ERREPORTAIA: Maputxe herria

Maputxeak    Maputxea Hegoameriketan bizi den herri amerindiarra da. XVI. mendean espainarren kontra borrokatu behar izan zuten; XVIII.ean txiletarren aurka eta geroxeago argentinarrak izan zituzten etsai. Egun bi herrialde horietan zeharo sakabanaturik bizi dira, eta egungo egoerari buruz gehiago jakiteko asmotan Alvaro Hilario kazetaria elkarrizketatu dugu, duela gutxi maputxeekin berriro egoteko aukera izan duelako. Erreportajea deskargatu nahi baduzu, klika ezazu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

1937KO GERRA BIZKAIAN

Bonbardaketa    1.936ko uztailean Francok eta beste militar batzuek, eliza katolikoaren eta estatuko goi klasekoen laguntzaz, espainiar estatuko gerra zibila hasi zuten, hauteskundeetatik sortua zen Errepublikaren aurka. Gerrak Hego Euskal Herriko txoko guztiak zipriztindu zituen hasieratik eta 1937an Bizkaiko frontearen kontrako ofentsiba faxista hasi zen, Mola jeneralaren aginduetara. Bilbo Hiria Irratiak, bere 10. urteurrena ospatzeko asmoz, Larrabetzuko Burdin hesian egindako ibilbidetik aparte, gai horren inguruko dokumentua eskegi du web honetan, oroimen historikoa lantze aldera. Erreportajean Patxi Gaztelumendi, Jabi Zabala, Ekaitz Hernandez, Ibon Burgoa eta Mieltxo Monfortek hartu dute parte, elkarrizketatuez gain, jakina. Erreportaia deskargatzeko, egin KLIK.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

ERREPORTAJEA: Sopelako Esaera Zaharren XIV. Lehiaketa

Esaera Zaharren Lehiaketa - Goizeko saioanBertako Nikola Euskaltegiak antolatuta martxoaren 17an burutu zuten ekitaldi berezi hori Bizkaiko Uribe Kostan, Sopelan hain zuzen. Partehartzea eta giroa inoiz baino handiagoa lortu dute aurtengo edizioan eta, urtero bezala, giro ezin hobea sortu zen egun osoan. Ondo pasatzeaz gain, euskarazko esaera zaharrak berreskuratu, ikasi eta eguneroko jardunean erabiltzea helburu duen lehiaketa honek XIV. edizioa zuen aurtengoa.

Bi zatitan banatzen da lehiaketa, bietan bertsolarien ezinbesteko laguntzarekin. Goizeko kanporaketan hainbat taldek bilduta osatzen dute tabernarik taberna ibiliko den talde handiago bat. Talde horietako bakoitzak ibilbide jakina egin behar du herriko taberna zehatz batzuetatik. Taberna bakoitzean bertsolariak bertso jarria bota eta, txandaka, taldeek asmatu behar dute aldez aurretik ikasitako 100 esaerako zerrendatik zein esaerari egiten dion aipamena bertsoak. Goizeko errondan finalista geratu diren taldeak arratsaldeko finalera pasako dira. Bazkalostean, Xabi Paya eta Oihana Bartra bertsolarien bat-bateko bertsoekin egin zen finala. Gure lankide Mieltxo Monfortek osatutako erreportajea eskuratzeko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.