IRRATIA.COM 173# : Ikusentzunezkoen koloretako iraultza
mar 8, 2010 Entzungai (podcast), Irratia.com
Ikusentzunezkoak eta sarea hartu ditugu hizpide. Telebista, bideoak, Internet, webtv… ohikoak bilakatzen ari zaizkigu. Testuingurura hurbiltzeko Bilbon burututako videoweb10 jardunaldia, Eskoriatzan burutu beharreko Komunikaldiak edota, 2009an burutako Greba orokorra eta Egunkaria libre emisioak hartu ditugu.
Ikusentzunezkoen koloretako iraultza marrazteko Gorka Julio Teketen izan da gurean. Ordenadore bat, kamara ttiki bat eskuan, ideien zirriborroak eta diskurtso koherentea eskaini dizkigu. Eta hainbat gogoeta egin ditugu, sareaz, euskal hedabideetaz, ikusentzunezkoen etorkizun hurbilari buruz.
* Iparraldea XXI Dokumentala, bideo laburrak eta bloga
* ORAIN: debolex ekoiztetxearen lanak
* azpitituluak.com
Musika lagun, sareko loturak eskainiz, saio multimedia egiten eta osatzen saiatu gara. Azkenerako esperimentu ttiki bat egin dugu, telefono batekin irudi batzuk zuzenean eskainiz saretik.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM 171#SAIOA: Asel Luzarraga blogariari elkarrizketa
ots 22, 2010 Entzungai (podcast), Irratia.com
Asel Luzarraga elkarrizketatu dugu irratia.com emankizunean. Txilen espetxeratuta egon ostean, etxeko atxiloaldi egoeran dago egun. Txiletik Euskal Herrira egiten duen lehen elkarrizketa honetan, bere egoeraren berri, gertaerak, akusazioen berri eman digu. Umorerik ez du galdu euskal idazle eta blogariak. Gogotsu mintzo da Anarkismoaz, maputxeen eskubideetaz, maitasunaz eta Euskal Herriaz.
Aselaskatu.org ekimenko partaide bat ere gurean izan da, auzolanean egin dugun saio honetan. Mila esker Dabid!
videoweb10
videoweb10
Internet sarea, bideo sorkuntza… batuko dira asteburu honetan Bilbon ospatuko diren videoweb10 topaketetan. Arantza Garces Nickdutnik saioko aurkezleak bideogintza eta sareaz mintzatu zaigu, bideosortzaileen topaketa aitzaki moduan hartuta
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM 170# saioa: Gora Ramonzin! biba RAMONez!
ots 15, 2010 Entzungai (podcast), Irratia.com
EZgae eta Ramontzin aztertzeko, umorea eta kritika tarteko, saio borobila atera zaigu, oso oso musikala, zelan ez. RAMONez.
Rockanroll radio, lets go! Nola aldatzen diren gauzak, Kamarada! eta beste hainbat hit aipatu ezin direnak.Saretik ekarri dugun musika, la lista de sinde zerrendari erreparatuz. Putasgae.info klik egin eta grileterik gabeko kultura aldarrikatuz.
Ramoncin abeslariak ARGIA astekarian, 1985eko urrian: Oso ondo sentitzen naiz zuen artean
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
irratia.com:169# saioa: Fosdem 2010 eta albisteak 2.0
ots 8, 2010 Entzungai (podcast), Irratia.com
Software librearen Europako hiriburua bilakatu da Flandriako Brusela asteburuon. Euskaldunak ere izan direnez bertan, Mikel Iturbe gonbidatu dugu irratira. Bertan ikusi eta ikasitakoaz mintzatu zaigu, eta software libreak gurea bezalako hizkuntza eta komunitatean duen garrantziaz aritu gara.
albisteak 2.0
Albiste teknologikoak hartu ditugu gero hizpide. Gure eremu hurbilean zein urrutiago gertatuakoak ekarri ditugu gure albistegi digitalera. Aspaldiko partez, eta horregatik notizia ugari sartu beharrean aurkitu gara.
* Serio demonio sarean
* Asel askatu! gunea eta ekimenak
* ZutaGu.net ezagutza partekatzeko sarea
* Liburu elektronikoen prezioen gerra
* materiala zabaltzen eta hausnaurtu kopiatu eta
* zabaltzeko
* Espaziountzi bat NASAren misio batean
* Klariona irakasle baten gogoetak
* html 5 berria ikusteko aukeraz
euskal kultura digitalaz
10 urte irratia.com sortu zela, eta euskal kultura digitalizatu eta kultura digitala euskalduntzeko saiakera da gurea. Zelan dago gure kultura sarean? Euskarak ze leku betetzen du gure eguneroko ordenagailu aurreko jardunean. Euskal kultura digitala, badago egon? Azken hamar urteotan aldatu dira gauzak bai, eta pozik ere bagaude gu, zelan ez. Hontaz eta hartaz berba egin eta gero, Bertso Egunean Maddalen eta Mirenek jarritako bertsoak entzun ditugu. Entzutekoak direlako, besteak beste.
Gure hizkuntza eta kulturaren kezka badugunez, axola digute ere beste hizkuntza eta kultura txikiek ere. Bo hizkuntzaren gaineko kezka adierazi dugu azkenik, azken hiztunaren berbak entzunez agurtu dugu saioa.
Aka Bo hizkuntza euskarazko wikipedian.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.com #168: euskarazko irratigintzaren erronkak
ots 1, 2010 Entzungai (podcast), Irratia.com
Hiru gonbidatu izan ditugu irratsaioa egiteko orduan: Iruñeatik, Euskalerria irratiko teknikari Ibon Gaztanbide; urte luzetan Euskadi Irratiko esatari izandako Susana Mujika kazetariarekin mintzatu gara gero; azkenik Hondartza parean harrapatu dugu Makala disko jartzaile eta musikaria.
Irratia bizitzeko eta egiteko hiru modu ezberdin eta interesgarri erakutsi digute Ibon, Susana eta Mikelek.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM #167: Mikel Laboa oroituz
urt 25, 2010 Entzungai (podcast), Irratia.com
Mikel Laboa izan dugu gogoan. Bere eraginak, bere gustuko musika eta autoreak. Testuinguruan jarri dugu Mikel Laboaren ibilbide artistikoa, musikala… Ibon Rodriguez musikari eta musikazalea eta Julen Azpitarte kazetari musikazalea gonbidatu ditugu gurera. Diskoak, biniloak, mp3 kantuak, wikipediako apunteak, biografiak…. zer ez duten estudiora ekarri gure bi lagunek. Saio interesgarria, jakintza sozializatzeko gogoa, kantu eta musika zaletasuna bor borka…. denetarik.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM #166: To shoot an Elephant (Eguzki bideoak) / deabruak teilatuetan
urt 18, 2010 Entzungai (podcast), Irratia.com
To shoot an Elephant egun globala, urtarrilak 18. Eguzki Bideoak kolektiboko kideak izan dira gurean. Dokumentala, Palestinako egoera, Alberto Arceren proiektua, lizentzia librea, emisio globala… eta beste hainbat gai hartu ditugu hizpide.
Euskal Herrian 50 emanaldi inguru, eta mundu mailan 300 proiekzio egin diren egunean. Ekimen globala, Iruñeatik mundura. irratia.com ere partaide izan da ekimen honetan pentsatu lokalki eragin globalki mezua geure eginez, beste behin.
toshootanelephant.com euskaraz eta mundu osoan
eguzkibideoak.info ekoiztetxe independientea Iruñea (EH)
deabruak teilatuetan
colemans*
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM #165: 2010 urtea ON abiatu dugu
urt 11, 2010 Entzungai (podcast), Irratia.com
#Asel askatu esanez eta Fermin Muguruza eta Manu Chaoren Maputxe kantuagaz abiatu dugu 2010eko lehen saioa. Ozen eta argi. Podcast hau ere, Txilen edo Euskal Herrian libre entzun dezan abeslari, idazle eta blogari euskaldunak.
Joxe Rojas Teknopata blogaria izan da 2009ko urtea sarean gugaz batera komentatu duena. Oso elkarrizketa interesgarria izan da, solasaldi tekno/sozial/kultural mamitsua egin dugulakoan.
2009koak errepasatu eta 2010erako nondik norakoak aurrikusten ere egin dugu gure ahalegina, Joxe Rojas, Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendik.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.com:egunkarialibre.info irrati saio berezia
Abe 21, 2009 Entzungai (podcast), Irratia.com
irratia.com eta egunkarialibre.info auzolanean. Bilbo Hiria irratitik zuzenean arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Manifestazioa, iritziak, Egunkariako auzipetuak, elkartasuna, jendea, irrintziak, oihuak, salaketa, elkartasuna, kalea, mobilizazioak, argazkiak, irudiak, zuzeneko irudiak, musika, ahotsa, mezuak…
Irrati emankizuna FMtik (96.0 fm) zein Internetetik zuzenean, mundu osora. Auzolanean egindako saioa izango da, jendea kalean, telefono irekia, mikrofonoak partehartzea bultzatzen. Twitter mezuak, argazkiak, komentarioak… sareko emankizun solidario bat.
Saioa entzun edo eskuratzeko HEMEN klikatu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM #162: Sahararen aldeko musika librea eta albiste digitalak Teknoflash saioan
Aza 30, 2009 Entzungai (podcast), Irratia.com
Musikherria disketxekoek elkarlanean burutu dute azken disko hau. Sahararen aldeko lana burutu dute talde ezberdinek. Horko doinuekin abiatu dugu irrati emankizuna. Saharan hasi, eta bestelako doinuekin jarraitzeko, Durangoko azokaren atarian.
Musikarekin jarraitu dugu, Mikel Laboari Bi kate bertsio berezia eskaintzeko, BAP! taldearena. Eta gero eitb.com eta bereziki ETBko albistegietako tarte berezi bat ezagutu dugu Iñaki Olano kazetariaren eskutik: Teknoflash
Luze aritu gara albiste digitalak, kultura digitalaz, teknologia berriak eta hedabide zaharretaz. Eta saio honek zein besteek zelan bat egiten dute sare sozialetan.