PIPERPOLIS: Kauta taldearen isladak

Badira aste pare bat bilbon kauta taldeak hirugarren lana aurkeztu zuela. Isaladak du berain hirugarren lanak izena. Denbora batez eskenatokiak utzita abenduaren sein durangoko plateruenan izango dira isladak disko berriko kantuak aurkezten. KAUTAk hamaika kantu aurkezten dizkigute: kitarra disonanteak, ahots melodikoak eta oinarri erritmiko indartsuak. Bestetik hitzak, berbak, Mikel Laboa gogoan piperpolis hiri hegalarian.

 Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN

Entzun orain

 

PIPERPOLIS:Gora Japon eta zirko eta malabare jaialdia kukutzan

Gaurkoan Gora Japoneko Jon eta Miriam izan dira gurean. Plazaratu berri duten diskoa ezagutu dugu. 2006an bilbo sortu zan taldea rockan eta inprobizazioan du oinarri.Bidehuts sigiluarekin argitaratu dute zortzi kantutako diskoa. Bestetik kukutza gaztetxean datorren astean zirko artista eta malabaristen topaldiak ospatu behar dira. Koblakari taldeko Mikelek jardunaldiak aurkeztu dizkigu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Zura taldearen Kiribil lan berria

Bossarekin bat egiten du Zura taldearen lan berriak. Kiribil diskoa euskaraz eginiko bossanova diskoa da. Tradizio ezberdinetatik edaten duena rocka, funk edo jazza, piperpolisen irratian Zura taldearen doinuak entzun eta Xabi Strubellekin diskoa ezagutuko dugu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Rafa Ruedarekin Zuhaitz okerretan gora

Rafa Rueda gonbidatu dugu gaur Piperpolisera egunotan han eta hemen entzun ditugu bere kantu berriak. Zuhatz okerretan gora noa deituriko lana aurkeztu berri du eta . Disko berri baten ostean ohi den bezela promozioa dator eta isilean eginiko lan guztia azaldu beharra. Hortara etorri da gurera.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Hedoi Etxarteren ‘Suzko Lilia’ eta Udagoieneko ostera

lilia.jpgHedoi Etxarte idazle eta musikariak ‘Suzko lilia’ poesia liburua kaleratu berri du Susa argialetxearen eskutik. Gaur piperpolisera gonbidatu dugu bertan bildutako olerkiaz hiztegiteko. Biolinjole gaztearen musika entzun dugu ere. Bestetik aste honetan izango diren kontzertuen errepazua egin dugu, Martha Wainwright, Ama Say, The Cherry Boppers…

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis081103.mp3]

Entzun orain

 

Piperpolis: Petit Théâtre de Pain eta Peru Magdalena

le-petit-theatre-of-pain.jpegPetit Théâtre de Pain, kultura eta hizkuntza desberdineko hamabi artistaz osatua da, ‘Juglarea, Puta eta Eroa’ antzezlanak aurkeztuko ditu Petit Theatre de Pain taldeak. Manex Fuch izan da piperpolisen  Aulki Hutsa antzezlaneko aktorea. Peru Magdalenak poesia bilduma aurkeztu berri du,  Hutsik izenburupean; poesia laburrak hainbat marrazkiz hornituak, berak eginak Zazpigarren urtez lutxanan azaroan zehar ‘Azaro kulturalak’ deituriko jardunaldiak izango dira. Dantza, antzerkia, musika, ikastaroak, hitzaldiak. Lau astetan zehar kontutan hartzeko ekintza ugari. Plataforma tirante jaialdiaren ardura du. Aiora Sedano bertako partaideak aurkeztu digu jaialdia.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis081027.mp3]

Entzun orain

 

Piperpolis: Simone de Beauvoir eta Hesian taldearen musika

hesian.jpegAurten ehun urte bete  dira Simone de Beauvior jaio zenentik, hori dela eta hainbat ekitaldi egin dira haren lanak ezagutarazteko, gogoratzeko eta aldarrikatzeko. Arantxa Agirreurreta De Beauvoirren biografia idatzi du eta elkar argitaletxeak argitaratu du. Aratxarekin batera emakume feminista, idazle eta filosofo exixtentzialista ezagutu dugu. Sakana aldetik datorkigu gaurkoan musika piperpolisera, Hesian taldeak diskoa grabatu berri du ‘Herriaren oihua’ deiturikoa. Zortzi musikarik osatutako taldeak hamahiru kantu bildu ditu lehen lan luzean.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis081020.mp3]

Entzun orain

 

Piperpolis: The Cherry Boppers eta Zein?

zein.jpegGaurko saioan musika izan da nagusi. The Cherry Boppers taldearen  ‘Play it again’ bigarren lan luzea ezagutu dugu. 2006an sortu zen taldea, urte hauetan disko bat eta binilozko singel bat plazaratu dute. 60 eta 70 hamarkadako musika beltzan dute oinarria. Dantza egiteko aproposak diren erritmoak sortu dituzte. Bestetik Zein? taldearen ‘ahari talka’ diskoa izan dugu entzungai. Kepa Bilbao abeslariarekin batera hirugarren lanaren nondik norakoak ezagutu ditugu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis081013.mp3]

Entzun orain

 

Piperpolis: Piztu Gasteiz, Lauroba eta Irati Elorrieta

txorionak.jpegLauroba musika taldea izan da Piperpolisen. Musika talde donostiarrak  ‘Gauri gaurekin’ deituriko lehen lan luzea plazaratu berri duenez, diskoko kantu berriak beraiekin batera ezagutuko ditugu. Bestetik, Irati Elorrieta idazlearekin batera bere eleberria, ‘Burbuilak’, ezagutzera eman dugu. Hainbat narraziok osatzen dute Burbuilak, baina guztiek istorio bat osatzen dute, hirietan bizitzeak, batik bat Berlinen, bertako giroak eta garaiak batasuna ematen baitiote idazlanari.  Gasteizeko Hala Bedi irrati librearekin bat egin dugu, 25 urte bete ditu eta larunbatean txorionak izeneko kanpainaren amaiera jarriko du festa handi batek, Piztu Gasteiz.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis081006.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Kale antzerkiaren errepublika.

bizkaiko.jpgXabi Aburrruzaga trikitilaria gonbidatu dugu gaurko piperpolis
saioara. Bizkaiko trikitixa deituriko diskoa aurkeztera dator
bizkaitar trikitilaria. Egungo kantuak egin ditu trikiti pieza
zaharrak baliatuta. Bizkaiko trikitia dute oinarri abestiek, eta Fredi Paiak, Miekl Markez eta beste batzuek idatzi dituzte letrak. Bestetikudan egingo diren antzerki jaildi ezberdin berri eman dugu. Lekeitiko kale antzerkia Euskal Herriko zaharrena, Bilboko kalealdia, Elorrioko Musikaire eta SopelakoZirkuskurusta besteak beste.kale kantoiak eszenatoki bihurtuko dira gurean.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080630.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook