SOINUGELA: Wilco eta Dee Dee Bridgewaterren azken lanak

WilcoPedro Elias Igartua musika adituak beste aste batez zabaldu du Soinugela, aire girotua martxan jarri eta denetariko musika eskaini digu, kantuen artean ohi bezain iruzkin jakingarriak eginez. Folk esparruan Galiziako eta Euskal Herriko talde bana izan dugu: Nordestinas eta Lantz. Asturiasen ere geldialdi bat egin dugu, Skama Larede taldekoek skari gaita nola txertatzen dioten jakiteko; geroztik, B¨jörk islandiarraren azken diskoa, Volta izenekoa, entzuten jarri gara, uztailaren 13an Bilbon izango dela eta; Michael Bublé kruner kantari kanadarrak atera berri duen Call Me Irresponsible diskoa ere entzun dugu; eta Jim Dickinsonen txanda helduta, geldialdi luzexeago egin dugu, bere Jungle Jim And The Voodoo Tiger arretaz entzuteko. Nolanahi ere, saioan tarterik handiena Wilco amerkana taldeak eta Dee Dee Bridgewater jazz kantariak hartu dute, 40 bat minutuz Sky Blue Sky eta Red Earth lanak entzuten eta aztertzen aritu baikara.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela070717.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Traveling Wilburys, bost izar ibiltari

Traveling wilburys George Harrison beatle ohiak kanta bat behar zuen 1988an bere LP berriaren B alderako, eta bi egun besterik ez zeukan kanta hura sortu eta grabatzeko. Hortaz, musikari lagun batzuei dei egin eta arin bai arin kanta bat inprobisatu zuten Los Angelesko estudio txiki batean. Lagun haiek. haatik, ez ziren nolanahikoak, poparen eta rockarren izar handiak baizik: Bob Dylan, Roy Orbison, Tom Pety eta Jeff Lynne. Kanta diskoetxera eraman zuenean, bertako arduradunak txundituak geratu ziren eta berehala proposatu zioten “lagun” haiekin disko oso bat grabatzeko. Bost lagunek eskaintza onartu eta bederatzi egunetan konposatu eta grabatu zituzten diskoa osatuko zuten bederatzi kantak. Horrelaxe sortu zen. Deskargatu nahi baduzu saioa, egin kilk HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela070705.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Mavis Staples, gospelaren izar distiratsua

Mavis StaplesSaioaren bigarren orduan monografiko bikaina eskaini digu aste honetan Pedro Elias Igartuak Mavis Staples gospel kantariaren bigrafiaz eta diskografiaz. Duela bi aste hasitako lana biribiltzeko balio izan du saio honek. Horretara baino lehen, ordea, irratsaioaren lehenbiziko orduan, beste jenero batzuetan diharduten kantariak izan ditugu protagonista. Honako hauek, hain zuzen ere: B¨jörk islandiarrak bere seigarren diskoa ekarri digu, Volta izenekoa: Minnie Ripertonek, José Felicianoren laguntzarekin, Light My Fire ezaguna abestu digu; ondoren, seguruenik Chavela Vargasen azken lana izango den Cupaima diskoa ezagutu dugu, hau da, Chavelaren betiko errepertorioko kantuak, baina indioen musika tresnekin joak; gero, Chabuca Granda peruarraren txanda heldu da, artxibo batean aurkitutako 1968ko grabazio zahar batzuen bidez; eta, azkenean, Dulce Pontes portugaldarraren ahots berdingabea entzuteko eta bere azken diskoa, El corazón tiene tres puertas, ezagutzeko parada izan dugu. Horra hor bi orduko bidaia musikal honen laburpena. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela070628.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Maddi Oihenart eta The Dubliners

Maddi OihenartSoinugela berezia eduki dugu aste honetan. Ohiko formatoa alde batera utzi eta bi gai luze jorratu ditugu: bateko, Maddi Oihenart kantari zuberotarra eduki dugu gure estudioetra zetorrela eta, ia ordubeteko entrebista luzea egin diogu bere azken diskoaz; eta, besteko, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurrenaren karietara, maiatzaren 23an The Dubliners taldeak kontzertua emango duenez Bilboko Kafe Antzokian, bigarren ordua beraien musika eta ibilbidea gogoratzen eta ezagutzen eman dugu Maddi Oihenartek, bere ohiko samurtasun eta jakituriarekin, ezin ederkiago azaldu dizkigu “Hari biru” diskoaren nondik norakoak. Eta galdera-erantzunen artean zipriztindurik, diskoaren hainbat kanta entzun ditugu, Maddiren iruzkin jakingarriez horniturik. Bigarren orduan maiatzaren 23an Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurrena dela eta, Kafe Antzokian izango den The Dubliners talde mitikoaren historiaz eta garrantziaz hamaikatxo datu eman dizkigu Pedro Elias Igartuak, eta beraien zenbait kanta ere izan dugu entzungai, giroa berotzen hasteko. Deskargatzeko saioa, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela070510.mp3]

SOINUGELA: Ry Cooderren alegi antzeko disko berria

Ry CooderAlison Kraussen ahots zoragarriak eman dio hasiera aste honetako Soinugela irratsaioari. Disko berria plazaratu du berrikitan amerikarrak, A Hundred Miles Or More izenekoa. Diskoaren nolakoa ezagutzen hasteko, hiru kanta entzun ditugu bertatik. Bluegrass eta country kantariaren ondotik, Kelly Joe Phelps gitarrajolearen musikaz gozatzeko parada izan dugu. Karibe aldera jo dugu geroago, Suga Roy eta Conrad Crystal bikotearen reggaea entzuteko. Highest Grade deritzan lana atera dute eta diskoa horretan badaukate Johnny Too Bad kantu ezagunaren bertsio bat, saioan entzun duguna, hain zuzen. Euskal musikan azken aspaldion kaleratu diren nobedadeen artetik, Etxeren Zenbat bide? eta The Uskis taldearen Barikun lanak aurkeztu dizkigu Pedro Elias Igartuak. Disko bitxi bat heldu zaigu gero: 2000. urtean EITBk zenbait euskal kantarik kanpoko musikaren gainean egindako bertsioak plazaratyu zuena. Bertatik, bi emaitza entzun ditugu: aurrena, Niko Etxartek Rolling Stonesen musikarekin eginiko bertsioa eta hurrena, Anje Duhaldek Dylan Blowing In The Wind ezaguna nola ematen duen ikusi dugu. Gainerako denbora Ry Cooderren My Name Is Buddy disko berria aurkezteko baliatu du Pedrok. Alegi erako disko konteptual honetan AEBetako oraingo gizartearen kritika zorotza egiten du Ry Cooderrek, katu baten, sagu baten eta apo baten laguntzaz. Soinugelako kide guztiok disko bikaina iritzi diogu. Saioa deskargatzeko, klikatu Soinugela.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela070503.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Neil Young, Alison Krauss eta beste

Alison Krauss    Ohi bezala, aniztasuna gailendu da gaurkoan ere Soinugela irratsaioan. Egia den bezala esateko, musika genero gehienak entzungai izan ditugu: jazza, bluesa, rocka, folka, tradizionala eta Pedro Elias Igartuak “gitronika” izenaz bataiatu duen beste genero bat ere bai. Jazza Javier Colinak, Marc Miraltak eta Perico Sambeatek osatzen duten hirukotearen eskutik heldu zaigu; bluesa beste hirukote batek ekarri digu, Ñaco Goñik, Danny Boyk eta Mingo Balaguerrek beren harmonikez blues ederra eskaintzen baitigute Spanish Blues Harp Attack diskoan; rock esparruan The Good, The Bad & The Queen diskoa entzun dugu; folk musikaren barnean Honduras aldeko garifuna herriaren musika egiten duen Andy Palacios izan dugu; Ibrahim Ferrerren azken diskotik (Mi sueño) beste bolero bat jarri dugu; etxera etorrita, The Uskis taldearen musika freskoaz gozatu dugu, euren bigarren diskoa (Barikun) entzunez; eta “gitronika” generoan Euphoriaren Precious Time izeneko diskoaren bidez, gitarra elektrikoa eta musika elektronkoa uztartuz, nolako bluesa egin daitekeen jakin dugu. Saioaren amaiera aldean, Neil Youngek 1971n Kanadako areto batean era akustikoan grabaturiko Massey Hall disko gogoangarria entzun dugu. Eta, azkenean, Alison Krauss bluegrass kantariak A Hundred Miles or More izenburuaz plazaratu berri duen diskotik zenbait kanta izan ditugu entzungai. Saioa DESKARGATU.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela070426.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: The Who taldearen musika oroituz

The WhoMusika maite dugulako zabaltzen dugu astero Bilbo Hiria irratian gure Soinugela; eta bertan Pedro Elías Igartuak musika aukera aparta eskaintzen digu, beti ere autore guztien gainean iruzkin jakingarriak eginez. Aste honetan, esate baterako, The Who talde mitikoaren ibilbidea errepasatzen hasi gara, hurrengo asteetan jarraitzekotan. Horretara baino lehen, hala ere, bestelako gonbidatuak izan ditugu Soinugelan. Kaledonia Berritik eta Vanuatutik The Sunshiners taldekoak izan ditugu, beren azken diskoan 80ko hamarkadako hainbat hiten bertsioak reggae doinuetara moldatu dituztenak; horren ostean, Cabo Verde uhartera jo dugu Tito Paris musikariak Acústico izenpean plazaratu duen diskotik bi kantu malenkoniatsu entzuteko; Son de la Frontera taldekoek soleá bat eskaini digute jarraian; ondoren, Kubako musikan murgildu gara Roberto Fonseca pianojole gaztearen laguntzaz; eta, azkenik, Tinariwen deritzan talde tuaregaren beste kanta bat entzun dugu, aurreko asteetan hasitako aurkezpenarekin jarraituz. Saioa deskargatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela070419.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Emakume kantariak, erlijio gaiak eta Doc Watson

Haris AlexiouBitxia bezain entzungarria oraingo honetan Pedro Elias Igartuak paratu digun irratsaioa. Hasierako atalean, emakume kantariak izan dira protagonista: Norah Jones bere hirugarren diskoarekin (Not Too Late), Ricky Lee Jones zenbait sermoiren gainean plazaratu duen disko bitxiarekin, María Salgado espainiarra, zortzi urtez isilik egon ostean, Abrecaminos deritzan diskoa autoekitzi duena, Haris Alexiou, Greziako ahots ezion ederragoa, Guinda y Naranja Amarga disko bikaina ekarri diguna; eta Greziatik erabat irten gabe, Savina Yannatou Sardiniako Elena Ledda kantariarekin entzun dugu. Geroago, Stephen Simmons amerikar kantautoreak erlijioaz atera duen diskoa entzuten jardun dugu. Bestalde, Pedroren iritzian, aurtengo disko onenen artean sartu beharko genukeen lan bat ezagutzen hasi gara: Tinariwen tuareg taldearena. Saioaren azken 25 minutuetan countrya sortu baino lehenagoko musika egiten duen Doc Watson musikari itsuaren ibilbidea ezaguitzen ibili gara. Saioa deskargatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela070329.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Cumbacha disketxearenak, besteak beste

Andy PalacioSaio polita eta bariatua eskaini digu Pedro Elias Igartuak aste honetan. Lehenbizi, Kanadako Arcade Fire taldearen Neon Bible (Neonezko Biblia) diskoa gogoratzen hasi gara. Oroimenarekin segituz, jarraian iaz zendu zen Nikky Sudden musikari ingelesa gogoratu dugu, berriketan hil ondoko diskoa agertu baita, The Truth Doesn´t Matter (Egiak ez du axolarik), hain zuzen ere. Horren ostean, Mexiko Berritik The Shinspop taldea etorri zaigu. Handik Jamaika aldera jo dugu, Borderline Riddim deritzan reggae bildumatik zenbait kantu entzuteko. Bildumekin jarraituz, Afrikako eta Kubako musika ederki nahasten dituen World Circuit diskoan gelditu gara eta bertatik Compay Segundo, Eliades Ochoa, Ñaco Saquito, Radio Tarifa eta Toumani Diabate musikari handien emaitzak oroitu ditugu. Ibrahim Ferrerek hil aurretik grabaturiko boleroak ere entzun ditugu Mi sueño (Ene ametsa) diskotik. Saioaren azken atalean Cumbancha disketxe amerikarrak herrialde ez hain ezagunetako musika ezagutzera emateko asmoz egiten diharduen lana komentatu eta goraipatu egin du Pedrok. Eta beraien bi ekoizpen entzuteko parada izan dugu: Idan Raichel israeldar pop musikariarena eta Belizekoa den eta garifuna kulturaren zabaltzaile den Andy Palaciorena, hurrenez hurren. Saioaren azken minutuak Errumaniako ijitoen musikari eskaini zaizkio, Fanfare Ciocarliako lagunek mundu zabaleko hainbat ijito musikarirekin grabaturiko diskoa entzunez. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela070322.mp3]

Entzun orain

 

SOINUGELA: Borja Estankona gurean

Arcade FireZuzeneko musika eduki dugu gaurko Soinugelan, Borja Estankona etorri baitzaigu Bilbo Hiria irratiaren estudioetara. Egia esan, primiziatzat har genezake bisita hau, oraindik grabatzeke dauzkan hiru kantu eskaini baitizkie zuzenean gure entzuleei. Hortaz landa, Arcade Fire kanadar taldea eta jada desagertua den Luna taldearen ondorengo diren Britta Phillips eta Dean Wareham musikarien lanetan zentratu da Pedro Elias Igartua. Bestalde, esan behar dugu saioaren azken atalean hurrengo astean sakonkixeago garatuko duen zenbait disko aurkeztu digula Pedrok; batetik, Gaby Jogeix bluesmanaren bigarren diskoa (Steel Th Blues), Norah Jonesen hirugarrena (Not Too Late) eta Elena Casasek Katalunian sorturiko Conxita taldearena, azkenik. Saioa deskargatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela070308.mp3]

Entzun orain

 

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook