IBAIZABAL: Afrikako etorkinen eskubideak

etorkinak1Irudi desegokia dugu etorkinen inguruan, batez ere Afrikatik datozenen inguruan: asko direla pentsatu arren, populazioaren ehuneko txiki-txiki bat baino ez dira. Bien bitartean, Patxi de la Fuente Ellakuria Fundazioko kideak esan duenez, Mendebaldeak diru mordoa gastatazen du horiek kontrolatzen, laguntzen gastatu beharrean. Are gehiago, Afrika Iparraldean geratzen direnei oinarrizko eskubide asko urratzen dizkiete.  Eta Europara heltzea lortzen dutenei, gauza bera gertatzen zaiela komentatu digu Patxik.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak

europear-bozketakBozketak atzo hasi ziren Herbereetan eta Erresuma Batuan, gaur eta bihar izango dira Txekian, Italian.. eta igandean, besteak beste, Euskal Herrian. Xabier Aierdiren ustez logika batzuek talka egiten dute hauetan, estatalak eta europarrak, eta hauteskundeek atentzio txikia piztu dute gurengan: seguraski, abstentzioa oso altua izango da. Europa, Xabierrek dioen bezala, ekonomikoki erraldoia da baina politikoki ipotxa. Espainiar estatuko bipartidismoa aipatu ondoren, Hego Euskal Herriko panorama zabala komentatu du. Bukatzeko, Herrien Europa aurrerakoia erakitzen hasteko, ezkerrak PSOEtik haratago egin behar duela  esan digu.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: “Geure gorputza, geure erabakia”

abortoaLelo horrekin, hilaren 6an larunbatean abortuaren aldeko manifestazio burutuko dute Bilbon, Euskal Herri osoko 27 taldek deituta eta hainbat mediku, erizain, profesional, sindikatu eta herri mugimendutako atxikimenduarekin. Marije Etxebarria Bizkaiko Emakumeen Asanbladako kideak kontatu digunez, historikoa da aske eta doan abortatzeko eskubidearen aldarrikapena. Espainiako gobernuak Abortuaren inguruko legearen erreformaren aurrean hainbat kezka eta atzerapausu azaldu ditu Marijek. Bestetik, bistan da azken bolada honetan Eliza, eskubi politikoa, zenbait komunikabidek… daramaten abortuaren aurkako jarrera gogorra: horien aurrean jendea animatu nahi dute feministek, emakumeen kontuak emakumeek beraiek erabaki ditzaten.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Berton aldizkaria (121.a)

mikel-losadaMaiatzari dagokiona eta azalean Mikel Losada aktorea agertzen da, elkarrizketa nagusia berari egin diotelako. Lur Mallea Mahatserriko Berton hilabetekariko zuzendariak ohiko atalak ere komentu ditu: Begoña eta euskerea, inkesta..  Gero, Santutxuko Lakomi Gaztetxearen 1. urtebetetzea  eta  Mahatserriko euskara datuen inguruko artikulu berezia etorri dira: jende gehiagok egiten du baina erabilera eskasa da. Kulturan Kastañoseko 4. Euskal Jaia eta “Otxarkoaga.Retratos” liburua aipatu ditu Lurrek. Eta kirola ere izan dugu gaurkoan: alde batetik Athleticeko jokalari Koikilik Txurdinagako Eskola bisitatu du; eta bestetik  Santutxu Hockey taldea, Lehenengo B-Ipar ligako txapelduna.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Nafarroako kronika

amnestygala_1Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariak egiten duena. Gaurkoan, lau gai izan ditu mintzagai: hasteko Nafarroako Legebiltzarrean Torturaren inguruko mozioa laugarrenez atzera bota dute, Amnesty Internationalek aurkeztutako txostenean, besteak beste, Portu eta Sarasolaren kasuak agertu direla kontuan hartu gabe. Bestetik, igandean Bardeako Poligonoaren aurkako Martxa izango dela esan digu Mikelek. Osasunaren egoera larria ere aipatu du eta bukatzeko gaurtik hasita Iruñean indarrean izango den Liburu Azoka.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: UVA izpiak

uva-izpiakJose Luis Segurak uda aurreko garai honetako klasiko bat jorratu du gaurkoan. UVA izpiak zer diren azaldu ondoren, azken urteetan porfesionalen prestakuntza asko hobetu dela esan digu.  Dena den, zenbait gauza oinarrizkoak dira eta batzuetan ez dira ondo betetzen: erabiltzaileari eman behar zaion informazioa, debekuak, zer nolako pertsonek ez lukete inoiz hartu beharko, nola hartu, nola prestatu… Zoritxarrez, oraindik ere, hutsegite eta irregulartasun batzuk badira UVA izpien inguruan.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Europako Banku Zentrala

dirueEuropako Banku Zentralak (EBZ) duela gutxi hartutako erabakiak aztertu ditu Luis Guridik. Hasteko diruaren prezioa jaitsi ditu eta egun %1ean dago. Jarraitzeko, Bankuei maileguak bueltatzeko epea 6 hilabetetik urte batera pasa da. Eta, Luisen ustez harrigarriena, EBZk 60.000 miloi euro inbertituko ditu aktiboak erosteko. Aipatu gaien eragina komentatu du, baina azken neurriak izanda ez du ematen krisia bideratzeko balio izango dutenik.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Berton aldizkaria (urrikoa)

Urriari dagokion 114. zenbakia komentatu du Zihara Aranbarri, Mahatserriko Berton aldizkariaren zuzendariak. Azalean Aiora Sedano agertzen da, Kukubiltxo antzerki taldearen aktoreari  elkarrizketa luzea egin diotelako. Boluetako Iyengar yoga eskola, Txurdinagako Juan Escudero eskultorea eta Automodelismo zirkuitu berria, Santutxuko Hockey taldea eta Cherry Boppers taldea, Begoñako erromeria eta ohiko atal batzuk (Begoña eta euskerea edo Inkesta) aipatu ditu Ziharak gaurkoan. Bukatzeko bi aipamengehiago: alde batetik Bilboko Haur Eskoletako Jantokietan arazoak direla udalarekin eta bestetik, urrian egin behar zuten Irakurlearen txokoa azaroan izango dela esan digu.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Berton Mahatserriko aldizkaria

Eneko Acero 106. zenbakia atera berri dute Mahatserriko Batana Batu Kultur taldeko kideek, urtarrilari dagokiona. Azalean, Eneko Acero surflariak “Mundakako olatua munduko onena dela” esaten digu: Eneko, jaiotzez, santutxuarra da. Barruan beste 30 orrialde eta gai asko: Ernesto Erkorekaren Plazako Udal Bulegoen argazki bat, Jubilatuen dantzak Kiirikiño ikastolan, XVI. mendean jazotako Begoñako Andra Mariren beste mirari bat, Uribarriko bizitza soziala XX. mendean, Karmelo kalearen trafiko arazoak, Krematorioa, Sei izar herri krosa, Euskararen kale erabilera Mahatserrin, Munduko kulturak Uribarriko eskolan eta gehiago daude, Hektor Ortega aldizkari horren zuzendariak kontatu digunez. Elkarrizketa hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/hektorberton080207.mp3]

Entzun orain

 

IBAIZABAL: LPEEren azken bilera aztergai

Petrolioa    Gaurkoan, Luis Guridi EHUko irakasle eta ekonomia adituak LPEEk, Lurralde Petrolio Esportatzaile Erakundeak Riad egindako bilera izan du aztergai. Hamahiru herrialdetako estatuburu elkartu dira erregaien egoera aztertzeko, Ekuador kide berriaren presentziarekin. LPEEk ekoizpena mantenduko duela ziurtatu du, baina 100 dolarretatik gertu dagoen Brent upelaren prezioa zenbait faktorek igoarazi ahal duela adierazi dute. Bileran, gainera, zenbait eztabaida izan dira euro eta dolarrari buruz edo proposamen berrien inguruan. Guridik, egun LPEEk duen garrantzia azpimarratu du. Solasaldi hau deskargatzeko, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/luisguridi071121.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook