SOINUGELA: Barrence Whitfield eta Petti elkarlanean

pettiEuskal musikaren baratzean oso disko bitxia agertu da azken aspaldion, Barrence Whitfield amerikar musikariak eta Petti euskaldunak elkarlanean plazara atera duten diskoa, hain zuzen ere. Eta hori dela eta, gaurko saioan diskoa bera entzunarazteaz batera, Barrence Whitfielden ibilbide musikala ezagutzera eman nahi izan digu Pedro Elias Igartuak. The Savages taldearekin aurreneko grabazioak egin zituenetik honainoko bidea jorratu du, eta honainoko bidea Pettirekin elkarlanean grabatu duen diskora heltzen dena da. Horrezaz gain, aspaldiko musikaz ere gozatzeko aukera izan dugu: alde batetik, Henry Thomasek 1927an grabatu zuen blues diskoa eta, bestetik, Federico García Lorcak pianoan jo zituen Espeiniako herri kantak. Llan de Cubel taldeak Asturiasko folk musika fina ekarri digu eta, gainera, Elvis Costeloren azken diskoa ere ezagutu dugu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOINUGELA: Elkartasunezko begirada bat Haitiko musikari

haitiElkartasuna era askotan adieraz daiteke eta musika ere bide horietako bat izan daiteke. Hedabideek zabaldu dutenaren arabera, Haitiko jendeak ez omen dio kantatzeari utzi, bere habitataren suntsipena gorabehera. Pedrok gaurkoan Haitiko musikariek sorturiko musika ederra eman nahi izan digu ezagutzera elkartasunezko keinu gisara. “Meringué”, “Calypso” eta “Compas” doinu alai eta dantzagarriak, bertako musikari hoberenak emanak: Mini All Stars, Boukan Ginen, Simbi eta Toto Bissainthé. Horrezaz gain, Grezian barrena ere ibili gara”Rembetika”-ren maisu dugun Vassilis Tsitsanisen hiru kanta entzuten, eta Patsy Cline countryaren dama, Alí Farka Touré eta Toumani Diabaté maliarrak eta Ruper Ordorika bere azken diskoarekin izan ditugu, besteak beste.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOINUGELA: Sister Rosetta Tharpe II

sisterGaurkoan segida kronoligokoa eman dio Pedro Elias Igartiuak joan den astean hasitako monografikoari,
Sister Rosetta Tharperi buruzkoari alegia. Aukeratutako kantu guztiekin ezin argiago gelditzen da zenbaterainoko indarra zeukan emakume
honek, gospeletik bluesera errazki pasatzeko gai zen musikari handi honek. Monografikoaren aurretik beste gonbidatu hauen musika ekarri dugu gure Soinugelara: Ramon Montoya flamenko gitarrajolea, Dixebra Asturiasko rock taldea, fusioan diharduen Kinki Beat talde katalana, Amazones de Guinee, De Dannan irlandarrak eta James Luther Dickinson.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOINUGELA: Sister Rosetta Tharpe

sisterMonografiko berria paratu digu Pedro Elias Igartuak aste honetarako, osorik egin ez badugu ere. Sister Rosetta Tharpe kantari eta gitarrajole bikainaren historia ezagutzen hasi gara eta, bidenabar, 1938ra arte egin zituen grabazio gailenak ere entzuteko parada izan dugu. Hurrengo astean jarraitzekotan gelditu da Pedro. Horrezaz gain, irratsaioaren lehenbiziko atalean honako artista hauek gonbidatu ditugu gure soinudun gelara: Ruper Ordorika bere azken diskoarekin, La Cucina, Potato, De Dannan irlandarrak, Les Amazones de Guinea, La Asturianada (XIX. eta XX. mendeetako kantu nazionalistak) eta Antonio Chacón flamenkoaren maisu aitzindariaren zenbait obra.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOINUGELA: AL GREEN, SISTER ROSETTA THARPE…

tharpeBukatu dira gabonak eta bueltatu da gure Soinugela. Hori bai, ez ditugu gabonak ahaztu eta gabon kantuz beteriko disko batekin hasi dogu saioa: Bob Dylanek atera berri duen “Christmas In The Heart”. Bixardunak, Eskorbuto, Jim Dickinson, Al Green, Sister Rosetta Tharpe… ere izan dira gure artean.        ON EGIN!

Saio hau deskergatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOINUGELA: Leadbellyri buruzko monografikoa

ledbellyIa bi orduko saio aparta prestatu digu gaurkoan Pedro Elias Igartuak kritikari guztiek XX. mendeko musikaren zutabetzat jotzen duten Leadbelly hobeto ezagutzeko, bere biziaren gorabeherak ezagutuz eta bere ibilbide musikalaren berri emanez. Askoren ustez, herri musikaren eta geroztiko musikaren arteko zubia eraiki zuten musikarietariko bat dugu Leadbelly, orotara grabatu zituen bostehun kanta haien bitartez altxor ikaragarria utzi ziguna.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOINUGELA: Doug Sahm Texas aldetik

sahm_doug

Aspaldiko partez, uda bitartean izan dugula, berriro zabaldu dugu Pedro elias Igartuaren Soinugela. Udan pilatutako hautsak astindu eta zain geneukan musika entzuteari ekin diogu berriz ere. Saioak bi zati izan ditu. Alde batetik, hasierako orduan honako musikariak entzun ditugu: The Jayhawks “Music From The North Country” bildumatik, Roy Loney eta Señor No, Steve Earle eta bere seme Justin Townes Earle, Folk Radical Vasco egiten duen Bizardunak taldea eta Mojo aldizkariak Afrikako musika oinarri hartuta atera duen bilduma ezin hobea. Beste alde batetik, bigarren orduan Daugh Sam eta beronek sortutako Sir Douglas Quintet taldeari buruz monografiko bikaina prestatu digu Pedrok.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOINUGELA: Wattstax (1), U Roy, Buddy Holly…

WATTSTAX“Wattstax” jaialdia Los Angeles-en ospatu zen 1972an, Stax sigiluak antolatuta. Han egon ziren Isaac Hayes, Rufus Thomas, Carla Thomas, Eddie Floyd… Dokumental bat egin zan eta baita musika grabatu ere. Musika hori konpaktu hirukoitz batean agertu da. Bilduma hori entzuten hasi gara, datorren astean jarraituko dugularik. Horretaz aparte, U roy, Madredeus, Bizardunak, Buddy Holly…

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOINUGELA: Hank Williams, The Unreleased Recordings

hank-williamsSoinugelak irauten dituen bi orduetatik erdia Hank Williams handiarekin egin dogu, bere “The Unreleased Recordings” bilduma entzuten. Hank Williams-ek irratsaio bat egiten zuen egunero, baina 1951an hainbeste kontzertu ematen zituen, grabatu egin behar zuela. Grabazio hauek  biltzen ditu “The Unreleased Recordings” diska hirukoitzak. Honetaz aparte Neil Young, Hertzainak, Teddy Thompson…

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOINUGELA: DYLAN, NEIL YOUNG, JIMMIE ROGERS…

neil-youngRy Cooder-ekin 7 saio egon ondoren nobedadeekin dator Soinugela. Neil Young-en Donostiako kontzertuaz hitzegin digu Pedrok, bere azken diska “Fork In The Road”  entzun dugularik. Entzun dugu ere Bob Dylan-en azken diska, “Together Through Life” eta baita Dylan-ek egiten duen irratsaioaren zati batzuk. Ezin ahaztu Jimmy Bidaurreta, Xabi San Sebastian eta beste askoren azken diskak eta, nola ez, antzineko musika ona: Jimmie Rogers, Louis Armstrong, Isley Brothers, Atahualpa Yupanqui…