IBAIZABAL: Sexu Hezkuntza eta gurasoak

Mother Comforting Son 0

Alabak amari ea “potota” ukitzen duen galdetzen badio, zer erantzun behar zaio, nola? Gurasoek, paper nagusia jokatzen dute Sexu hezkuntzan, umea jaiotzen denetik, Igor Erauzkinek azaldu duenez.

 DESKARGATU HEMEN

IBAIZABAL: Argia astekaria (2405. zenbakia)

argia-22 0

Aste honei dagokiona eta azalean Bake Prozesua. Pertsonaia Jokin Sarasola da, eta Erdiko Kaieran Garbiñe Ubeda dugu. Unai Brea erredaktoreak Nafarroako Hizkintza ereduak, Nafarroako Aldaketa Sozialerako Batzordea, eta Carmen Gisasolari egindako elkarrizketa ere komentatu ditu.

 DESKARGATU HEMEN

IBAIZABAL: 14 arabarren epaiketa

actividadesVisitas-a-Vitoria-Gasteiz-vitoria 0

Aste honetan 14 arabar epaitu dituzte Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Horrez gain, Hala Bedi Irratiko Jon Sanchezek Errekaleor auzoko etxe okupatuaren afera, 1976ko martxoaren 3ko urteurrena, eta Agenda komentatu ditu.

 DESKARGATU HEMEN

IBAIZABAL: Ermuako Hartza eguna

Ermuako Hartza eguna 0

Gaur ospatuko dute, Ermuako zenbait ikastetxek eta elkartek antolatuta. Duela 25 urte berreskuratu zuten egun berezi hau: Kalejira baten bitartez, Trikitilarien laguntzarekin, antzinako koplak kantatzen dituzte, Amaia Arriagak kontatu digunez.

 DESKARGATU HEMEN

SOINUGELA: Small Faces, “Divided and United”, eta Tailandiako kantak

700-Divided-United 0

Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Small Faces taldearen zenbait kanta jarri ondoren, AEBetako “Divided and United” ( Bananduak eta batuak) gerra zibilaren garaiko kantuak entzuteko parada izan dugu. Bigarren orduan, aldiz, 50 eta 60ko hamarkadetako Tailandiako nekazarien musika jarri digu.

 DESKARGATU HEMEN

IBAIZABAL: Bilboko Inauteriak…

IMG-20140221-WA0004 0

edo Aratusteak, gaur hasi eta datorren asteartera arte luzatuko direnak. Liher Barrantesek Konpartsen programa kontatu digu, baita Algara konpartsak egun hauetarako prestatutakoa ere.

DESKARGATU HEMEN

IBAIZABAL: Troika Bilbora etorriko da

87583-825-550 0

Datorren astelehenean, eta horren aurrean, alde batetik alfonbra gorrria, eta bestetik mobilizazioak eta eztabaidak. Euskal Herritik atera gabe, Luis Guridik beste bi gai joratu ditu: Kutxabanken probatizazioa, eta Iberdrolako presidentearen adierazpenak.

 DESKARGATU HEMEN

IBAIZABAL: Gaur Udalbatza Bilbon

aitziber_1 2 0

Eta besteak beste, frankismoaren alkateen margoak, dominak etab. mahaigainean izango dra, Azkuna alkatearen jarrera ikusita. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak datorren asteleheneko Foro Global España, Erribera 13 etxe desalojatua, eta Auzo Bira Begoñan komentatu ditu.

DESKARGATU HEMEN

IBAIZABAL: uriola.info martxan

uriolaaurkezpena_super 0

Tokikomek bultzatuta, martxan dago Bilboko plataforma digitala. Bertan, bestak beste, Prest eta Berton aldizkariek edo Bilbo Hiria Irratiak parte hartzen dute, Bilbon gertatzen denaren berri emateko eta Bilbon dagoen euskaldun masa horri tresna bat eskaintzeko, Joxe Rojasek azaldu digunez.

 DESKARGATU HEMEN

IBAIZABAL: Prest aldizkaria (144. zenbakia)

lururiola 0

Otsailari dagokiona eta azalean Edurne Kortazar, Mikeldi Dantza taldeko kidea. Horrez gain, Lur Malleak “Gure esku dago” Deustualdean, Deustuko jaiak, Zona Especial Norte musikaldia edo “uriola.info plataforma digitala” artikuluak komentatu ditu.

 DESKARGATU HEMEN

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook