Entzungai jartzen dugun saio honen funtsa hitz laburrez azaldu beharko bagenu, bi zati dituela esango genuke: batetik ezagunak eta maiz entzunak ditugun bertsolariei dagokiena eta, bestetik, ezezagun samarrak eta gutxiegitan entzunak ditugun bertsolariei dagokiena. Lehenengo atalean, Maialen Lujanbiok eta Sustrai Colinak 2002an Bilboko Kafe Antzokian egin zuten eta elkarren artean egindako lehena izan zen saioa ekarri dugu gogora. 2005eko Bertso Egunera ere jo dugu, egun hartan Xabier Amurizak eta Andoni Egañak eginiko saioa oroitarazteko. Bigarren atalean, hainbeste entzuten ez diren bertsolarien artean, Jean Louis Harinordoki, Aitor Sarasua, Kexux Arzallus eta Santi Iparragirre hautatu ditugu. Azken Potto-ren irratsaioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto060331.mp3]
Entzun orain




Mungian San Antontxutan (06-01-15), Unai Iturriagak, Xabi Paiak, Etxahun Lekuek eta Sustrai Kolinak egindako saioa entzungo dugu. Bertan “Taket” saria irabazi zuen Ioseba Santxoren bertso sorta ere entzungai izango da. Halaber, hasi berriak diren Nafarroako Txapelketa eta BBK sariketaren berriak aipatuko ditugu.
Potto irratsaioak bertsolaritzaren bide zahar-berriak erakusten dizkugu. Aurtengo Bertso Egunaren harira jardun izan dugu eta, Kursaaleko giroa profitatuz, duela 40 urteko benetako saio bat tartekatu dugu, Donostian 1968. urtean jokatutako sariketa, alegia.