EREMUZ KANPO #33: azken saioa

Ikasturteko azken Eremuz Kanpo izan dugu gaurkoan, Pedro Elias eta Xabier Monasterio bahituta. Ikasturtea amaitzen da eta gogoratu ditugu Eremuz Kanpok bederatzi hilabeteotan izan dituen 33 ordu, 300 folio gidoi, hiru teknikari, hiru mikrofono… Narzisoren mitoa berreskuratu dugu gure buruari barre pixkat egiteko.

Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060629.mp3]

Entzun orain

 

EREMUZ KANPO #32: Monty Python

Gaur Monty Python taldeari buruz jardun dugu. Zinemari buruzko saioa da gurea eta hala ekarri ditugu gaurkoan zinemagile bezala Monty Pythonak, baina gaur aipatuko ditugun pantailaratutako lanez gain, bstelakoetan ere aritu ziren, batez ere euren medio naturala bilakatuko zen telebistan. Seriotasuna galduta ere, gauza serioez jarduteko sortutako taldea. Txunditu eta harritu egiten duen zinema egiten zuen ganberro taldea. Komedia ez hain absurdoaren maisu hauek 70eko urteetako telebista hankaz gora jarri zuten The Monty Python flying circus-ekin, gag-ak eskuko bonbak bailiran jaurtikitzen zituzten. Britainiar gizartearen estereotipoak esplotatu zituzten, ikonoak bata bestearen atzetik harrika hartuz. And now for something completely different telebista saioa izan zen mugarria.

Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060622.mp3]

Entzun orain

 

EREMUZ KANPO #30: Andrei Tarkovsky

Printzipioz John Waters pentsatuta genuen arren, bizitzaren gora eta beherek aurrea hartu digute, eta azkenean erlojuz kanpoko omenaldi bat eskaintzea erabaki dugu, munduak emandako zinema maisu handienetariko bateri, Andrei Tarkovskyri, alegia. Zazpi film “bakarrik” (kar kar kar) egin zituen Andreik. Emango al digu astia, saio bakarrean maisulan hauek denak aipatzeko? Ala adarretan saltoka eta uluka amaituko dugu berriro, Darwindarren arabera inoiz izan ginen tximinoen gisan?

Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060608.mp3]

EREMUZ KANPO #29: Hiriak (edo hirien izenak dituzten filmak)

Gaurko saioan hirien izenak dituzten filmez jardun dugu, (Bilbo hiria aparte utzita) lau film hartuta: Erroma, Paris, Berlin eta metropolis. Hauen atzean, berriz, hiru zuzendari hurrenez hurren: Roberto Rosellini, Wim Wenders eta Fritz Lang.

Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060601.mp3]

Entzun orain

 

EREMUZ KANPO: 28. saioa, Surrealismoa

SvankmajerGoiko izenburuak dioenez, surrealismoa izan dute hizpide aste honetan Eremuz Kanpo zineari buruzko irratsaioaren egile ditugun Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek. Hogeita zortzigarren saiora iritsia da Eremuz Kanpo, eta egokiera hau beste edozein bezain arrazoi ona iruditu zaie egileei pentsamenduaren txakurrak pittin batez aske uzteko. Jende askori buruz hitz egiten digute saioan: André Breton, Luis Buñuel, Man Ray, Jan Svankmajer (argazkian), René Magritte eta Dadaz, besteak beste. Eta berauen laguntzaz, irudi surrealista askotxo dakarzkigute gogora: lorezain bat zinema kamera garesti eta pisutsu bat ureztatzen agertzen denekoa, eskorga batean erloju pila bat dakartzan meatzariarena, adarretan mila belek “Automata! Automata!” karranka egiten dutenekoa, eta abar. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060525.mp3]

Entzun orain

 

EREMUZ KANPO: 27. saioa, Fant eta bestelako animalia batzuk

FantAmaitu berria da Fant izenaz ezagunagoa den Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren hamabigarren edizioa eta Txabi Landabidea eta Eneko Olazabal eremuzkanpotarrak bertan izan dira, zinemari buruzko irratsaio bat egiteak eskaintzen dien prentsa pasea baliatuta. Eguneroko errealitate petralak beste zeregin batzuk egitera behartzen dituen arren, film mordoxka bat ikusteko aukera izan dute. Sekzio ofizialean 11 film proiektatu dira eta beste 17 gainerako sekzioetan. Zehazkiago esatearren, 28 film luze eta 13 film labur pantailaratu dituzte, guztira. Beste zenbait gauzarekin batera, Fant zinemaldiaren 12. edizio honetan ikusirikoak hartu dituzte hizpide eta, gainera, antolaketa lanetan ibili den Juanjo Gorostiagari elkarrizketa luze eta mamitsua egin diote. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060518.mp3]

Entzun orain

 

EREMUZ KANPO: 26. saioa, Kinski eta Herzog bikote gatazkatsua

Klaus Kinski“Bai, nire baitan biolentzia dago, baina ez da negatiboa. Tigre batek bere domadorea txikitzen duenean, tigre hori biolentoa dela esaten da eta bala bat sartzen zaio buruan. Nire bortxakeria izaki librearena da, bere burua mendean utzi nahi ez duenarena”. Klaus Kinski poloniar aktorearen hitzak ziren horiek, Harkaitz Canok Pasaia Blues eleberrian euskaratu zituenak. Aipu horretatik abiaturik eman diote hasiera Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek Klaus Kinski aktorea eta Werner Herzog zuzendariaren arteko harreman gatazkatsuez paratu duten saioari. Bost filmetan egin zuten lan elkarrekin Kinskik eta Herzogek, Agirre, Jainkoaren haserrea filmetik hasi eta Kobra berdea filmera arte, tartean Murnauren Nosferatu filmaren remake bat, Woyzeck antzezlanaren egokitzapena eta Fitzcarraldo luzemetraia burutu zituztelarik. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060511.mp3]

Entzun orain

 

EREMUZ KANPO: 25. saioa, Lehen saioa bigarrenez (remakea)

Wong kar waiZirkuan bezala, “are ariketa zailagoa” egin dute oraingoan Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek. Horrelakoak dira gure zine adituak. Badakite, ondo jakin ere, besteri eta beren buruei, zineari eta errealitateari, hau da, bizitzari, barre egiten eta aste honetako saioan ez zaie besterik otu Eremuz Kanpoko lehen saio hura bigarrenez egitea baino, hau da, zinegintzan bezala, haren remakea egitea. 25. saioa izateak aitzakia perfektua eman die horretarako. Beraz, orduan egindakoak eta egin gabeak gogoratu eta beraiek hainbeste kritikatzen dituzten remake horietako batean eskaini dizkigute. Honako pasarte hauek izan dituzte aipagai, besteak beste: Lars Von Trierren Europa, Jean Luc Godarden Bere bizitza biziz, Emir Kusturicaren Underground, Wong Kar Wairen In The Mood For Love, Lynchen Errepide galdua eta Buru ezabatzailea, eta Orwellen eleberrian oinarritutako 1984 filmaren elkarrizketa bat. Eta, beti bezala, musika bikaina izan dute lagun. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060504.mp3]

Entzun orain

 

EREMUZ KANPO: 24. saioa, Haria galdu genuenekoa

VendettaHari gidariak alde batera utzirik, Eremuz kanpo irratsaioaren atal finkoei eskaini diegu gaurko emanaldia. Areto sarraskia deituriko atalean V For Vendetta eta Volver disekzionatu ditugu; Jan Svankmajer animatzaileaz ere jardun dugu, eta pop abestien atalean The Turtles, Bob Dylan eta Nick Cave gonbidatu ditugu. Amodio eta gorrotozko kanta bat eskaini diogu, amaitzeko, Before Sunset filmari.

Deskargatzeko saioa, klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060427.mp3]

Entzun orain

 

EREMUZ KANPO: 22. saioa, Esporak

EsporakTxabi Landabideak eta Eneko Olazabalek berritasunaren bidetik jo dute azken saio honetan eta, orain artekoan egindako zinemaz aritu baldin badira ere, gaur burutu gabe dagoen proiektu bat izan dute hizpide: Robert Vlasco irundarrak idatzi eta zuzenduko duen Esporak lana. Zinema barrutik ezagutzeko aukera hartu nahi izan dute oinarri, Espainiako Guda Zibilaren ostean girotutako eremuz kanpoko luzemetraia honen bidez. Saiora gonbidaturik etorri diren lagunek eta egileek eurek lan horren gidoiaren nondik norakoa azaldu digute irakurri dituzten testu zatien bitartez. Deskargatzeko azken Eremuz Kanpo-ren saioa egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060406.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook