IRRATIA.COM #83: Euskal Herria Kuba clash 2.0

Talka Saioa deskargatzeko HEMEN.

Talka tour 07 hasi ostean, eta Mexiko, Venezuela eta Kubara joan aurretik, gurean izan da Fermin Muguruza. Astelehenean abiatuta, bidaitxartela eskuan duela gure mikrofonoetan izan da bidai musikalaren berri emanez. Tokian tokiko egoeraren lekuko izango da Muguruza, eta itzultzerakoan berriz ere gurekin elkartzekotan da.

Kubara jo dugu guk ere, cubainformacion.tv proiektu berria ezagutu dugu Helena Bengoetxearen eskutik. Telebista, irratia, aldizkaria eta informazioa biltzen dituen blokeo mediatikoaren kontrako ekimena da.

Azkenik, asteon ospatuko den Informatikari Euskaldunen Bilkura 07 (ieb07) izan dugu hizpide, horretarako Gorka Julio Teketen gurera gonbidatuz. Mikroformatuak ere hizpide hartu ditugu, bidenabar.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom070508.mp3.mp3]

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #82: Posizionamendua (SEO) eta web semantikoa reggae apur batekin

Irratia.com Saioa deskargatzeko HEMEN. Egoitz Goikoetxea Kingston Hiriko esataria web posizionamenduan aditua da. Ageri enpresako sortzaile euskal seo bloga ere martxan du. Egun baina, Madrilen ari da lanean. Han harrapatu eta bilatzaileetako emaitzak zelan hobeto azaldu digu. Reggae musika entzun dugu gaur, Euskal Herrian klasikoak diren doinuen bertsio orijinalak. Fermin Muguruzaren Talka Tour 07 abiatu dela eta, Pariserat abiatu gara gero. Aitor Urbieta informatika ikerlaria han da, eta asteazkenean FM ikusteko aukera izan zuen. Kronikaren ostean, bere ikerketagaiaz, web semantikoaz berba egiteko parada izan dugu.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom070424.mp3]

Entzun orain

 

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #81: Saharatik ingurune mobilera

Irratia.com Saioa deskargatzeko HEMEN: irratia.com honetako Jabi Zabala Saharako errefuxiatu kanpamenduetatik itzuli da. Eta Sahara hartu dugu hizpide. Antolaketa territoriala, hezkuntza, irratia, teknologia berria. Gaia sakon aztertu eta hurbiltasunez landu dugu. Fermin Muguruzaren Talka Tour 07 aipatu, eta ingurunemobil.net ekimeneko antolatzaileekin izan gara. Mobilmetraia lehiaketa bat da.
Albisteak 2.0 atalean berriz, errepasoa eman diogu aktualitate teknologikoari. bildu.net gunean irratiacom etiketarekin topatuko dituzue gure albisteak.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom070417.mp3]

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #78: Euskaltegien mundua Karrajuan

Korrika Saioa deskargatu HEMEN: Aspaldi jarraitzen genuen Karrajua bloga. Baina Korrikaren giro honetan, euskaltegitik atera dugu Benito Fiz sortzailea. Andoni Tolosa ere gurekin izan da. Korrika, euskaltegiak, web 2.0 eta euskararen irakaskuntza… zer ez dugun hizpide izan. Saio berezia izan da, une berezi batean. Korrika Euskal Herri osotik ari den bitartean, Interneten mundu osoan dabil mezu bera.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom070327.mp3]

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #77: Lau urte Irak inbaditu zutela

Irratia.com Saioa deskargatzeko HEMEN: Irak inbaditzen hasi zirela lau urte dira. Gaur bezalako egun baten. 2003ko martxoan. Hilabete lehenago Egunkaria itxi ziguten, eta itsasoa beltzez jantzi zuten, agintari berdinek. Orduko errepasoa egin dugu, garaiko testuak eta iragarpenak gurera ekarrita. Gogoeta eginez. Irak, nazioarteko egoera, Internet eta G8 gailurra gero. Denak izan ditugu hizpide.

Albisteak 2.0 atalerako albiste teknologikoak gorde ditugu. Modu dinamiko batean, albisteei ahotsa eman, eta bildu.net irratiacom lastermarka bezala gorde ditugu.

Enztun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom070320.mp3]

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #76: Josu Juaristi GARAko zuzendariarekin

Irratia.com Saioa DESKARGATU. Josu Juaristi izan da euskal komunikabideetako zuzendarien artean bloga irekitzen lehenengoa. GARA egunkaria berritu eta euskarazko GAUR8 astekaria ere sortu dute, sarea eta papera uztartu asmo dituena. Kazetaritzaz eta Interneti buruz elkarrizketa mamitsua izan dugu. Albisteak 2.0 Teknologia berriak, Internet, musika, literatura… zer ez dugun aipatu gure gaurko emankizun honetan. Eta azkenik Musika librearen tartean, ccmixter kantuak nahasten jarraitu dugu.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom070313.mp3]

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #75: Japonetik Berlinera

Irratia.com Saioa deskargatzeko HEMEN. Japonen hasi dugu gure saioa. Lagun bat, entzule bat daukagu han. Skype bidezko elkarrizketan hango bizitzaz, mugikorren iraultzaz, blogak, flickr, youtube… izan ditugu hizpide. Gero, gure musikarien nazioarteko ibilbideetaz mintzatu gara. Berri Txarrak, Fermin Muguruza eta Makala. Zarauztarra Berlinera joango dela eta gurean izan da hizketan.
Albisteak 2.0 atalean albiste teknologikoak landu ditugu, eta besteak beste Josu Juaristi Garako zuzendariaren bloga eta Gaur8 proiektua gogoratu ditugu. Bideoak, Feevy, ccmixer proiektua eta beste ere aipagai gurean.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom070306.mp3]

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #74: Disonancias, Sareko Argia, Openaldia

Atgia    Gaurko saioan Disonancias topaketa izan dugu hizpide lehenik, asteburu honetan Donostian ekimen honek eman duenaren aurkezpena egingo baitute Tabacaleran. Ekimeneko koordinatzaile Arantxa Mendiharatek azaldu digunez, hainbat artista eta enpresa elkarlanean jarri eta sei hilabetez jardun ostean emaitzak aurkeztu eta festa egingo dute. Bestalde, Argia astekariaren edukiak Interneten egoteaz gain, orain informazio eta material multimedia osagarria dute sarean astekariko edukiek: bideoak, argazkiak… Gainera, 2.0 ezaugarriez hornitu dituzte aldizkariko edukiak: iruzkinak egiteko aukera, zabaldura bidaltzeko edo e-postaz igortzeko modua… Horren guztiaren berri eman digu Sareko Argiako arduradun Eli Pombok. Azkenik, ostegun eta ostiralean Donostian izango den Openaldia izan dugu mintzagai, software librea eta haren onurak jendearengana hurbiltzeko saio interesgarria. Saioa eskuratzeko HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom070227.mp3]

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #73: Nontzeberri-Nontzefilm jaialdiak, IKTeroak

Nontzeflash logoGaurkoan bi elkarrizketa izan ditugu solaskide interesgarriekin. Lehena, gure estudioan bertan, Lutxo Egiarekin, Nontzeberri agerkari elektronikoko editore eta Nontzefilm zein Nontzeflash jaialdien sustatzailea, bihar eguerdian amaituko baita lehiaketa horietara, hurrenez hurren, film laburrak eta flash animazioak aurkezteko epea. Gero, Skype baliatuz, Ordizian diren hiru lagunekin egin dugu aldi bereko solasaldia. Bai, Mikel, Maite eta Jokin IKTeroak elkarrizketatu ditugu sarearen bidez. Sareko Argia saria jaso dute aurten, Informazio eta Komunikazio Teknologiak irakaskuntzara eramateko egiten ari diren ahalegin apartagatik. Acido C talde gipuzkoarraren musika entzun eta bestelako kontu batzuk ere komentatu ditugu. Saioa deskargatzeko HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom070220.mp3]

Entzun orain

 

IRRATIA.COM #72: Windows Vista, web semantikoa, SOS Muxika

SOS MuxikaGaurkoan gai ugari aipatu ditugu gure saioan. Esaterako, Microsoft erraldoi monopolistikoak bere Windows Vista sistema eragile berria atera berri duela-eta. Ordenagailu saltzaileak gustora daude Vistarekin, Microsoften gehiegizko eskakizunak betetzen ez duten makina berri eta ahaltsu ugari berehala bazterturik geratuko direlako. Oso makina indartsua eskatzen du Vistak. Instalatu nahi izanez gero ere, momentuz ez instalatzeko aholkua eman dugu, hasierako bertsioak akatsez beterik egoten baitira. Gainera, SOS Muxika ekimena, Web 3.0 belaunaldia, unibertsitatea.net, munduko podcast-en foroa eta beste hainbat kontu jorratu ditugu gaurkoan. Saioa entzuteko HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook