KINGSTON HIRIA: King Tubby, dub estiloaren aitzindaria

King TubbyKing Tubby 70eko hamarraldian bere grabazioetan efektu bereziak erabiltzen hasi zen eta ia oharkabean estilo berri baten zutabeak finkatu zituen Jamaikako musikan. Dub deritzana zen estilo hura, noski. Halaxe da, dub doinuen sortzailetzat hartzen dute aditu guztiek King Tubby. Sekulako arrakasta bildu zuen musika mota hark eta berehala Jamaikatik mundu zabalera hedatu zen. King Tubby Kingston hiriko West Side aldean sortu zen 1941ean eta 1989an erahil zuten bere estudioan bertan. Trojan Records etxeak ateratako diskoek eragin itzela izan zuten orduko zein geroko artistengan; Prince Jammy dugu horietako bat, denek King Tubbyren ondorengotzat jotzen dutena. Saio honetan, beraz, dub estiloaren oinarrietara hurbiltzeko aukera daukazu.

Kingston Hiria-ren azken irratsaioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston060328.mp3]

Entzun orain

 

KINGSTON HIRIA: U Roy

U RoyGaurko saioan U Royren diskografia aztertu dugu eta bizitzan zehar egin dituen kolaborazio asko ere jarri ditugu entzungai. 70eko hamarkadan Jamaikako reggae ekoizle garrantzitsuenekin egindako grabaketek sekulako arrakasta izan zuten uhartean garai hartan eta DJ gisa ere ospe handia lortu zuen. Cheb Aissa, Horace Andy, Dennis Brown, Gregory Isaacs … zerrenda amaigabea da U Royrekin kolaboratu duten musikariena, eta Jamaikako abesti garrantzitsu askoren bertsioak egiteko gaitasun aparta erakutsi du beti. U Royrekin kolaboratu duen azkena Fermin Muguruza izan da eta laster, maiatzaren 4an, aterako duen Euskal Herria Jamaika Clash entzun ahal izango dugu. Oraingoz U Royren abestiak entzun ditzakezue saio honetan.

Kingston Hiria-ren azken irratsaioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston060314.mp3]

Entzun orain

 

Kingston Hiria

Burning Spear

Gaurko reggae saioaren protagonista Burning Spear izango da, rastafarismoaren aldarrikatzaile sutsua. Bere abestiak Marcus Garveyren dotrina zabaltzeko modu ezin hobea izan dira. Oraingo honetan ere Kingston Hiriak, musika bikaina eskaintzeaz gain, Jamaikako kulturaren berri ematen dizu.

Kingston irratsaioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston060228.mp3]

Entzun orain

 

Kingston Hiria, asteko irratsaioa

Gregory Isaacs

Kingston Hiria-ren azken irratsaioa deskargatu nahi baduzu, klikatu hemen: Hemen
Entzun :[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston060214.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook