PIPERPOLIS: Jon Martin idazlea eta Karelean taldearen musika

karelean.jpgJon Martin literatura idaztiaren uretan murgildu da Igartza Saria idazle gazteentzako beka irabaziz eta, hori esker, Ero ipuin liburua idatziz.Gurean izan da ipuin bildumaren norndik norakoak kontatzen. Karelean taldearen lan berria ezagutu dugu. 2004an sortu zen, 90eko hamarkadan Lin Ton Taun taldean ibilitako musikariak osatzen dute taldea. 2008an kaleratu dute 56. gelatik lehen diskoa. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080407.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Artamugarriak ekimena Saio Olmorekin batera

Dolmena  Piperpolis saioan Saioa Olmo kolaboratzailea izan dugu gaur. Ohi duen bezala artearekin zer ikusia duen gaia ekarri digu uhinetara. Gaurkoan Gai mamitsua izan dugu mintzagai. Bakea, demokrazia partizipatiboa eta artea. Gurekin Alex Carrascosa izan da , artibista dena eta Artamugarriak iniziatiban murgiltzen dena.  Artamugarriak iniziatibak une-guneak, aldi-aldeak eskaini nahi ditu, aske hitz egiteko barnerantz eta kanporantz.  Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080331.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Eider Rodriguez idazlea eta Kokein musika taldea

Eider Rodriguez Ipuin bilduma ekarri dugu piperpolisgo lehen tartean. Pasadan urteko udazkenean plazaratu zuen Eider Rodriguez idazleak ‘Haragia’ deituriko liburua. Hamabi ipuinez osatua da Eider Rodriguezen bigarren bilduma hau. Liburuko lehen kontakizunak eman dio izena, ‘Haragia’. Musika Kokein taldearekin batera etorri da. Talde eibartarrak lan berria aurkeztu digu. Saioa deskargatzeko egizu klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080310.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Le noise eta Kukubiltxo

Le noise Gaur Le Noise talde bilbotarra izan dugu gurean. Kukubiltxo taldeko aiora ere. Saioa eskuratzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Funkyprojects eta Jon Gerediaga idazlea

Saioa Olmo Saioa Olmo kolaboratzailea (irudian) izan da gaur Piperpolisen, funkyprojects taldeko lagunekin batera gerturatuko da. Funkyprojects sormen estrategikoko aholkularitza- eta ideiagintza-enpresa da, eta 2002az geroztik marka, hiri eta enpresentzat proiektu berritzaileak diseinatu egiten ditu.

Bestetik Jon Gerediaga idazlea izango da. Jon Gerediagak bigarren poema liburua atera du, Pamiela argitaletxearekin. Jainkoa harrapatzeko tranpa du izenburu. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080225.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Surfin kaos taldearen Tryphyllon lan berria

Surfin Kaos   Aurreko bi diskoetan bezala, sexuari, drogei eta rock and rollari buruz hitz egiten jarraitu du Surfin Kaosek Tryphyllon disko berrian. Bizzionbizzi aurreko diskoan igorritako mezu bitalista eta dibertigarriaren aldean Tryphyllon iluna da, serioagoa eta gogorragoa ala kontatu digu Koldo Soret Surfin Kaoseko abeslaria eta gitarra joleak. Aurrekoek bezala, 70eko eta 80ko hamarraldietako punk, garage eta hard-rock talde ingeles eta amerikarren eragina du Surfin Kaosen lan berriak. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080218.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: ‘Gronholm metodoa’ antzezlana eta ‘Nora’ aldizkaria

Piper  Jordi Galceranen ‘Gronholm metodoa’ antzezlanaren euskarazko bertsioa
aurkeztu du pasadan astean Txalo konpainiak. Bihar eta etzi Arriaga
antzokian aurkeztuko dute. Piperpolisen antzezlanaren protagonistekin
bertatik bertara hitzegin dugu, Asier Hormaza, Itziar Ituño eta Joseba
Apaolazarekin. Natura, kultura eta bidaiak izan ditugu mintzagai
piperpolisgo bigarren tartean. Lehen bidaia aldizkaria euskaraz bada
kalean. ‘Nora’ aldizkariko Imanol Agirre zuzendaria izan da gurean. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080211.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Lutxo Egia idazlea ‘Zubigilea’ eleberria ezagutu dugu

Lutxo Egia  Lutxo Egia idazleak ‘Zubigilea’ eleberria istorioa Zorrotzaurren kokatu du. Azaroan “Zubigilea” deituriko bere hirugarren eleberria aurkeztu zuen bilbotar idazleak . Zubia eta hiria gai nagusiak dira nobelan bi istorio nagusi tartekatzen direla. Istorioetako bat gaur egun kokatuta dago, kontalaria Bilboko bulego bateko arkitektoa da. Arkitektura estudio batek Bilbon egitekoa den proiektu handi batean parte hartu behar du, Zorrotzaurreko eraldaketan alegia. Beste istorioa 1964ko Bartzelonan kokatzen da, Europako Futbol Txapelketa jokatzen ari den garaian. Bi istorioak txandakatuz joango dira eta amaieran, azkenean, biak elkartzeko. Lutxo Egia gurekin izan da. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080114.mp3]

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Euskal Herriko Soinuaren mapa Xabi Erkiziarekin batera eta Deabruak Teilatuetan bueltan

Soinu mapa    Gaur gurean Saio Olmo kolaboratzailea izan da berarekin Xabi Erkizia izan da, www.soinumapa.net web guneaz hitz egin dugu. Bertan Euskal Herriko geografiatik pertsona ezberdinek grabatutako soinuez osatzen da. Xabi Erkizia Audiolab koordinatzailea da eta Ertz arte kolektiboaren kidea da ere.
Bederatzi urte pasa dira eta Deabruak Teilatuetan taldeak, agindu bezala, buelta dira. Ia duela hilabete pare atera zuten 1973 diskoa, baina gero eta gertuago dago Deabruak agertokian ikusteko, gaur gurean  Imanol izan da.
Betiko atalak Joh Trolloperen atal berria. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis071217.mp3]

PIPERPOLIS: Mamba Beat laukotearen dantza doinuak eta Katamalo; musika eta poemak

Mamba Beat    Gotzon Barandiaran egon da saioan  bere azken uztaz mintzatzeko. Hilabetean behin izaten da gurean baina oraingoan bereaz berba egitera gonbidatu dugu. Katamolo poesia liburua eta horren harira bihotz bakartien klubarekin katamalo diskoa ere aurkeztu digu.
Bilboko musikariek osatzen dute, batzutan seikotea bihurtzen den, Mamba Beat laukotea. Programazio elektronikoak euskarri, jazza, funkya eta musika beltzean oinarritutako musika lantzen dute. Dantzarako gonbitea da bere proposamena groove, acid, tekno edo soul erritmoen bitartez. Rafa eta Igor izan dira gurean.
John Trollope irrati nobelaren atal berria. Saioa deskargatzek, egizu klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis071210.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook