SOLAS GIROAN: AHT Durangaldean

AHT 0

Iosu Larrinaga soziologo eta EHU-ko irakaslearekin izan gara; krisi ekonomikoaren ondorioz Durangaldeko AHTren lanen esleipenak pairatzen ari diren atzerapenak sortutako egoera aztertu du; martxoaren 29ko grebaren inguruko apunteren bat ere egin digu Iosu lagunak.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Nafarroako berriak

BUJANDA 0

Foru Hobekuntzaren 30. urteurrenarekin hasi da Mikel Bujanda. Gero, Madrilen, euskararen gorazarrean Nafarroako agintariak ez direla izan kontatu digu. Banca Cívica ere izan du hizpide eta bukatzeko Agendako kontuak ekarri dizkigu Mikelek.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

SOINUGELA :Bilbo Hiria irratiaren 15.urteurrena errepasatus.

X.MONASTERIO ERDIAN ETA P.ELIAS IGARTUA EZKERREAN 0

Bilbo hiria irratiaren 15.urteurrena dela baliatuz,urte guzti hauetan,urtez urte ,kronologikoki kaleratutako diska zein antzokitik pasatu diren kontzertu onenen aukeraketa izan dute hizpide  Pedro Elias Igartua eta Xabier Monasterio ,musika adituek.Bi programetako lehen zatia da honako hau.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

SOINUGELA: Bilbo Hiriaren urteurrena kanten bitartez

bilbo-hiria 0

Hona hemen aste honetan Pedro Elias Igartuak prestatutakoa, gure irratiaren 15. urteurrenaren inguruan: lehen zati honetan, 1997an hasi eta 2003a bitartean hainbat kanta aukeratu ditu, besteak beste, Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Mikel Laboa, The Jayhawks, Chano Lobato, Elíades Ochoa edo Rafa Ruedarenak.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Teknologia berrien inguruko albisteak

JOXE-ROJAS-3-438x278 0

Gaur ere, hiru ekarri dizkigu Joxe Rojasek: hasteko Eskoriatzan egingo diren Komunikaldiak ; jarraitzeko, Europar Batasunak Europako hizkuntza guztien itzulpena egiteko webgune berria aipatu du; eta bukatzeko, telefonia enpresak urduri daudela esan digu, bezeroak asko mugitzen direlako.

 DESKARGATU HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Berton aldizkaria (151. zenbakia)

berton-151-azala 0

Otsailari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Andres Osa “Sakona”-ri egin diote. Otsailean 14 urte bete ditu Bertonek eta edizio digitalera ere jauzi egin du. Begoñako Udaletxea edo Emakumeok auzoa marrazten artikuluak ere komentatu ditu Lur Mallea zuzendariak.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Perkusio eguna Bilbon

PERKUSIO EGUNA BILBON 0

Bosgarren edizioa larunbat honetan, hilaren 17an ospatuko dute S. Frantziskoko hainbat lekutan. Parte-hartzea bultzatu nahi dute antolatzaileek, baita auzo horretan dagoen aniztasuna islatu. Eguerdiko 12etan hasiko dira perkusioekin, Patxi Manrikek kontatu digunez.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

SOLAS GIROAN: Lan Erreforma eta Greba Orokorra

280220121105 0

Bi gai horien inguruan ibili gara gaurkoan ELAko Joseba Villarealekin. Lehengoari dagokionez, atzera egitea ekarriko duela esan digu; grebari buruz, aldiz, martxoaren 30etik aurrera borrokan jarraituko behar dela.

 DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEM

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Arabako berriak

fm 0

Hala Bedi Irratiko Jon Sanchezek ekarri dizkigunak. FM Irrati Lizentzien aferarekin hasi da eta horren inguruan Hala Bedik egindako adierazpenekin. Urkabustaitzeko eta Aramaioko udal mozioak ere komentatu ditu, baita Aiarako Emakume Jardunaldiak ere. Bukatzeko, Agendan hainbat kontuz hitz egin du Jonek.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Euskaraz Bizi Eguna

Euskaraz_Bizi_Egunaren_aur 0

Datorren larunbatean, hilaren 17an, Donostian ospatuko dutena, Euskal Herrian Euskarazek antolatuta. Unai Larreategik euskaraz bizitzeko gaurko zailtasunak eta nora jo normalizazioa lortzeko ere komentatu digu.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook