BERBAZ: Gari, bide barriak urratzen, bizi-bizi

ez_da_amaiera_02-642x336 0

Dominique A-ren kontzertuan topatu eta bota genion, “irratira Berbaz etorriko? bazkaldu eta gora grabatzen,… amateurra da, baina, e, gurea…”. “Bai, bai, ni neu be amateur naiz…” erantzun.

eZ da AMaiERA diska aurkezteko lehenengo kontzertu bien ondoren etorri da, eta horretaz berba egin dugu nagusiki. Kontzertuen eta disken ohiko bidea artistentzat aldatz gora pike-pikea den honetan bide berriak urratzen dabiltza. Esaterako, hiri handietako zirkuito ohikoan tematu barik, herri txikietara eramanez euren eskaintza, umeekiko saioak eratzen,…

Diskaren ideia eta berau sortzeko indarra Kongon sortu zitzaion. Gero, estudioan prozesu aberatsa bizi izan dute (nora goazen jakin eza, zer soinu behar dugun esploratu, beldurrak, arriskuak, hauskortasuna,…) eta emaitza zinez berezia. Kafe Antzokiari ere zabaldu dio hausnarketarako bidea (nondik gatoz, nora goaz, non da hasierako ilusio hura?)

Ausart dabil, gogotsu, libre,… eta horrek emango du fruitu oparoa, ziur!

Kantak:

Aspertu naiz (Gari)

Dena eta ezer ez dago (Gari)

No space no time (Gari)

Errereferentziak:

http://www.gari.tv

http://www.deezer.com/fr/album/6308567

DESKARGATU HEMEN

 

Entzun orain

 

SOINUGELA: Donovan, Bruce Springsteen, Hesian, Willie Nelson, Otis Reading…

donovan-640_s640x425 0

Lehen orduan, besteak beste Donovan, Ray Charles, Bruce Springsteen, Elvis Costello edo Hesianen kantak jarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, ordea, Waylon Jennings, Willie Nelson, Otis Reading, Hank Mobley edo Joe Simonenak entzuteko parada izan dugu.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

POTTO: Nafarroako finala

0013-Nafarroa-Silveira txap 0

Pasa den larunbatean izan zen Iruñean Nafarroako Bertsolari Txapelketa, eta dakigunez Xabier Silveirak irabazi zuen. Horrez gain, Albisteak eta Agenda ere jorratu dituzte gaurko saioan.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Gabriel Arestiko Mintza taldea

gabrielaresti-lauki 0

Bisita berezia izan dugu gaur Irratian: Iraia Biteri irakaslea dela, Gabriel Aresti euskaltegiko Mintza taldeko kideekin hitz egin dugu.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Bilboko Kronika

aitziber_1 0

Ostalaritzen gaineko Ordenantza, Aste Santua Bilbon, Bilbao Ria 2000, Aberri Eguna eta Kukutza izan dira gaur Aitziber Ibaibarriagak jorratu gaiak.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: 18. Korrikaren balantzea

import_13354633_1 2 0

Pozik daude AEKko arduradunak, 18. Korrika inoiz baino jendetsuagoa eta anitzagoa izan delako. Baionako amaiera eta Amets Arzallusen mezua azpimarratu ondoren, erronka eta kezka leloa (“Eman euskara elkarri”) eguneroko lanean txertatzea da, Edurne Brouardek kontatu digunez.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Emakume Baserritarren Foroa

timthumb.php B 0

Hilaren 7 eta 8an egin zuten Arbizun, Zientzia eta Teknologiari buruzkoa. Helburuak markatuta, urtean zehar lau hitzordu jarri dituzte beste hainbeste gai jorratzeko, EHNE – Bizkaia sindikatuko Arantza Arrienek kontatu digunez.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Zipreko erreskatea

chipre-rescate 0

Azkenean, Zipreko agintariak eta Troika akordio batera iritsi dira, eta hori izan da Luis Guridik aztertu duena. Bestalde, espainiar estatuko pentsio sistemaren azken erreforma ere izan du mintzagai.

DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Iparraldeko Kronika

2742724266_455cc052ef_z 0

18. Korrikaren amaiera, Argi Perurena eta Europako Hizkuntza Gutxituen Karta izan dira Pantzo Irigaraik jorratu gaiak.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Aberri Eguna

aberri-eguna-header 0

Datorren igandean, hilaren 31an Iruñean ospatuko dute, Independentistak Sareak deituta. Momentu interesgarria da kontuan hartuta Catalunyan edo Eskozian gertatzen ari dena. Igandean, manifestazioa eta egun osoko egitaraua prestatu dute, Txutxi Ariznabarretak azaldu digunez.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook