PIPERPOLIS: Biodiskografiak, Diskoak, kaseteak eta beste zenbait oroitzapen faltsu

Cassette-tape-1 0

Gaurko saioa Iban Zalduarekin Biodiskografiak liburuan murgildu gara. 2011an kaleratu zuen liburua eta bertan bere bizitzako 39 diskoren haritik tiraka sortu dituen istorioak biltzen ditu, nagusiki Pop eta Rock artean mugitzen diren diskoen baitakoak. Aurreneko proposamenak -The Beatles-en ‘Revolver’ 1966an,jaio zen urtean, argitaratua, ipuinez, musikak eta oroitzapenez mintzatu gara Piperpolisen. Saioa bukatzeko hauteskundeetan bezala mitina entzun dugu.

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Aitziber Garmendia aktorea eta Rafa Rueda

rafa rueda b 0

Oholtzan hasi dugu saioa Jose Ramon Soroiz eta Aitziber Garmendia aktoreek antzezten dute ‘Kafka eta panpina bidaiaria’ , Kafka idazlea Berlingo Steglitz parketik paseatzen zebilela, negarrez ari zen neskato txiki batekin topo egin zuen. Neskatoak panpina galdu zuela kontatu zion, eta Kafkak, hunkiturik, istorio harrigarri bat asmatu zuen neskatoa alaitzeko. Neskatoaren rola jokatzen du Aitziber Garmendia aktoreak. Saiaoren azken tartean Rafa Ruedarekin ‘Enaren geometria’ azken lanaz hitz egin dugu.

saioa entzuteko klikatu hemen

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Hutsa eta Rap Herria

hutsa 0

Urte honetako lehenengo Piperpolisen musika izan da protagonista nagusia. Musika mota ezberdin bi, gainera. Batetik, bikote akustiko bizkaitarra den Hutsa taldekideekin hitz egin dugu. Haiek definitzen duten bezala, kafearekin batera lasai gozatzeko musika egiten dute. Gurekin taldeko ahotsa eta melodien sortzailea den Maria izan dugu proeiktuaz berbetan.

Bestetik, Rap Herria diskoa ezagutzeko aukera izan dugu. Euskarazko hip-hopak gero eta leku nabarmenagoa badu ere, oraindik ez dago horren hedatuta. Info zazpi irratiak musika mota hau zabaltzeko asmotan rap abesti bilduma hau kaleratu du.

Saioa entzuteko egin klik HEMEN.

Entzun orain

 

PIPERPOLIS:THE SPARTEENS

Urte honetako azken Piperpolis guateke bilakatu da. Izan ere, The Sparteens taldeko Douglas eta Jeil kideak etorri dira beti bezain dotore jantzita. Duela gutxi “Bi doberman beltz” izeneko maxi singlea plazaratu dute. Negu Gorriak taldearen ye-ye bertsioaz gain beste bi kanta bildu dituzte. Eta hori dena gutxi balitz, bideo klip parea ere bai.

Saioa bukatzeko urteko zenbait abesti entzuteaz gain, “Buah, txabal!” antzezlana izan dugu mintzagai. Unai Iturrigaren testua duen antzezlan jau Jon Zubillaga aktoreak antzezten duen bakarrizketa da. Euskara eta gazteak gai nagusi dituen lan honi buruz berba egiteko, antzezlaneko protagonista berarekin egin dugu berba.

 DESKARGATU HEMEN!!!!!!

Entzun orain

 

Piperpolis: Hitzezko txalupak

Txalupa bidez dabiltzan hitzak jaso dituzte Josu Martinez eta Alfonso Etxegaraik. Gutunez osatutako liburua bildu dute Hitzezko txalupak liburuan. Josu Martinez izan da gurean. Bestetik Jabier Muguruzak bere hamaikagarren diskoa aurkeztu digu. Bere ahotsaz eta esku soiuaz gain Mikel Azpirozen pianioa izan du lagun. Bikote bat deituriko laneko kantuak entzun ditugu.

Saioa entzuteko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Piperpolis: Ruper Ordorikarekin hodeietan

Aste honetako Piperpolisen Ruper Ordorika izan dugu lagun. “Hodeien azpian” izeneko azken diskoaz gozatu dugu berarekin batera. Kanta hauek nola osatu dituen konpartitu, grabazioa nolakoa izan zen eta bere hodeien azpi zein gaineko unibertsoan posible den guztiaz.

Gainera zuzenekoak ere nola prestatzen ariren kontatu digu. Abenduan Gasteizen, Bilbon eta Donostin egongo dira.

Saioa entzuteko klikatu HEMEN

Entzun orain

 

Piperpolis: Bertsolari filma

Gaurko saioan Bertsolari dokumentalaz berba egin dugu. Ostiralean estrenatu zen zinema komertzialetan Bertsolari dokumentala. Aurkezpenean Asier Altuna eta Mailaen Lujanbio eta Andoni Egañaren hitzak jaso genituen, gaurko saioan entzun ditugu. Asier Altuna zinemagile bergararra dokumentalen alorrean murgildu da estreinakoz. Zineaz eta Bertsoez berba egiteaz gain konferentzi baten zientzia eta pazientzia izan da gaurko saioaren protagonista.
saioa entzuteko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Entzun orain

 

PIPERPOLIS: Josean Bengoetxea eta Leire Bilbao

Piperpolis beti bezala hegan bueltatu da, oraingo honetan zinea, literatura eta antzerkiaren hodeien artean. Saioko lehenengo gonbidatua Josean Bengoetxea aktore gipuzkoarra izan da. “Urte berri on, amona!” filmeko protagonista dugu. Telmo Esnalen bakarko lehenengo luzemetraia komedia beltza, drama eta suspense artean dabil.

 

Letrak Leire Bilbaorekin jorratu ditugu. Ondarrutar idazleak bere bigarren poesia liburua argitaratu berri du Susa etxearen eskutik. “Scanner” izeneko bilduma honetan Leirek identitatearen gaia jorratu du nagusiki.

Bukatzeko, larunbatean Mungian ospatutako II. antzerkizale eguna izan dugu aipagai. Bertan gertatu eta izandakoak kontatzeaz gain, Euskal Antzerkizale Elkarteko lehendakaria den Josu Camaren hitzak jaso ditugu.

Saioa entzuteko egin klik HEMEN

 

Entzun orain

 

Piperpolis: udako musika jaialdiak

Erritmoz beterik etorri gara aste honetako azken piperpolisera. Udan euskal herrian izango diren jaialdi batzuk izan ditugu hizpide. Kurtsoan apaletan pilatutako disko berri eta gogokoak entzun ditugu. Urtaroko azken saioaz beste behi gozatu egin dugu. Hilabete pare batean piper egingo dugu baina uda bueltan indartsu bueltatuko gara uhinetara Piperpolistarrak, Ibon, Lon, Galder eta Ane. Gozatu udaz.

DESKARGATU HEMEN !!!!

Entzun orain

 

PIPERPOLIS:Goizalde Landabaso deustuar idazle eta kazetaria.

Goizalde Landabaso deustuar idazle eta kazetaria izan da saio honetako protagonista. Duela gutxi Bränskint liburua argitaratu du. Honako hau bere hirugarren bakarko liburua dugu. Mikro-ipuinez osatutako eleberri grafiko hau, Aritz Eigurenen ilustraziak ditu oso ondo zaindutako Txalaparta argitaletxearen edizioan.  Luze eta zabal berba egin dugu Goizalderekin eta baita liburuko pasarte batzuk entzun ere.
Bränskit Europa iparraldean imajina dezakegun baina, egia esan, beste edonon ere egon zitekeen irudizko hiria. Munduko hiri guztiak berdin eta ezberdin direlako. Horien tabernetako erakusleihoetatik tai gabe ikusten dugulako kale artean galdutako esperantza, aienerik ez duen mina, desioa eta, oroz gain, bizirauteko beharra.

DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook