MUSIBLA: Folka berrasmatu duten hiru talde eta Asier Serrano

CLEM SNIDESaio honetan Clem Snide, Two Gallants, Bright Eyes taldeen musika entzun dugu; folk musika berrasmatu duten hiru talde hauen proposamena pixka bat gehiago ezagutu dugu. Era berean, hitz aspertua egin dugu Asier Serranorekin eta Hoteleko Kantuak bere azken diskoaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Honetaz gainera, Anariren musika ere ekarri du Musibla saiora Txuma Murugarrenek, martxoaren 30ean Kafe Antzokian bere azken diskoa, Zebra izenekoa, aurkeztuko duela eta. Tzesneren musika aurkeztu digu Txumak, eta Astrid, Mazarin edo Haizea taldeek ere beren tartea izan dute gaurko irratsaioan.

Azken saioa deskargatu nahi izanez gero, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060329.mp3]

Entzun orain

 

MUSIBLA: Belle & Sebastian, J.C. Perez, The Uski’s, Rafa Rueda

Belle & SebastianBelle and Sebastian Glasgowtik datorren talde berezia (argazkian). Musikak ahulentzat leku berezi bat gordetzen duela argi gera dadin, Life Pursuit diskoa publikatu du talde eskoziarrak. J.C. Perez historikoak ere disko berria dakar, eta horren aurrerapen singela entzuteko parada izan dugu. The Uskis, Bizkaiko kostaldetik giro fresko eta desorraztua dakar talde honek, Itsasun zarati bere lehenengo diskoarekin. Eta disko berriez ari garela, Rafa Ruedaren azkena ere entzun dugu, Saredun Eskua izeneko diskotik promozio singela. Honetaz gainera, Petti, Onddo, Langhorne Slim, eta abar.
Musibla-ren azken irratsaioa deskargatzeko, egizu klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060322.mp3]

Entzun orain

 

MUSIBLA: Benicassimen izango diren musikariak

Makala DJLehenengo eta bat, Donostiako Etxekalte aretoan aritzen den Makala DJ edo disko jartzailearen Hondartzan diskoa aurkeztu digu Txuma Murugarrenek. Horren ostean, aurtongo uztailean izango den FIB edo Benicassimgo Nazioarteko Festibala hartu du hizpide eta bertatik pasatuko diren izar nagusien errepasoa egin digu. Honako talde hauek aipatu ditu, besteak beste: proposamen bitaminikoa egiten duen The Dwarves taldearen soinu zaratatsuak; Daniel Johnson edo, Txuma Murugarrenek dioenez, Beatle izan nahi zuen gizona; Carrieren estraineko diskoa; Venezuelan hippy komuna batean jotzen hasi zen Devendra Banhart musikaria; Maximo Park A certain trigger diskoarekin; eta abar.

Musiblaren azken irratsaio deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060315.mp3]

Entzun orain

 

MUSIBLA: Jone, Audience, Carrie, Benjamin Biolay, …

Benjamin BiolayEuskal Herriko egileei dagokiela, gaurko saioan Jone Anoetako bakarlari gaztearekin egindako elkarrizketa txikia entzungo dugu. Mikel Urdangarinek Duna izeneko disko luzea argitaratu berri du. Bere azken lan hau ekarriko dugu gurera. Audience Gernikako taldea disko berrirako materiala prestatzen hasia dela eta, euren soinuak ere izango ditugu entzungai gaurko Musiblan. Atzerritik, besteak beste, Mexikotik datorren Carrie ezizena daraman Laura B. artistaren lana entzungo dugu. Nazioarteko giro alternatiboan leku bat egiten jakin duen musikaria dugu. Frantziatik Benjamin Biolay (argazkian), Nouvelle Chanson deituriko mugimenduko izarretako bat Dominique A.-rekin batera. Bestaldetik, Derhoof taldearen proposamen bitxia, eta eszentrikoa eta Standstillen kalitatezko hardcore ez-ortodoxoa.

Azken Musibla-ren irratsaioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060308.mp3]

Entzun orain

 

Musibla

La kinki beat MARKOS UNTZETA. Disko berria aterako du aurki (Zenbat euri) eta horren harira Eibartarraren musika ekarriko dugu saiora bere lehengo diskoarekin (Gaua basamortuan). PEIREMANS Euskal eszenako musikari garrantzitsuek osatutako proiektua entzuteko aukera izango dugu.

Musibla-ren azken saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060301.mp3]

Entzun orain

 

Musibla, asteko irratsaioa

Cat PowerEUSKAL BAKARLARIEN GAUA. Jone, Etxe eta Asier Serranok Bilbon eman behar zuten kontzertuaren harira (Jone Kalderapekon eta Etxe + Asier Serrano Kafe Antzokian) euren azken lanen errepasoa. Soinu leunak, intentzioz beteta.

CAT POWER (irudian)
Chan Marshall-en seigarren diskoatik kantu pare bat entzungo ditugu. Disko zaila, bere mundu mingarriaren ateak irekitzen dituena.

Musibla-ren azken saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu Hemen
Entzun :[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060222.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook