Piperpolis: Korrika Kulturala eta Ander flima

Aurten korrika hamabost ospatu behar da eta ohi den bezala aurretik korrika kulturala izango da euskal herriko txoko askotan. Hamaika ikuskizun estrenatuko dira korrika kulturalaren barnean. Ongi etorri euskaraz bizi nahi duen herrira da aurtengo leleoa. Igor Elordik kontatu dizkigu kultur biraren nondik norakoak. Korrika kanta aurkeztu dugu ere, aurten Betagarri taldeak egin du. Datorren ostiralean Zinegoak jaialdiaren inagurazioan ‘Ander’ filma aurkeztuko da Arriaga antzokian. Joxean Bengoetxea aktorea izan da gurean, Ander pertsonaia gorpuzten duen aktorea.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: El Shintoma raperoa eta Getroa teatroa

Durangoko Geroa teatroak 30 urte bete ditu. Gaurkoan gogora ekarri dirugu Geroaren lehenengo urteak Eva Cortijo taldekidearekin. Egunotan San Agustin aretoak erakusketa eta omenaldia antolatu du eta durangon. Bestetik rapa izan dugu mintzagai El Shintoma Bilboko raperoarekin. Raperoen norgeigatan parte hartzen dau eta lehiaketen nondik norakoak kontatu dizkigu. Taldekiden musika entzun digu ‘ Cirijanos’, gainera gurean inpreobizatu egin du zuzenean.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Hortzmuga teatroa eta Dantzaldi ibiltaria bizkaian zehar

Hortzmuga Tetraoak gabon garaian estreinatu zuen bere lan berria ‘ Metro bateko ametsak’ deiturikoa. Julen Gabiriaren testua. Gainera aurten 20 urte bete ditu Hortzmugak. Arantza Goikotzearekin atzera begirada eta antzezlan berriaren inguruan mintzatu gara. Dantzaldi ibiltaria ekimena ezagitu dugu Patxi Labordarekin. Dantza tradizionala sozializatzeko eta Bizkaiko bazter guztietako pertsonen parte hartzea ahalbidetzeko asmoz AIKO taldearen eskutik sortutako proiektua.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: CASTILLO SUAREZ IDAZLEAREKIN BERBETAN

Castillo Suárezen «Souvenir» lana, bere ibilbideko hirugarrena -aurrekoak «Mugarri estaliak» (Susa, 2000), «Spam poemak» (Elkar, 2004) eta «Bala hutsak» (Elkar, 2006) izan ziren, aurkeztu digu gaur Piperpolisen. Castillo Suarezen poesiaren betiko bereizgarrietako batzuk biltzen dira liburuan: giza harremanez sakon eta zorrotz aritzea, ez mezu biribilez , esaldi zirikatzailez eta irudi iradokitzailez; hizkuntza aratz eta aldi berean hurbila erabiltzea. Poema independienteak Poemak guztiz independenteak dira eta lotura bat izatekotan, sortzen duten “atmosfera” izango litzateke. Lan guztiak “maila berean” jarri ditu Altsasuko idazleak.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Inserta taldea, Jorge Oteiza ‘Jenio Hutsa’ eta Papiro…Flexia

Inserta taldeak disko berria plazaratu  dau. ‘Reencuentros’  du izena bigarren lanak.. Zortzi kantu berri indartsu. Zuzenean aurkezteko gogotzu daude, abenduaren 26an deustuko Gaztetxean aurkeztuko dute. Ivan eta iker gurean egon dira. ‘Jorge Oteiza Jenio hutsa’ biografiaren egilea gonbidatu dugu piperpolisera, Nere Lujanbio. Elkar argitaletxearen eskutik plazaratu berri da Jorge Oteizaren biografia , lehenengo aldiz euskaraz idatzia. Logela multimediak eta Circle of Trust konpainiak ‘papiro…flexia’ ikuskizuna estrenatu dute. Musika, dantza, irudia… disziplina ezberninetan dabiltzan sortzaileen elkarlana da papiro…flexia. Imanol Garaizabal izan da gurean.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Kauta taldearen isladak

Badira aste pare bat bilbon kauta taldeak hirugarren lana aurkeztu zuela. Isaladak du berain hirugarren lanak izena. Denbora batez eskenatokiak utzita abenduaren sein durangoko plateruenan izango dira isladak disko berriko kantuak aurkezten. KAUTAk hamaika kantu aurkezten dizkigute: kitarra disonanteak, ahots melodikoak eta oinarri erritmiko indartsuak. Bestetik hitzak, berbak, Mikel Laboa gogoan piperpolis hiri hegalarian.

 Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN

Entzun orain

 

PIPERPOLIS:Gora Japon eta zirko eta malabare jaialdia kukutzan

Gaurkoan Gora Japoneko Jon eta Miriam izan dira gurean. Plazaratu berri duten diskoa ezagutu dugu. 2006an bilbo sortu zan taldea rockan eta inprobizazioan du oinarri.Bidehuts sigiluarekin argitaratu dute zortzi kantutako diskoa. Bestetik kukutza gaztetxean datorren astean zirko artista eta malabaristen topaldiak ospatu behar dira. Koblakari taldeko Mikelek jardunaldiak aurkeztu dizkigu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Zura taldearen Kiribil lan berria

Bossarekin bat egiten du Zura taldearen lan berriak. Kiribil diskoa euskaraz eginiko bossanova diskoa da. Tradizio ezberdinetatik edaten duena rocka, funk edo jazza, piperpolisen irratian Zura taldearen doinuak entzun eta Xabi Strubellekin diskoa ezagutuko dugu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Rafa Ruedarekin Zuhaitz okerretan gora

Rafa Rueda gonbidatu dugu gaur Piperpolisera egunotan han eta hemen entzun ditugu bere kantu berriak. Zuhatz okerretan gora noa deituriko lana aurkeztu berri du eta . Disko berri baten ostean ohi den bezela promozioa dator eta isilean eginiko lan guztia azaldu beharra. Hortara etorri da gurera.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Hedoi Etxarteren ‘Suzko Lilia’ eta Udagoieneko ostera

lilia.jpgHedoi Etxarte idazle eta musikariak ‘Suzko lilia’ poesia liburua kaleratu berri du Susa argialetxearen eskutik. Gaur piperpolisera gonbidatu dugu bertan bildutako olerkiaz hiztegiteko. Biolinjole gaztearen musika entzun dugu ere. Bestetik aste honetan izango diren kontzertuen errepazua egin dugu, Martha Wainwright, Ama Say, The Cherry Boppers…

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis081103.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook