaren bilduma oparoa dakarren “Song of America” disko hirukoitza eta XIX. eta XX. mendeetako kantu oso ezagunak zenbait bertsiotan entzuten jardun dugu. Horrezaz gainera, ibilbide musikal handia egin dugu kontinente askotan barrena. Afrikatik abiatu gara, Souad Massi aljeriarraren “Acoustic” diskoarekin eta Txadeko emakume kantaria dugun Mouniraren lehen diskoarekin. Handik Karibe aldera jo dugu Honduras, Belize eta Guatemalan bizi diren emakume garifunen kantaera ezagutzeko “Umalali” bildumaren bitartez. Aurreko astean bezala, tangoak ere bere txokoa eduki du: Daniel Melingo eta Malevaje taldearen azken lana (No me quieras tanto). Etxera itzuli gara orduan, Joserra Senperena pianojole bikainak Harkaitz Canoren olerkien gainean atera duen “Dardaren interpretazioa” disko instrumentalaz gozatzeko. Countryan ere murgildu gara apur batez, Blue Rodeo taldearen “Small Miracles” obra ezagutzen hasteko. Geroztik, bluesera pasatu gara, Steve Guyger aho soinulariaren “Radio Blues” lana entzunez. Bukatzeko, eango dugu Van Morrisonen “Keep It Sinple” eta Zulú 9,30 taldearen “Huellas” diskoek ere beren tartea izan dutela Soinugelan.

Saio hau deskargarzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080529.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA:Song of Amerika (Estatu Batuetako herri musika)

tango1.jpgGoiko izenburuak aditzera ematen duenez, Pedro Elias Igartuak gidatzen duen bidaia musikalean gaurkoan Amerikako Estatu Batuetan egin dugu geldialdi luzeena, baina, hara orduko, hainbat lurraldetan barrena ibil gara, musika bitarteko eta lagun.
Turkiatik abiatu gara, etno-teknoa estiloa era zoragarrian burutzen duen Mercandede musikariaren azken diskoa ezagutzen hasteko. Handik Afrikara egin dugu, Soinugelan orain artean inoiz egon gabeko lurralde bat bisitatzeko: Txadera joan gara eta Maunira emakume kantariaren ahots zoli sarkorraz gozatzeko beta izan dugu. Tangoaren unibertsaltasuna aitzakia harturik, txango polita egin dugu gero Putumayo disketxeak musika honetaz atera duen bilduma dela medio. Lehenbizi, Hugo Diazen “Mi Buenos Aires querdio” ezaguna entzun dugu, eta gero Finlandiatik eta Senegaldik oso ukitu berezia duten tangoak heldu zaizkigu. Estatu Batuetara itzuli gara eta Alicia Keys soul kantariaren “As I Am” azken diskoa zabaldu eta entzungai jarri dugu. Bob Dylanek bere kantu batean Alicia Keys aipatzen duela eta, aitzakia ona izan dugu haren bizitzan oinarrituta Kanadan egin duten “I´m Not There” filmaren soinu banda hartu eta Dylanen kantuekin eginiko zenbait bertsio entzuteko. Baina, esan bezala, saioaren ardatza “Son of Amerika” disko hirukoitza izan da. Hiru disko hauetan Esatu Batuetako herri musika bilduta dago. Lehen diskoa XVIII. mendeari dagokio, bigarrena XIX. mendeari eta azkena XX.ari. Gaurkoan lehen diskoan gelditu gara.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080522.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA:Flamenkoari buruzko bigarren atala eta beste

camaron.jpgAurreko astean hasitako bideari segida emanez, flamenkoaren gaineko bigarren atal bikain bat prestatu digu Pedro Elias Igartuak irratsaioaren bigarren orduan. Bertan flamenkoaren historian mugarritzat jotzen den “Antologia del cante flamenco” bildumako zenbait pieza gogoratzeko aukera izan dugu. Horrezaz gain, Chano Lobato, Camarón, Enrique Morente eta Juan Habichuelaren maisu lanen doinuak ere heldu zaizkigu Soinugelara. Musika entzuteaz gain, iruzkin guztiz jakingarriak egin ditu Pedrok gutako askok behar bezala ezagutzen ez dugun musika mota honetaz. Lehenengo zatian, ohi bezala, aniztasuna izan da nagusi irratsaioan. Hon hemen lehen zati horretan sartu diren musikarien zerrenda: Rolling Stones “Tumbling Dice”, Nick Cave “Dig Lazarus Dug”, Ruper Ordorika “Agurraren lezioa”, Drive By Truckers eta Amy Winehouseren lehen diskoa “Frank”. Lan berezi bi ere aurkeztu dizkigu Pedrok: alde batetik, Bob Dylanen bizitzan oinarritutako “I´m Not There” filmerako beraren kantuekin zenbait artistak egindako bertsioak eta, bestetik, Gaztelupeko Hotsak disketxeak “Gainsbourg begiratuz” izenburuaz prestatu duen omenezko bilduman agertzen den Maite zaitut (Je t´aime)) kantua, Mikel Agirrek eta Amaia Intxaustik abestuta.

Saio entzuteko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080515.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Flamenkoaren aspaldiko izarrak

paco.jpgIrratsaioaren bigarren atalean minutu ugari hartu ditu Pedro Elias Igartuak flamenko arloan oinarri eta zutabe izan diren hainbat kantari eta musikariren emaitzak berriz entzuteko. Kronologiari jarraituz, La Niña de los Peines, Iruñean jaioriko Sabicas gitarrajole ijitoaren instrumental zoragarriak (tartean muñeira moduko bat), Paco de Lucía, Pata Negra, Camarón eta Ketamak Toumani Diabatérekin grabaturiko diskoa entzun ditugu. Horretara baino lehen, ohi bezala, denetariko musika eskaini digu Pedrok. Jazz giroan Jacques Louissier Trio delakoak Bach´s Goldberg Variations eskaini digu; “Mujeres” izeneko bildumatik Mercedes Peónek “Sa Souberas” eskaini digu; The Blind Boys of Alabama taldekoek People Get Ready abestu digute beste behin; Ali Khan pkistandarra eta Joe Jackson ere izan ditugu, ahaztu gabe House telesailean erabiltzen den musikarekin atera berri duten diskoaren zenbait kanta ere entzun dugula, Elvis Costelok eta Lucinda Williamsek bertan dauzkaten kantak. Flamenkoaren aspaldiko izarren gaia jorratzen hasi aurretxotik, Marah taldearen azken diskoa ezagutu dugu “Angels of Destruction).

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080508.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Adierazpen askatasuna eta “Euskaldunon Egunkaria”

askatasuna“Gizaki orok du libreki pentsatzeko eta bere iritzia askatasun osoz emateko eskubidea”. Halaxe dio Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 19. artikuluak, nahiz eta gero han-hemen eskubide hori behin eta berriro urratua izaten den. Euskaldunok horren berri zuzena izan genuen duela bost urte Espainiako botere judizialak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenean. Bost urte igaro dira geroztik, eta auziak bere horretan dirau, nahiz eta ezelango frogarik ez izan. Euskaldunon Egunkariako lagunek hemendik lasterrera izango duten epaiketa bidegabe horren aurka protesta egiteko eta bertan ari ziren hedabide eta kultura arloko profesionalekiko gure elkartasuna agertu nahian, Bilbo Hiria irratiak Soinugela saio berezia prestatu du. Bertan Anje Duhalde, Laura Mintegi eta Anton Reixaren testigantzak jaso ditu, adierazpen askatasuna dela eta. Pedro Elias Igartuak bere aldetik han-hemenka beren pentsakera dela kausa jazarriak izan diren musikarien kantu bilduma aparta tartekatu du testigantzen artean.

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080403.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Toumani Diabaté, kora jole bikaina

Toumani diabateMali aldera eraman gaitu gaurkoan Pedro Elias Igartuak Toumani Diabaté kora jole bikainaren azken diskoa ezagutzera: The Mandé Variations. Mandé etniako semea izanik, bertako zenbaitkantu tradizional hartu eta bere ohiko maisutasunaz moldatu disko honetarako. Horrezaz gain, beste hainbat musikariren lanak ere entzun ditugu: Cat Power, Thunder Express (Suediako rock taldea), Dropkick Murphys (Irlandako musika elektrikoki lantzen duen Bostongo taldea), The Cabrians (haizezko sekzio handia daukan Kataluniako taldea), Dulcarama (Asturiasko emakume panderojoleak), Le Noise bilbotarrak, Anari eta Baldo Martinezen “Proyecto Miño” (ibai horren bi ertzetako tradizioa jazz girora ekarria). saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080306.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook