MUSIBLA: Gose

Gaur Gose taldea izango dugu gurean, Arrasatekoek euren gustuak eta taldearen nondik norakoez mintzatuko dira. Prodigy eta Petti ere entzungo ditugu, Gose taldekideek aurkeztuta. Ondo izan.

DESKARGATU!!!

Entzun orain

 

MUSIBLA: GORA JAPON

Saio honekin hasiera emango diogu elkarrizketa-saio sorta bati. Hemendik pasatuko dira Euskal talderik esanguratsuenak euren lan, ibilbide eta abarrei buruz hitz egiten. Lehenengo saio honetan GORA JAPON taldea ekarri dugu: Gora Japon, 2005ean sortutako Rock eta inprobisazio taldea da eta taldea, bi pertsonek soilik osatzen dute: Mirian – Ahotsa eta perkusioa. Jon Manzisidor – Ahotsa eta gitarra. 2008ko Martxoan lehen lana grabatu zuten Tolosako Bonberenea Gaztetxean Karlos Osinagaren laguntzaz. Diska hau, Bidehuts zigiluak argitaratu zuen.

Deskargatu HEMEN.

Entzun orain

 

MUSIBLA: The Furry Animals, Widespread Panic, Haizea…

musiRock klasikoa, blues, rock progresiboa, aspaldikoa eta gaurkoa, rock-a sustraiduna, mamitsua. The Furry Animals, Pink Floid, The Delgados, Widespread Panic, Haizea, talde interesgarri hauek nabarduraz beteriko musika egin zuten/egiten dute.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

MUSIBLA: Anja Garbarek, Birdlips, Field Music…

musiAnja Garbarek norvegiarraren musika konplexuak emango digu abiapuntua gaurko saiorako, bertan musika konplexua egiten duten zenbait talde aurkeztuko baititugu, hala nola, Birdlips edo Field Music. Gelditu gurekin eta ondo pasatu

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

MUSIBLA: Kemen Lertxundi, Sagarroi, Mia Doi Todd…

kemenMusika entzuteko prestatu, adi egon, musikak barruan daramana atzeman baitaiteke soilik ate guztiak irekita uzten badizkiozu. Proposamen desberdinak gaurkoan, denak barnerakoiak eta pisu espezifikoa dutenak. Disko berriak eta ez hain berriak, azken finean berritasunak ez baitu egungo gizarteak ematen dion balio absolutua. Ondo izan!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

MUSIBLA: Amy Winehouse, Daniel Melingo, Ruper Ordorika.

Amy-FrankAhotsei eskeinitako saioa da hau. Ahots sarkor eta pertsonalak entzungo ditugu, horretarako Amy Winehosen lehenengo diskoa ekarriko dugu (Frank), Andres Calamaroren El Cantante, Daniel Melingoren Tangos Bajos eta Ruper Ordorikaren azken diskoa, Haizea Garizumakoa. Zein baino zein pertsonalago, zein baino zein beroago.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

MUSIBLA: Ruper Ordorika, Audience, Ben Weaver…

ruperBi disko zoragarria gaurkoan, Euskal Herriko uzta oparoa eta kalitatez betea dela egiaztatzen dutenak, alde batetik Ruper Ordorika maisu handiaren azken diskoa, (Haizea Garizumakoa) disko intimo aeta hondo joria duena, eta bestetik Audience talde bikainaren eskutik datorkiguna  A shake in calm water, disko honetan ere kalitatea agerian. Hauetaz gainera badira gaur beste gonbidatu batzuk, disko ez horren berriak, baina beti ere gogoangarriak. On egin!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

MUSIBLA: Audience, Anari, Lambchop…

audiensDurangoko azokaren garai hauetan ezinbestean aurkeztu behar dira disko berriak, ugari izan dira, gaur Audience gernikarren A shake in calm water eta Anariren Irla izan diskoak aurkeztuko ditugu. Disko zoragarriak biak. Hauekin batera, disko zaharragoak, oso interesgarriak era berean, Lambchop Damage edo Beth Ortonen Central Reservation. Ondo izan.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

MUSIBLA: Casiotone for the painfully alone, Ebony bones…

the-gossip-sflbMikel Laboa ekarriko dugu gaur kantu pare batekin, bere lanarekin kaleratu den azken bildumatik ateratakoak. Honetaz gainera, disko musitaren ikuspegi berria hurbilduko dizuegu, Gossip edo Ebony bones bezalako taldeekin. Bestelako musikak ere badaude gaurko saioan, baina hoberena entzutea da, horretarako da eta Musibla. Ondo pasa!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

MUSIBLA: Nick Cave, Peter Doherty, Mogwai…

caveSaioaren hasieran musikari ezagun batzuen emaitza berezia ikusiko dugu, beren errepertorioan oso ohikoak ez diren soinuak jorratzen, horretarako Nick Cave-n Nocturama, Doherty-ren Grace Wastelands eta Iggy Pop-en Preliminaires diskoak entzungo ditugu. Horretaz gaitera, Glasgow hiritik datozen bi talde ere izango dira gurean: We Were Promised Jetpacks euren These Four Walls eta Mogwai talde ezaguna Mr. Beast diskoarekin, hauekin Eskoziatik datorren musika epikoaz gozatzeko aukera izango dugu. Ondo izan.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook