EREMUZ KANPO: 21. saioa, Antoine Doinel pertsonaia

TruffautAurreko hiru saioetan musikak zinean duen garrantziari erabateko protagonismoa eman ostean, 21. saio hau François Truffaut zinemagile handiak zeluloidean hilezkortu zuen Antoine Doinel pertsonaiaren inguruan antolatu dugu. Antonie Doinel, Truffauten lau filmetako protagonista eta beronen alteregoa behin baino gehiagotan. Izan ere, esan ohi da Antoine Doinelek protagonizaturiko lau filmak –eta, bereziki, lehena, Laurehun kolpeak alegia–, Truffauten lan autobiografikoak direla. Hitz laburrez esateko, saio honetan François Truffautek eta Antoine Doinelek elkar aurkezten dute. Azken Eremuz kanpo deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060331.mp3]

Entzun orain

 

EREMUZ KANPO: 20. saioa, Oihaletik belarrira

Paradisu Zinema (Joxe Ripiau)Musika hasieratik beretik egon da zineari lotua. Gogoratu besterik ez dago are zine mutuaren garaian ere pianoak markatzen zuela eszenaren tentsioa edo distentsioa. Zineak irudia eta hitza ditu oinarri, eta musika osagarri; baina, hobeki pentsatuta, osagarria barik, osagaia dugu musika filmetan. Hainbesteraino, non genero oso bat garatu baitu musikak zinemagintzaren inguruan, soinu bandak, alegia. Eta irudi eta hitzekin gertatu den bezala, soinu bandetan ere badira benetako artelanak. Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek oraingo honetan zenbait taldek musikari loturik egindako kantak gogorarazi dizkigute. Honako hauek, besteak beste: Manta Ray (Gogfather), Fantomas, Joxe Ripiau (Paradisu Zinema), Amodio, Migala, eta abar.

Deskargatzeko Eremuz Kanpo-ren azken irratsaioa klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060323.mp3]

Entzun orain

 

EREMUZ KANPO: 19. saioa, Soinu bandak

Pulp FictionMusika hasieratik beretik egon da zineari lotua. Gogoratu besterik ez dago are zine mutuaren garaian ere pianoak markatzen zuela eszenaren tentsioa edo distentsioa. Zineak irudia eta hitza ditu oinarri, eta musika osagarri; baina, hobeki pentsatuta, osagarria barik, osagaia dugu musika filmetan. Hainbesteraino, non genero oso bat garatu baitu musikak zinemagintzaren inguruan, soinu bandak, alegia. Eta irudi eta hitzekin gertatu den bezala, soinu bandetan ere badira benetako artelanak. Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek errepaso galanta eman diete saio honetan denboragarrenean denon gogoan gordeta gelditu diren zenbait soinu bandari. Blue Velvet, Beatle juice, Conan, Pulp Fiction eta beste hainbat.

Deskargatzeko azken Eremuz Kanpo-ren saioa klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060316.mp3]

Entzun orain

 

EREMUZ KANPO: 18. saioa, Musikalak

Rocky HorrorFilm gehienek musika darabilte. Girotze moduan, erritmoa emateko, istorioan zeresana duelako, gutizia artistikoagatik, edo auskalo beste zenbat kausa misteriotsu eta inefablegatik. Beste batzuek musika, bidaide ez ezik, protagonista ere bilakatzen dute. Pertsonaiek abestu eta dantzatu egiten dute. Horietaz hitz egiten eman dugu saio osoa. Soinu banda bihurtzen da filmaren benetako gidoia. Musikal deritzogu talde heterogeneo honi, beste termino zehatzagoen faltan. Baina bada beste hirugarren pauso bat, musika eta zinemaren arteko uztarketari begira, eta bi adibide dakarzkizuegu, azken fusio fase hau ilustratzeko, The Who taldearen eskutik lehena, eta Pink Floydek egindakoa bigarrena.

Deskargatzeko Eremuz kanpo-ren azken saioa klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060309.mp3]

Entzun orain

 

Eremuz kanpo

Bonie & Clyde17. saioa: Legez Kanpo.

Kriminalak eta zinema edo zinema eta kriminalak. Bonnie eta Clyde, Henry, Pickpocket, Natural Born Killers, Good Night and Good Luck, eta beste. Aspaldiko partez saioaren atal finkoei ekingo diegu berriro. Mirande eta Kafka ere gonbidatu bezala etorriko dira, saioan parte hartzera.

Eremuz kanpo-ren 17. saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060302.mp3]

Entzun orain

 

Eremuz kanpo

Groucho 16. saioa: Esanak eta Entzunak. “Zein da zure anbizio gorena?” “Hilezkor bihurtzea. Eta gero, hiltzea.” Hau eta beste esaldi, elkarrizketa eta testu mordo bat, zinematik hartutako aipuei eskainitako saio berezian. Godard, Groucho, Tarantino, Wenders, Welles, Allen, Solondz… eta bi ahots gonbidatu. Zinemak, irudiak ez ezik, esaldiak ere utzi dizkigulako.
Irratsaio hau deskargatzeko, klikatu Hemen

Entzun : [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060223.mp3]

Entzun orain

 

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook