PIPERPOLIS: Hedoi Etxarte ‘Sinplistak’

import_14822280_1 0

Gaurko saioan Durangotik ekarritako disko berri batzuk entzuteaz gain Hedoi Etxarte idazle iruindarraren bisita izan dugu. Plazaratu berri du Susa argitaletxearekin batera bigarren poema bilduma ‘Sinplistak’ deiturikoa. Idazteaz eta idatzitakoaz hitzegin dugu idazlearekin.

DESKARGATU HEMEN

Piperpolis: Willis Drummond talderen doinuak

willis-drummond-7-copia-560x365 0

Aste honetan Jurgi Erkiziaren bisita izan dugu Piperpolis saioan. Laugarren lana aurkezten dabiltza egun hauetan, ‘A ala B’ deiturikoa. Laugarren lana da eta oraingoan bisita egin digute, luze hitz egin dugu musikaz eta euren lan berriaz. Bondeberenean grabatu dute baina oraingoa soinua gehiago landu nahi izan dute eta masterizazioa Toronton egin dute. Larunbatean hasi zuten aurkezpen bira Durango eta Bilbon urtarrilaren 10ean izango dira Kafe Antzokian.

SAIOA DESKARGATU HEMEN

PIPERPOLIS: Izaki gardenak taldea

izakigardenak01 0

Izaki Gardenak deituriko taldearen bisita izan dugu. Bertako sortzailea den Jon Basagurenek taldea aurkeztu eta kantuen istorioak kontatu dizkigu. Sexty Sexers, Neubat eta Akatu taldeetako musikariek osatzen dute taldea; pop, rock eta country musikak dira ardatza.

Saio deskargatzeko klikatu HEMEN

PIPERPOLIS: Betagarri taldearen lan berria Zorion argiak

727874_betagarriok_foto610x342 0

Betagarri taldeak 20 urte beteko ditu datorren urtean, ospatzeko eta ibilbidean urrats bat aurrera egiteko xedez, Zorion argiak disko bikoitza atera du Gasteizko taldeak . Hainbat musikarik abestu dute ‘Zorion argiak’ Betagarriren lan bikoitzean; Francis Diezek, Garik, Tonino Carotone, El drogas eta Priitx eta Porrotx besteak beste. Unai tronpeta jolearekin batera diskoa ezagutu dugu.

SAIOA ENTZUN HEMEN.

PIPERPOLIS: Barrura begiratzeko leihok

barrura1 0

Estreinatu eta ikusi aurretik prentsaurreko mordoa eman eta asko berba egin den filma dugu hizpide gaurko Piperpolisen. Bost euskal preso politikoen inguruko dokumentalaz ari gara, Barrura begiratzeko leihoak. Bost istorioa, bost sortzaile kamara atzean, Mireia Gabilondo, Eneko Olasagazti, Enara Goikoetxea, Josu Martinez eta Txaber Larreategi. Azken honekin ezagutu dugu filma. Larunbatean estreinatuko dena Bilbon EHUko paraninfoan eta ondoren herriz herri ibiliko da. Informazioa guztia www.zinez.net.

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN

PIPERPOLIS: ‘Guk’ dokumentala

91661053_640 0

Argentinako Euskal Diasporak gaur egun, Euskal Herriko politikan duen paperari buruzko dokumentala independiente da Guk Nosotro dokumentala. Egilerekin berba egin dugu 10 mila kilometrotara lanaren nondik norakoak kontatu dizkigu.Kontatzeko beharrak eta ikertzeko nahiek mugitutako proiektua da Nuria Vilaltak orain urte batzuk abian jarritakoa. Ez dute ekoizpen etxeen eta instituzio publikoen laguntzarik izan berau burutzeko, eta Rio de la Plataren alde bietan (Argentinan eta Uruguain) egin dituzte grabaketak, soilik beren baliabideak erabiliz.Road Movie itxura hartu du dokumentalak, bertan bizi diren euskaldunen hitzak eta ideiak biltzen baititu. Gugandik 10.000 kilometrora bizi diren euskaldunak dira, baina haien ametsak eta kezkak ez dira gurekiko horren ezberdinak.

 DESKARGATU HEMEN

PIPERPOLIS: Glaukoma taldearen doinuak

glaukoma 0

Udagoienarekin batera bueltan da Piperpolis. Galukoma taldeko Juantxo Arakama izan da gurean. Tolosaldeko taldea udaberrian plazaratu zuen zazpi kantuz osatutako biniloa, udan oholtza aurkeztu dituzte kantuak. Rapp-regge doinuak ekarri ditzutete gurera eta dantzan jarri gara.

Saioaz gozatzeko klikatu HEMEN.

Piperpolis: Harkaitz Zubiriren ‘Etxekalte’ eta Literaturia

goiburue 0

‘Etxekalte’ nobela palzaratu berri du harkaitz Zubiri donostiarrak, susa argitaletxearen eskutik. Anaitasuna enpresaren inguruan bildu du istorioa bost prestonai osotzen dute istorioa, pertsonaien arteko harremanak direla nobelaren muina, gurea izan da Harkaitz Zubiri. Literaturia euskal liburuen azoka eta topagunea Larrabetzun izango da aurten ere, ekainaren 1etik 3ra arte, hau da steburuan. . Ohi bezala, liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, poesia errezitaldiak eta beste egingo dira, 2009an literatura eskolak jarri zuen abian literaturia jaialdia aurten laugarren urtea beteko du, errepaso zabala egin dugu literaturiaren egitarauari.

saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

PIPERPOLIS:Priscilla Band taldearen ‘Olor a Fonk’

concierto-priscilla-band-bilbao 0

Gaurko piperpolis saioan dantzan ibili gara Priscilla Band taldeko
kideekin. Estudiora etorri dira eta lehenengo diskoan bildu dituzten
kantuen istorioak kontatu dizkigute. Olor a Fonk gau aurkeztu digute ,
larunbatean izango da hau Kafe antzokian.

saioa deskargatzeko klikatu hemen.

Piperpolis: ‘Gazta zati bat’ dokumentala

maia3 0

Nazioaen mundua herri ekimenak ‘Gazta zati bat’ dokumentala estreinatu zuen larunbatean Donostiako giza eskubideen zinemaldian, Gustura agertu dira egin dutenarekin baina jakin-mina eta beldurra ere badutela dokumentalak izango duen harrerarekin., gurean Eider Aluztiza izan dugu nazioen munduko kidea. Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena egin dute sortu zinenetik, ekintza eta jardunaldi ezberdinen bitartez azken hiru urtetan, ‘Gazta zati bat’ dokumentala grabatzen ibili dira Jon Maiaren gidaritzapean. laster Euskal herriko zinema aretoetan ikusteko aukera izango dugu.

saioa entzuteko klikatu HEMEN.

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook