IBAIZABAL: aste honetako Argia

Jean Michel Appathie RTLko zuzendari ordeari egin diote elkarrizketa nagusia eta Asteko gaian “Bikotekiderik gabeko amak”. Horietaz gain Kanaldude tba, Kukubiltxo eta Itziar Idiazabali egindako elkarrizketa. Larrun gehigarrian “Neurriko kultura azpiegituren premia” jorratu dute Mikel Asurmendik kontatu digunez.

Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Nafarroako kronika

Gaur 3 gai nagusi jorratu ditu Mikel Bujandak: hasteko aurrekontuak, Nafarroako Legebiltzarrekoak eta Iruñeako Udalekoak. Bestalde, Espainiako loteriak Nafarroan ere zer edozer utzi duela kontatu digu. Eta bukatzeko, Eguberrietako zenbait kontu.

Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN:

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Juan de Garaiko autobus geltokia

Bilboko Udalak Plan Orokorrean aldaketa garrantzitsu bat egin nahi du: hainbat autobusetarako lurrazpiko geltoki berria eraiki nahi du Juan de Garai kalean.Juan Mari Zulaika Iralako Auzo Elkarteko kideak horrek zer suposatzen duen azaldu digu, oso kezkatuta daudela gaineratuz.

Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: bost komiki Eguberrietan irakurtzeko

Eguberrietan opariak egin ohi ditugu, eta zergatik ez, komiki bat (edo gehiago) oparitzea ez legoke txarto. Jon Iñaki Artetxek honako hauek komentatu ditu, xehetasun guztiekin gainera: “Azken garaipena”, “Udaberririk ankerrena”, “1512, Nafarroa amets urratua”, “De rerum natura 4″ eta Euskal Herriaren historia nafarra”.

Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Mahatserriko Berton aldizkaria (148.a)

Azaroari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Irune Zuluaga Goaz museoko zuzendariari egin diote. Erreportajeetan Kepa Mallea eta Auzoetako merkataritza txikia. Horietaz gain Ramon Basterra, Inkesta, Olentzero eta Santutxuko Herri Krosa, Lur Mallea zuzendariak kontatu digunez.

Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: “Gernika sutan”

Aipatu ikuskizuna hilaren 26an burutuko dute Gernikan, bonbardaketaren 74. urteurrena dela kausa. 1937ko bonbardaketa aztertzen hasi da Edorta Jimenez idazlea, inork ahaztu ez dezan. Datorren asteartean, aldiz, 150 hiritarrek kalejira kantatua egingo dute Merkurio Plazatik abiatuta: lan horretan, besteak beste, Carlos Panerak eta Edortak berak hartu dute parte. Eta datorren urtean 75. urteurrena ospatuko dute.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Aberri Eguna 2011

Independentistak Sareak ekimenak deituta aurten bi herritan ospatu da Aberri Eguna datorren igandean (hilak 24): alde batetik Gernikan, bonbardaketaren 74. urteurrenarekin bat eginez. Bestea Baigorrin izango da, Nafarroaren egunean. Batean zein bestean hainbat ekitaldi burutuko dira eta datorren urtean Iruñean izango da Aberri Eguna, Nafarroaren konkistaren 500 urteurrenean hain zuzen, Txutxi Ariznabarreta Independentistak Sareakeko partaideak esan digunez.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: “Irakurri, gozatu eta oparitu”

Topaguneak (Euskara Elkarteen Federazioa) antolatutako kanpaina larunbatean, hilaren 23an hasiko da Hego Euskal Herrian, uztailaren 23an bukatzeko. Aurten 12 herri desberdinetan ibiliko da, irakurzaletasuna (euskaraz) bultzatzeko asmotan. Bizkaian Santurtzin, Ermuan eta Basaurin izango da, Manuel Moreno Topaguneko kultura teknikariak azaldu duenez.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Kubako Alderdi Komunistaren 6. Kongresua

Azken egunetan burutu dutena eta horretan ekonomia izan da gai nagusia. Kubako egoera ekonomikoa aztertu ondoren, kongresu horretan onartutako hainbat aldaketa komentatu du Luis Guridik,  zer aldatuko duten eta zer ez duten ukituko (jabego pribatuaren legea) aztertuz. Etorkizunera begira, Luisen ustez, zaila izango dute aldaketak gauzatzea, horiek duela zenbait urte egin behar izan zituztelako.

Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Fukushima

Bost aste daramatza Japoniako Fukushimako zentral nuklearrak arazo larriekin. Are gehiago, gero eta kezkagarriagoak dira berriak, nahiz eta guri informazioa manipulatuta heldu. Istripu nuklear horrek eragina dauka mundu osoan eta momentu ona da energia nuklearraren inguruko eztabaida berpizteko Iñaki Barzenaren ustez. Ahaztu gabe etxetik gertu Garoña dugula….

Elkarizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook