SOLASALDIA: bilbohiria.com zer den

Bilbo HiriaAurtengo erronka eta aurtengo emaitza da bilbohiria.com. Eta Bilbo Hiria irratiaren aurtengo arrakasta ere badela gaineratuko genuke, harrokerian jausteko batere asmorik gabe. Jabi Zabala dugu bilbohiria.com-en asmatzailea eta aita pontekoa, eta Ibaizabal magazinean berarekin mintzatu gara, irrati kontzeptu berri hau zertan datzan era errazean azal diezagun. Jabi Zabala oso kazetari ezaguna da Internet munduan eta une honetan Zenbat Gara elkartean lan egiten du teknologia eta komunikazio molde berrien arduradun gisa. Bera izan zen, Patxi Gaztelumendirekin batera, Internet bidezko lehenengo euskal irratia –irratia.com– martxan ipini zuena eta bera da orain bere saioak podcast eran eskaintzen dituen lehenengo euskal irratia –bilbohiria.com– martxan ipini duena. Elkarrizketa honetan gauza ugari esan digu Jabik: nola aldatu den oso denbora gutxian irratia entzuteko modua, jadanik ez baita beharrezkoa halako egunean eta halako orduan irrati aparatuari adi egotea nork bere gogozko saioa entzuteko; Internet bitarteko dela, irrati txikiek zeinen erraz gainditzen dituzten beren mugak eta nazioarteko bihurtzen; podcast sisteman denbora laburrean zer-nolako audio artxibo erraldoiak izan ditzakegun euskaldunok; eta abar. Hots, bilbohiria.com zer den, nola sortu zen, zer eskaintzen duen eta hemendik lasterrera zer bilaka daitekeen. Solasaldi hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/bilbohiriacom0060505.mp3]

Entzun orain

 

GUREAN ZER BERRI: “Ibaizabal” magazineko solasaldiak entzungai

SolaseanBi hilabete besterik ez dira joan Bilbo Hiria irratiak bilbohiria.com abian jarri zuenez geroztik eta erantzun ezin hobea jaso du entzuleen aldetik. Geroz eta gehiago zarete gure irratia Interneten entzuten duzuenok, bai zuzenean eta bai kartara eskaintzen ditugun podcast artxiboetan. Hori ikusita, gure zerbitzuak zabaltzeko erabakia hartu dugu. Maiatzaren 15az geroztik, goizeroko Ibaizabal magazinean egiten ditugun solasaldi interesgarrienak aukeratu eta mp3 formatoan eskainiko dizkizuegu bilbohiria.com webgunean. Solasaldi horietan arlo guztietako adituek parte hartzen dute eta maizenik gizarte eta kultura arloko gaiak jorratzen dituzte. Era horretan, beste zerbitzu bat eskainiko dizuegu eta, bidenabar, jendartean nagusi diren kezka eta asmoak zuengana ekarriko ditugu.

Zuzeneko emisioaren kalitatea hobetu dugu

zuzeneanHobekuntza nabaria egin du Bilbo Hiriaren zuzeneko emisioak. Banda zabaleko (96 Kbps stereo) zein modemerako (24 Kbps mono) emisioak dexente hobeto entzuten dira iragan asteazkenaz geroztik. Entzun ezazue Bilbo Hiria webgune honen goikaldean ZUZENEAN dioen tokian klik eginez eta zuen konexioaren eta programaren arabera aukeratuz. Gero, nahi izanez gero, bidaliguzue mezu bat, nondik konektatzen zareten eta zer moduz entzuten duzuen esanez.

bilbohiria.com oporretan

BHI oporretanBilbohiria.com, Bilbo Hiria irratiak aurten emandako aurrerapauso garrantzitsua. Orain irrati baten lekuan bi ditugula esan liteke: alde batetik, egunero zuzenean uhinetaratzen duguna eta, bestetik, Interneten entzuleari podcast eran kartara eskaintzen dioguna. Joan den martxoaren 2an abiarazi genuen egitasmo hau eta, hilabete igaro delarik, balantze ezin hobea egiten dugu.

Bilbohiria.com aurkeztuta

Bilbo Hiria irratiak bilbohiria.com webgunea abian jarri eta aurkeztu zuen atzo. Webgune berriak, irratiaren zuzeneko emisioa eskaintzeaz gain, irratsaio guztiak kartara eskuragarri eta podcast eran harpidetzeko moduan eskaintzen ditu. Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izan zen, irratiko kolaboratzaileekin bazkaldu ostean. Alegiazko irratsaio baten itxura hartuz, Mieltxo Monfort eta Isabel Isazelaia esatariek irratiaren programazio berriaren bilana egin zuten. Jabi Zabala kazetari eta web editoreak webgunea aurkeztu eta haren ezaugarri nagusiak azaldu zituen. Ondoren, berriki irratian hasi diren Galder Perez eta Ane Zabala esatari eta aktoreek ibilbidea egin zuten irratian euren Piperpolis irratsaioko pertsonaien bidez. Jaiak segida izan zuen gauean, The Solanos eta La Kinky Beat taldeen kontzertuarekin.

Ongi etorri bilbohiria.com

HiriaIrratia 2.0 esan dakioke gaur abian jarri dugun esperientziari, irratigintza modu berri baten hastapena guretzat. Webgune berri honek Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko seinalea entzuteko aukera emango du, gure emisoraren eta bertako programazioaren gaineko informazioa emateaz gain. Baina bilbohiria.com webgunearen ezaugarririk nabarmenena emititutako irratsaioak kartara entzuteko aukera da. Bilbo Hiriak bere irratsaio guztiak MP3 formatoan eskainiko ditu, nork bere ordenagailura jaisteko edo webgunean bertan entzuteko aukerarekin. Gainera, internautak RSS jarioan harpidetza eginda, bere gustoko saioak automatikoki jaisteko modua du Podcast eran, gerora MP3 entzungailu baten bidez edonon eta edonoiz entzuteko. Halaber, internautek irratsaio bakoitzaren gaineko iruzkinak egiteko eta irratiarekin harremanetan jartzeko aukera dute webgune berriaren bidez:

Irratia.com-eko lagunei esker onez

Teknologiaganako fedea ez da izan, alafedea, Bilbo Hiria irratiaren ezaugarri behinenetako bat. Ezin uka hori. Gogora dezadan, konparazio baterako, oraintsu arte ezin konponduzko arazo teknologikotzat jotzen genuela irratiaren emanaldiak Zenbat Gararen eraikinean bertan entzun ahal izatea.

“Bilbaotik Euskal Herrira” irratsaio berria

Datorren astetik aurrera, Bilbo Hiria irratiak “Bilbaotik Euskal Herrira” izeneko irratsaio berria eskainiko du, goizeroko “Ibaizabal” magazinean txertaturik. Euskara ikasten dabilen jendearen artean euskal kulturari buruzko printza llaburrak zabaltzea du helburu irratsaio berriak. Begien bistakoa denez, izenburuak, Imanol zenaren “Lau haizetara” kantuaren azken ahapaldia gogoan harturik, Bilbotik Euskal Herri osora eraman nahi du entzulea, uhinen bidezko bidaiatxo horretan herrialde guztietako eduki kulturalak erakutsiz.

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook