MUSIBLA: Kerobia, Nun, Anje Duhalde…

KerobiaGaurko saioan Kerobia taldeko partaide bat izango dugu Rose Escargot izeneko euren azken diskoari buruzkoak kontatzen. Honetaz aparte, Nun taldearen lehen diskoa ere entzungai izango dugu, Collage izenekoa, soinu ilun eta emotiboak. Anje Duhalderen Sorminetan eta Joseba Tapiaren Real Politik gehiago ezagutzeko aukera izango dugu eta Atom Rhumbaren Amateur Universes azken disko indartsuaren soinuak ere gurean izango dira. Saioa deskargatu nahi izanez gero, egin KLIK!.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla061115.mp3]

Entzun orain

 

MUSIBLA: Bide ertzean, Joseba Tapia, Anje Duhalde, Espers, Lisa Germano,

Real PolitikArratsalde euritsua suertatu zaigu gaurkoa, eta aukeratu dugun musika bat dator giroarekin. Bide Ertzean taldearen “Non dira” azken diskoaren aurrerapen singela entzungo dugu, Joseba Tapiaren “Real Politik” diskoa ere gurean izango da, Anje Duhalderen “Sorminetan” azken diskoarekin batera. Atzerriko harrobitik, Espers (aurki Durangoko Plateruenean egongo direnak) ekarri dugu, euren hipismo mistikoarekin, eta Lisa Germanok erakutsiko digu zer den barrutik abestea. Honetaz gainera, Wovenhand, El Perro del Mar, Dominique A eta Madeleine Peiroux izango ditugu Musibla saioan. On egin!.

Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzuteko: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla061025.mp3]

Entzun orain

 

Musibla: Smog, Edwin Collins, David Pajo, Rafa Rueda

Mouse On Mars taldearen erritmo sinkopatuekin hasi, baina ondoren hainbat trobadore izan ditugu gurean gaurkoan. Arcade fire, beren Funeral izeneko diskoarekin, Smog Bill Callahan-en taldea, David Pajo, Edwin Collins, Mister John Soda, Rafa Rueda izan dugu Saredun eskua bere azken diskoa aurkezten.

Saioa entzuteko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060614.mp3]

Entzun orain

 

MUSIBLA: Piztiak, Jone, Josetxo Anitua & Atom Rhumba, The Deadly Snakes eta Two Gallants

Josetxo AnituaTxuma Murugarrenek betiko eskemari eusten dio oraingoan ere Musibla saio hau planteatzerakoan: orekan erakustea eta entzunaraztea hemengo eta kanpoko musikari interesgarrien emaitzak. Hemengoen artean, Piztiak taldearen Euriaren zain izeneko diskotik bi kanta entzun ditzakezu: Gatibuaren balada eta diskoari izena ematen dion kanta. Geroago, Jone bakarlari gaztearen lehenengo diskoa ezagutarazten jardun du Txumak; disko horretatik Askatasunaren bideak eta Zu zara deritzatenak entzun ditugu. Bide ertzean taldea ere bisitari izan dugu eta, azkenean, Josetxo Anituak eta Atom Rhumbak Kafe Antzokian grabatu zuten diskoa ezagutzeko aukera izan dugu. Kanpokoen artean, The Deadly Snakes taldearen musika heldu zaigu Kanadatik eta, horren ostean, folk rock estiloa lantzen duten Two Gallants taldeko kideek eskaini digute beren musika Amerikako Estatu Batuetatik. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060531.mp3]

Entzun orain

 

MUSIBLA: Arean, Wagon Cookin, Sleater-Kinney eta Roger Sisters

AreanOhi bezala, han-hemenka, berton eta bertan ibili zaigu Txuma Murugarren aste honetako Musibla irratsaioaren eduki musikalak aukeratzerakoan. Lehen-lehenik, Wagon Cookin, Garayalde anaien proiektu dotorea entzun dugu gaurko saioan, eta Atom Rhumba edo Arean (argazkian) taldeen propasamen berritzaile eta erakargarriak ekarri dizkigu saiogileak. Atzerritik Yeah Yeah Yeahs eta Strokes, 70eko hamarraldiaren amaierako sonoritateak berreskuratu dituzten bi talde aurkeztu dizkigu, biak ala biak oso kontuan hartzekoak. Bukatzeko, Sleater Kinney eta Roger Sisters, emakumeek sortutako talde interesgarri eta beteak izan ditugu entzungai. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060524.mp3]

Entzun orain

 

ZUTARGI ARTEAN: Bela Bartok, folklorea eta musika klasikoa elkarretaratu zituen gizona

Bela BartokSaio bikaina prestatu digu asteon Ainhoa Markinezek, Bela Bartok konpositorearen lana hobetoxe ezagutu dezagun. Bela Bartok Inperio Austro-Hungariarraren garaian sortu zen, 1881eko martxoaren 25ean. Orduko politikaren gorabeherak zirela eta, Hungarian, Errumanian, Eslovakian eta Ukrainan eman zituen haurtzaroko urteak, eta horrek tokian tokiko herri musikak ezagutzeko aukera eman zion Bela gazteari. Musika klasikoaren ikasketekin batera, gaztetatik agertu zuen han-hemengo herri musikak ezagutu eta ikertzeko gogo bizia. Hainbesteraino, non etnomusikologiaren aitzindaritzat jotzen baitute aditu askok. Baina areago egin zuen: herriarengandiko musikak ikertu ez ezik, bere konposiszioetan txertatu ere egin zituen berehala. Dena den, argitu beharra dago, herri musika landu arren, ez zuela bere hartan ematen, era moldatu batez baino. Horretan datza, hain juxtu ere, bere originaltasuna. Saio honetan Bela Bartoken ondoko pieza hauek dituzu entzungai: Orkestrarako kontzertua (1944an, hil baino urtebete lehenago, konposatu zuena), eta bi bibolinentzako duoen artean honako hauek: Transilvanian song, Lakodalmas-Wedding song eta Arabian song. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean060512.mp3]

Entzun orain

 

MUSIBLA: Sei urte, Atomoog, Afrika, Linda Draper, Neko Case eta beste

Sei urte, portadaSei urte talde euskaldunaren Jauzia izeneko azken diskoa izan dugu entzungai gaurko Musibla saioan. Afrika ere ekarri dugu gurera bere lehenbiziko lanarekin, eta Atomoog taldeak euskal Herrian musika elektronikoa gero eta indartsuago dagoela erakutsi digu. Atzerritik Amerikako folkaren eremuan kokatzen diren bi emakume garrantzitsu izan ditugu bidaide: Linda Draper eta Neko Case. Honetaz gainera, Moldaviako Pavel Stratan entzun dugu eta Flaming Lips taldearen azken diskoa ere bai. Beraz, bertoko eta kanpoko musikarien emaitzak jorratzen ibili zaigu oraingoan ere Txuma Murugarren saiogilea.

Gaurko saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060510.mp3]

Entzun orain

 

MUSIBLA: Bertoko eta kanpoko proposamenak

GoseOhi duen bideari jarraikiz, Txuma Murugarrenek askotariko musika eskaintza egiten digu Musibla saio honetan. Laburpen gisa, esango genuke neurri egokian konbinatzen dituela bertoko eta kanpoko artisten emaitzak. Bertokoen artean, Ruper Ordorikak behinola Joseba Sarrionandiaren hitzekin moldatu zuen Ene begiak kantu zoragarria entzuteko plazerra izan dugu, Ez da posible diskotik hartuta; bestalde, Gose euskal taldearen soinu elektronikoak ere entzun ahal izan ditugu Pause eta Zazpi galderak lanetan; Sei urte talde berriztarraren zenbait kantu ere entzun daitezke saio honetan. Kanpokoei dagokienez, lehenbizi Primavera Sound festibalean izango den Richard Hawleyren bi kanta jarri dizkigu Txuma Murugarrenek eta gero Her spice holliday frantziar hirukotearen proiektu bitxia eman digu ezagutzera. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060503.mp3]

Entzun orain

 

MUSIBLA: Jaume Sisa, Michael Gira, Xabier Montoia, Lali Puna

xabier MontoiaGaurko saioan Jaume Sisaren proiektu galaktikoaren berri izan dugu, 70eko urteetan grabatutako disko garrantzitsuekin. Beste aldetik, Ameriketako folk berriaren aitzindaria den Michael Giraren musika entzun dugu. Xabier Montoiaren azken diskoa ere ekarri dugu gurera, lan berri batean murgilduta dagoen xurrumurrua aitzakiatzat hartuta, nahiz Xabierren musika entzuteko aitzakiarik ez den behar. Azkenez, Munichetik datorren Lali Puna, Morr Musik eskuderiako talderik garrantzitsuena, tendentzia berrien asmatzaileak. Deskargatu nahi baduzu gaurko saioa, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060426.mp3]

Entzun orain

 

MUSIBLA: Markos Untzeta eta Rafa Ruedaren azken diskoak

Rafa RuedaOhi duen bezala, Musibla irratsaioaren gidari den Txuma Murugarrenek bertoko eta kanpoko musikaren aukera oparoa dakarkigu orain ere. Saio honetan Markos Untzetaren Zenbat euri azken diskoaren aurrerapen bat entzuteko aukera daukazu, eta Euskal Herriko bakarlariekin jarraituta, Rafa Ruedak (argazkian) kaleratu berri duen Saredun eskua ere entzungai daukazu. Atzerrira begira, FIB izeneko jaialdian egongo diren zenbait talderen musika izan dugu gurean. Ondoko hauek, besteak beste: Babyshambles, Pete Dohertyren proiektu paraleloa; Franz Ferdinand Eskoziako banda arrakastatsua; eta Antony & The Johnsons. Deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060405.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook