Osasuna pottozale! Gaurkoan Gipuzkoako txapelketan barna murgildu gara eta sailkapen saioetatik zenbait ale ekarri ditugu; Arrasaten, Hondarribin, Usurbilen eta Zumarragan bertsolari gazteek egindako lanak eskuragarri, beraz. “Gu ta gutarrak” taldekideek diskaren aurkezpena egin zuten asteartean Kafe Antzokian eta bertan Unaik, Iosuk eta Igorrek esandakoak bildu ditugu. Azkenik astebururako agendari ere erreparatu diogu. Saioa deskargatzeko, egizu klik HEMEN.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto071019.mp3]
Entzun orain




Aupa bertsozale eta ongi etorri asteko POTTOra; Bizkaiko finalarekin segitzen dugu eta gaurkoan Etxahunek eta Xabik jokatutako buruz- burukoari erreparatu diogu; seguru gaude bigarrenez entzunda lehenbizikoan ohartu ez gineneko zehaztapen ugari antzemango ditugula, lasai mamurtzeak hori baitakar… Beraz, goza ezazu eta gogoratu datorren otsailaren 10ean, larunbata da, bertso bazkaria izango dugula Bilboko Kafe Antzokian, Lapurdiko “Gure Irratia” ren alde. Gero arte!! Saioa deskargatu
Gaurko POTTO emanaldian Abenduaren 16an jokatutako Bizkaiko finalari erreparatu diogu. Zortzi bertsolarien agurrak, eta ondoren bikoteka egindako zortziko handiko eta txikiko saioak entzuteko aukera ukanen dugu. Agendari ere erreparatu diogu. Goza ezazue zenbait bertso hunkigarriez!!!. Saioa 