GAUBASA: Kukua entzun dugu.

ku.jpgHamar urte bete eta koxkortua dugu KUKUTZA GAZTETXEA.
Sarrera ordaindu eta eskaintzen zaiguna irentsi Bilbo hiriko modelo bakarra  ezarri nahi dutenen aurrean, bada parte hartzera eta dinamika sortzailera deialuzatzen duenik ere.
Larunbatean, maiatzak 17, Euskal Herriko GAZTETXE EGUNA ospatuko da Errekaldekoplazan, (Bilbon), eta bertan izango dira PANTXOA ETA PEIO, BAD SOUND SYSTEM, SORKUN & VICE PRESIDENTES ETA ZEA MAYS ere.
Bitartean, mugi dezagun ipurdia THE BIRDS OF ABALON ETA NEW CHRISTSen sugarren berotasunera.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

PIPERPOLIS: Le noise eta Kukubiltxo

Le noise Gaur Le Noise talde bilbotarra izan dugu gurean. Kukubiltxo taldeko aiora ere. Saioa eskuratzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

GAUBASA DAZOKAN.

Durangoko azoka 2    Durangoko salduenak? Gezur ugari esan ohi da puntu honetan baina Gaubasan
Durangoko mekako lanik arrakastatsuenetariko batzuk ekarriko ditugu uhinetara,
laburpen guztiz subjetibo batean. Aurrerago, noski, gustuko lanek ere izango
dute tokia, baita inork erosi edo entzuten ez dituen horiek ere, ze demoniño!. Saioa deskargatu nahi baduzu, egizi klik HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Bruce Springsteenen lagunak GAUBASAN

Bruce Springsteen    Asteon, anabasaren erreinuan, Bruce Springsteenen kantuak, beste batzuen ahotan. New Jerseyko kantariak jendetza elkartuko du Barakaldon astelehenean (70etik ehunetik gora eurotan), guk LIGHT OF DAY (A Tribute to Bruce Springsteen) aurkezteko aprobetxatu duguna. Elliot Murphyk prestatutako lan bikoitzean, besteak beste, Mike Rimbaud, Joe D´Urso & Stone Caravan, Gary Lucas´Gods and Monsters, Cracker, Graham Parker, Jason Ringenberg, Kirk Kelly eta The Paradise Brothers. Zorionak BJORK!. Saioa DESKARGATU.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

GAUBASA: MUTED!

GAUBASA presents…

Muted  BAGA. Iragandako zuzenekoak ekarriko ditugu gogora. Batetik Rufus Wainwright
pop barrokoaren errege bitxiak Donostian emandakoa. Bestetik, Wilco seikotearen
rock askea (Ze geixa biopa!). Zirraragarriak, biak ala biak.
BIGA. Muted abadiñoar taldearen bisita. Metal melodikoz eta programazio
elektronikoz zipriztindutako “Sena” argitaratu berri dute Baga Biga disko
etxean eta gurean izan dira, jator. GRRR!.

Entzun: [audiohttp://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaubasa/gaubasa071114.mp3]

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

GAUBASA: “SALVATION BLUES”.

Mark Olson    Asteon Mark Olsonek (The Jayhawks) Victoria Williams emaztearengandik banatu
ostean plazaratu berri duen “Salvation Blues” lana nabarmendu eta Flavio
Rodriguezen “Flaviolous” soul rapa ezagutu dugu.
Bill Wymanen (Rolling Stones) urtebetetzea profitatu dugu “Ruby Tuesday”
kantaren hitzetan arreta jarri eta The Corrs taldearen bertsioan entzuteko.
Zuzenekoei dagokienez, Paul Weller (The Jam) Donostian eta Kasbahren itzulera
KAntzokian. TUMATXA HI!

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

GAUBASA: GU TA GUTARRAK

Gu ta gutarrak    GU TA GUTARRAK alprojen estraineko diskoa aurkeztuko dugu,
protagonisten ahotik, prentsaurrekoan Igor Elorzak, Unai Iturriaga eta Josu Zabalaren adierazpenak jasoz. Bigarren atalean, ohi bezala, zuzenekoak nabarmendu ditugu. Asteon, Nacha Pop eta The Waterboys Arriaga antzokian, besteak beste. Poesia astea dela eta, Jaume Sisa katalandarraren zuzenekoa ere aipatu dugu, bere kantu bateko hitzak nabarmenduta. ZE GEIXA BIOPA!

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

GAUBASA: La Mala ez da horren gaiztoa

La Mala    Denboraldi hasiera Gaubasan. Hasteko, La Mala Rodriguezekin solasa, BUM jaialdian jo duela eta. Gomendio gisa, Hydromatics taldearen hirugarren lana, “The Earth is Shakin”. Gariren “Esperantzara Kondenatua” disko berritik, “Zure Begietan” kantua, Jon Benitoren hitzetan. Zuzeneko aholkuak Mexikora garamatza. Kafe Antzokian, San Pascualito Rey eta Arriaga antzokian, Los Tigres del Norte. Bukatzeko, atzera begiratuko dugu Thelonius Monk jazz pianojole handia gogoratzeko, bere jaiotzaren 90. urtemugan. ZE GEIXA BIOPA! DESKARGATU.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

GAUBASA: Noise On Tour Rocks ´07

Shellac Aspaldiko partez bagatoz Gaubasakideok. Oraingoan jarreran eta espirituan lagun dugun jaialdia aurkeztera. Noise On Tour jaialdiaren bigarren eta azken txanpak Bostoneko Shellac hirukote bitxiak eta Angry Samoans eskarmentudun punkiek, The Drones australiar arriskutsuek eta The Soundtrack of our Lives epikoek osatuko dute. Honen guztiaren berri Iñigo lagunak emango digu Ondarrutik erantzun duen elkarrizketan, gixagoa gaixorik harrapatu bagenuen ere. Saioa DESKARGATU!.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

GAUBASA: Killministersen grina gurean.

Killministers Baga Bigarekin plazaratu du estraineko lana The Killministers rock talde psikodelikoak. Bertan izan ditugu gaurkoan, “Night City Breakers” astintzen. Lehenengo atala itxi eta bigarrenari heldu diogu gero. Bihar ekingo die “Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketak” 19. edizioko zuzenekoei. Honetaz profitatuz, lehiaketaren berri eman, biharko partaideak ezagutu (Handicraft eta Baby Blue eta gonbidatua, Ura) eta iazko txapeldunak entzun ditugu. Joera berriakeko Electroputas bartzelonarrak, metal arloko Skitsoy belgiarrak eta pop rock ataleko garaileak, YAKUZI bizkaitarrak. Bukatzeko, Mr. T. Bone italiarraren zuzeneko ska alaia, gaur Kafe Antzokian entzungai duguna. Saioa DESKARGATU.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.