IBAIZABAL: Berton aldizkaria (urrikoa)

Urriari dagokion 114. zenbakia komentatu du Zihara Aranbarri, Mahatserriko Berton aldizkariaren zuzendariak. Azalean Aiora Sedano agertzen da, Kukubiltxo antzerki taldearen aktoreari  elkarrizketa luzea egin diotelako. Boluetako Iyengar yoga eskola, Txurdinagako Juan Escudero eskultorea eta Automodelismo zirkuitu berria, Santutxuko Hockey taldea eta Cherry Boppers taldea, Begoñako erromeria eta ohiko atal batzuk (Begoña eta euskerea edo Inkesta) aipatu ditu Ziharak gaurkoan. Bukatzeko bi aipamengehiago: alde batetik Bilboko Haur Eskoletako Jantokietan arazoak direla udalarekin eta bestetik, urrian egin behar zuten Irakurlearen txokoa azaroan izango dela esan digu.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BIGARREN LERROAN: gitarra jotzaileak entzungai

Django Reinhardt

Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BIGARREN LERROAN: Dizzy Gillespie, lehen bebop banda handiaren sortzailea

Dizzy GillespieJohn Birks Gillespie, Dizzy Gillespie, Hego Karolinan jaio zen 1917an eta 1983an hil. Tronpeta jotzen nabarmendu zen Dizzy, baina jazz kantari eta konpositore iaioa ere izan zen. Bere tronpetaren bidez, jazzaren harmoniari ordura arte ezezagunak ziren ñabardura konplexuak eman zizkion. Gauza askorengatik preziatzen eta maitatzen dute jazz jarraitzaileek, baina gehienbat, seguraski, Charlie Parkerrekin batera aurreneko bebop banda handiaren sortzailea izateagatik. Banda hartan, Dizzy Gillespiez eta Charlie Parkerrez gain, Sarah Vaughan, Gene Ammons eta Art Blakey ere baziren. Hain zuzen ere, saio honetan bebop estilo horretaz goza dezakegu, Dizzy Gillespie tronpetan dela eta Stan Getz eta Sonny Stitt saxoetan direla. Hauexek dituzu, entzule, podcast honetan entzu ditzakezun kantak: Manteca, Ool ya koo, Panamericana, After Hours, On The Sunny Side Of The Street eta I Know That You Know. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/bigarrenlerroan/bigarrenlerroan060523.mp3]

Entzun orain

 

BIGARREN LERROAN: Eric Dolphy, Charles Mingus eta Chet Baker

Dolphy1.jpgGoiko idazpuruak adierazten duenez, hiru musikari handi aukeratu ditu Gorka Gondrak Bilbo Hiria irratian hamabostean behin egiten duen Bigarren Lerroan irratsaioaren emanaldi honetarako. Lehenik, Eric Dolphy saxo eta flautajolearen Epistrophy, South Street Exit eta Miss Ann kantak; gero, tronboiarekin hasi zen arren, baxua maisukiro jotzen duen Charles Mingus handiaren Prayer For Passive Resistance, Do Nothin´Till You Hear From Me eta Mingus Fingus N. II; eta, azkenik, Chet Baker tronpetajolearen The Best Thing For You, How Deep Is The Ocean eta El Morro. Deskargatu nahi baduzu saioa, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/bigarrenlerroan/bigarrenlerroan060509.mp3]

Entzun orain

 

BIGARREN LERROAN: Jazzaren alderdi ugariak

Teresa ZabalzaBeste askotan egin izan duen bezala, Gorka Gondra musika adituak jazzaren alderdi ugariak erakutsi dizkigu azken saio honetan. Gainera, oraingoan kanpoko musikariak ez ezik, Euskal Herriko emaitzak ere ekarri ditu bere irratsaiora. Besteak beste, honako artista hauek gonbidatu ditu saio honetara: Bobby Mc Ferrin bokalista ezaguna, Don´t Worry, Be Happy (Ez kezkatu, izan zoriontsua) kantari esker berebiziko arrakasta eskuratu zuena; Dizzy Gillespie tronpetajoleak bossanova bertsio bat dakarkigu eta Miles Davisen pieza bat ere entzun dezakezu. Musikari euskaldunei dagokienez, gaurkoan Errabal zigiluan Teresa Zabalzak atera duen diskoaren lagin bat ere entzun daiteke. Deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/bigarrenlerroan/bigarrenlerroan060425.mp3]

Entzun orain

 

BIGARREN LERROAN: Emakumez beteriko saioa

Ell FitzgeraldGorka Gondrak Bilbo Hiria irratirako prestatzen duen Bigarren Lerroan jazz saioaren barruan emakumezkoak izan dira protagonista aste honetako emanaldian. Aurreko ataletan ere ugari izan dira gizonezkoekin batera agertu diren emakumeak, baina oraingo honetan monografiko oso bat eskaintzen digu saiogileak, emakumeek jazzari eginiko ekarpenak erakuste aldera. Beraz, emakume kantariak entzungai jazz, soul eta bossa erritmoetan. Honako hauek, hain zuzen ere: Ella Fitzgerald (argazkian), Bessie Smith, Sarah Vaughan, Billie Holiday, Aretha Franklin, Natalie Cole, Elis Regina & Tim Maia, Astrud Gilberto, Cassandra Wilson, Madeleine Peyroux, Norah Jones eta Hiromi japoniar pianojolea. Deskargatzeko azken Bigarren Lerroan-en saioa klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/bigarrenlerroan/bigarrenlerroan060404.mp3]

Entzun orain

 

BIGARREN LERROAN: John Mac Laughlin Londresko Royal Festival Hallean

John Mac LaughlinSaio honetan jazz proposamen bikaina egiten digu Gorka Gondrak. Alde batetik, Londresera garamatza John Mac Laughlin gitarrajole handiak 1989ko azaroaren 27an eskaini zuen kontzertuaren zati bat entzutera. Hamar bat minutuko zati horretan Blues for L. W. kantua entzuteko parada dugu. Baina, beste alde batetik, Duke Ellingtonen ohiko estiloaz, Sarah Vaughanen ahots apartaz eta Charles Mingus baxujolearen lanaz gozatzeko aukera ere badugu, besteak beste.

Deskargatzeko azken Bigarren Lerroan-en saioa, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/bigarrenlerroan/bigarrenlerroan060321.mp3]

Entzun orain

 

BIGARREN LERROAN: Oscar Peterson zenbait musikari lagunekin

Oscar Peterson Ez dira,ez, bigarren lerrokoak Gorka Gondrak irratsaio honetan dakarzkigun musikariak. Saioaren ardatza Oscar Petersoni eskainia dago. Gonbidatu bereziekin jotzen entzungo dugu, gainera: Louis Amstrong, Jazz Bossa Nova eta Bobby Mac Ferry bokalista. Horrezaz gainera, iaz La Bilbaina elkarteko jazz emanaldietan izan ziren John Marshall Quintet taldeko lagunak, Charlie Parker Txoria, Billie Holiday eta Chet Baker ere entzungai dituzu saio honetan. Bukatzeko, esan dezagun Gorka Gondrak sarritan aurkezten dituela jazz musikari euskaldunen lanak eta oraingo honetan Gasteizera jo duela bertako Santpau 44 taldearen lagin txiki bat guri aurkezteko.

Bigarren Lerroan-en azken irratsaioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/bigarrenlerroan/bigarrenlerroan060307.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook