KINGSTON HIRIA: Kanta Luzeak (eta txapa gitxi) #2

konpaktoak 0

Gaurko joku-zerrenda (playlist-a):

1. CURTIS MAYFIELD Move On Up (parts 1&2)

2. MARLENA SHAW Woman Of The Ghetto (Live At Montreaux 1973)

3. ELLA FITZGERALD & LOUIS ARMSTRONG Stompin’ At The Savoy

4. SLY & the FAMILY STONE Dance To The Medley: Music Is Alive\Dance In\Music Lover

5. LOU DONALDSON Say It Loud (I’m Black and I’m Proud)

6. JOE BATAAN It’s A Good Feeling (Riot)

7. CHARLES MINGUS Haitian Fight Song

DESKARGATU!!!

Entzun orain

 

KINGSTON HIRIA: Binilo Merkeak (eta debaldekoak…)

Bai, azkenaldian, betiko moduan Bilboko merkadilloetatik ibili gara binilo bila eta aurkitu ditugu batzuk. Gaurkoan  Manu Dibango, De La Soul, Run DMC, James Brown eta “Ride The Rhythm” dancehall bilduma ekarri ditugu gurera. Horretaz aparte, Kafe Antzokian debalde lortu ditugun Eddie “Tan Tan” Thornton eta Kitty, Daisy and Lewis-enak ere ekarri ditugu.  Musika afrikarra, Hip-Hop, Soul, Dancehall, Reggae, Ska… KINGSTON HIRIA, AZALA BAINO ARIMA!!!

DESKARGATU (nahi badozu…)

Entzun orain

 

KINGSTON HIRIA: Kantu Luzeak (eta txapa gitxi…)

Apur bat alpertuta gabiz azken aldian (betikolez…) eta lan gutxiago egiteko kantu luzeak ekarri doguz gaurko Kingston Hiria saiora, 7 kantu 75 minututan!! Soul, Jazz, Rap, Fonk, Elektronika, Afro-Beat… JAMES BROWN-EN IPURTZULOA BAINO BALTZAU!!! Ah, Bill Cosby ere pasatu da gure gaurko saiotik…
1. DONNY HATHAWAY The Ghetto
2. LEE MORGAN The Sidewinder
3. LAST POETS Bird’s Words
4. JAMES BROWN Mind Power
5. MATHEW HERBERT Technically Amateur Mix
6. LES McCANN & EDDIE HARRIS Compared To What

7. FELA KUTI Confusion

 DESKARGATU HEMEN!!!!

Entzun orain

 

KINGSTON HIRIA: Charles Wright & The Watts 103rd Street Rhythm Band

Azkenaldian apur bat alpertuta ibili gara, baina gogoz bueltatu gara uhinetara eta sarera. Charles Wright & The Watts 103rd Street Rhythm Band izan dira saio honetako protagonistak. Hemen, Euskal Herrian eazgunak dira bere “Express Yourself” kantua dela eta, Negu Gorriak egin zuen bertsiñoagatik, “Adiera Zaitez” izenarekin. 1967tik 1971ra argitaratu  zituzten 5 diskoetatik aukeraketa bat egin dogu eta Soul eta Funk erritmo eta doinuez beteriko saioa irten zaigu. Horretaz aparte NWA eta Bill Withers ere ekarri ditugu gurera. FUNK EGIN!!!

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

KINGSTON HIRIA: Argazkirratisaio #1

Pasadan astean Amsterdamen egon ginen oporretan eta hango “merkadillo” baten sartu eta 31!!!!  Binilo erosi genituen. Biniloak beltzak izaten dira normalean eta beltzenak aukeratu ditugu gaurko saiorako. Hori bai,  berba egiteko gogo gutxi eta biniloen azalei argazkiak atera eta gure feizbuk-era igo ditugu kantuen izenekin batera. Jaio da beraz, genero berri bat: “Argazkirratisaioa”.

Ike & Tina Turner, Stevie Wonder, Joe Tex, War, Joe Cuba, Jimmy Smith… Ordu bateko “Soulatinjazz” sesiñoa . On egin!!

Argazkiak eta informazioa ikusteko klikatu HEMEN.

Saioa jeisteko klikatu HEMEN.

 

Entzun orain

 

KINGSTON HIRIA: SOUL MUSIKA, GAUR

Ikasturte barriagaz hasteko duela urte bateko saio bat jarriko dogu, Amy Winehouse zenari omenez… Bitartean datorren asteko saioa prestatzen: “Blaxpoitation” filmeen soinu bandak!!! Bai, arimaz eginiko musika izan dogu entzungai saio honetan Kingston Hirian, gaur eguneko Soul musika gainera. Eli ‘Paperboy’ Reed, Sharon Jones & Dap-Kings, Gnarls Barkley, Bettye Lavette… Soul musikak bizirik dirau, eta luzerako dauka.

Ez dogu Reggaea ahaztu eta Gladiators, Bob Marley eta… Amy Winehouse!!! ere egon dira gurekin. SOUL EGIN!!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Entzun orain

 

KINGSTON HIRIA: Amy Winehouse Gogoratuz

Jakingo dozuenez Amy Winehouse joan egin da, baina bere musika betirako geratu da gurekin. “Back To Black” diskoarekin lortu zuen ospea Amy-k 2006an baina disko horretaz aparte ere kantu bikainak grabatu zituen eta kantu horiek izan doguz entzungai 2010-2011 kurtsoko azken Kingston Hirian. Horretaz aparte Amy-ren eragin eta inspirazio  izan ziren Billie Holiday, Sarah Vaughan, Lauryn Hill, Sam Cooke… ON EGIN eta…

DESKARGEU!!!

Entzun orain

 

KINGSTON HIRIA: Nigeriar Musika (Highlife, Funk eta Afrobeat)

Afrikari buruzko saioa egiteko asmoagaz etorri gara, baina kantuak aukeratzerakoan, ia kantu guztiak nigeriarrak ziren eta azkenean herrialde honetako musika soilik ekarri dogu gurera. Jazz, Highlife, Funk, Afrobeat… Nigeriako musikaren eboluzioa entzun dogu, 60garren hamarkadaren hasieratik orain arte. Gurekin egon dira Fela Kuti (nola ez!), Orlando Julius, Tony Allen, The Funkees eta beste hainbeste.

Hurrengo saio baten egingo dogu musika afrikarrari buruzko saio orokorrago bat.

DESKARGEU!!!

Entzun orain

 

KINGSTON HIRIA: Gil Scott-Heron eta 2Tone Records (2).

Duela bi saio Madness eta Specials ekarri genituen gurera eta gaurko saioan Two Tone disketxeko beste talde batzuk egon dira gurekin. The Beat, The Bodysnatchers, Selecter… baita Bad Manners ere. Punk fenomenoaren ostean, Inglaterran eman zen musika Jamaikarraren “Revival”-a izan dogu mintza eta entzungai.

Pasadan Maiatzak 27an hil zan Gil Scott-Heron olerkari eta musikari handia H.I.E.S.-ak jota eta guk omenalditxoa egin diogu saioaren bigarren partean. Goian bego.

DESKARGEU!!!

Entzun orain

 

KINGSTON HIRIA: Makala, Aggrolites, Soweto ta Alpheus

Azkenaldian disko ederrak heldu dira Bilbo Hiria Irratiko estudioetara eta aukeraketatxo bat egin dogu.  Makala-ren “Unexpected Tapas”, Aggrolites-en “Rugged Road” , Soweto-ren “South West Town” ta Alpheus-en “From Creation” ekarri doguz gurera. Reggae, Ska, Dub, Hip-Hop, Latin… betikolez saio mamitsua irten zaigu: 18 kantu ordu baten. ON EGIN!

DESKARGATU!!!!

 

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook