BERBAZ: Alex Carrascosa artibista

karras.jpgEtorri geldiezina dauka Alexek. Benetan bizi du bere jardunak. Bewys, Oteitza, Augusto Boal, zapalduen antzerkia,… bere erreferente nagusietakoak. Plastika kolektiboa bere lan-tresna: jendea biribil baten itxuran elkarri begira jarri, eta marrazketa abstraktuaren bitartez, elkarren arteko tarteak errespetatuz, konponbide bat sortzeko prozesuak bideratzen eta laguntzen. Izan ere, hitzek ere askotan zaildu egiten baitigute konponbidera iristen. Haur eta gazteen eskutik ere eragin handia izan dezakeen jarduna, Alexen esperientziaren arabera.
Interneten ere badago zer irakurria euren ekimenei buruz:

www.artamugarriak.org. PROIEKTUAK atalean: BATZART

http://batzar.blogspot.com

www.noviolenciactiva.org

www.solasaldiak.org

www.gernikagogoratuz.org

Saio hau entzuteko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz/berbaz080612karraskosa.mp3]

Entzun orain

 

BERBAZ: Iratxe Larrea eskultorea

iratxe.jpg18 urteetan edo agertu zitzaion Iratxeri bokazioa. Ordura arte margozten-eta asti gehiegirik eman gabekoa, zuzenbidea ikasteko ideia baztertu, eta Arte Ederretako karrerari eman zitzaion. Argi agertu zen laster beretzakoa eskuz lan egitea eta hiru dimentsiotan jardutea zela, eta eskulturara lerratu zen. Azken urteetan ohialak, materialeak eta jostuntza izan ditu lan-tresna, bere burua hobeto ezagutzeko bide eta jendearekin komunikatzeko zubi. Windsor-ren (Ajuriagerra, 14) daude ikusgai bere lanak. Tesia plazaratu du 2007ko udan, emakumeek artean ohialak eta etxeko gaiak erabiltzea euren eme izatearekin lotuz. Saioa entzuteko HEMEN klikatu.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz080605iratxe.mp3]

Entzun orain

 

BERBAZ: Jugatx Menikarekin

cear.jpgJugatxek hamar urte inguru darama CEAR-en asilo eskaeraz eta bestela laguntza bila etorritakoei erantzuten.Arazoak hainbat adar dauzka eta irtenbideak konplexu samarrak. Gero eta hedatuago diren topiko arrazistak desmontaatzeko datuak ugariak dira, dana dala. Ez omen digute lana kenduko, ez eta gure lan-baldintzak kaltetuko. Kalean pegamentoari ekiten ikusten ditugunean, gutxi batzuk dira. Enpresa guztiak ere ez dira etorkinen ahultasunaz baliatzeko irrikitan dauden horietakoak… Errealitatea askoz zabalagoa da.

Elkarlanean ari da CEAR beste elkarte batzuekin HEMEN proiektuan, nerabe etorkinen arazoaren zuzuan, kritikaz gain proposamenak behar baitira. Ametsa? ASKATASUNA denontzat, zentzu guztietan. Saioa entzuteko sakatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz/berbaz080609jugatx.mp3]

Entzun orain

 

Entzun orain

 

BERBAZ: Bego ipuin-kontalaria

ipuin.jpgIpuinzalea dugu Bego, eta hortik datorkio ipuin-kontalari gisa ibiltzea azken hamartsu urteetan. Ipuinak bizi du eta horixe du bizibide. Ipuinak eta kontaketak, helburu handirik gabe egindakoa izanda ere, sakon eragin dezakete entzulearengan: entzuteko gaitasuna, barneko irudiak sortzekoa, berbarakoa, sentipenak mugiaraziz, norbere burua hobeto ezagutaraziz,… eta baita kontalariarengan ere eragin handia: norberak moldatzen du ipuina norbere buruan eta norberaren izatea eransten ipuinari.

Horiek eta beste izan ditugu hizpide Begorekin, eta hauexek dituzue Kandelen Argipean taldekoengana heltzeko bideetako bi: luzvelas@alaluzdelasvelas.com; 615.780.795

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz/berbaz080522.mp3]

Entzun orain

 

BERBAZ:NAROA GAINTZA Amaiur musika taldeko abeslaria

naroa.jpgDeustuar gaztea irratian izan dugu ordubete inguru BERBAZ. Amaiur erromeria taldean azken urteetan gorputz eta arima dabil bera, bai kantuan, bai agertokitik kanpoko zeregiin ugarietan. Urtean 70 bat plaza eginez, batazbeste 4 orduz oholtza gainean, aurreko eta osteko lanak eginez baita ere, jardun oparoa, inondik ere.

Irakaslea dugu, gainera, Naroa, urte batzutako eskarmentua dauka, eta irakaskuntzaz, eskolaz-eta ere hizketan izan gara. Deustuarra izateaz gain, Ea kostako herria bihotzean, eta bertako itsasoa sormen-iturri.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz/berbaz080515.mp3]

Entzun orain

 

BERBAZ:PATXI de la HOZ; matematikak, esperantoa…

mateak.jpgMatematika karrera egin ondoren eta duela gutxi “denbora finituan
singulartasunak garatzen dituzten zenbait fluxu geometrikoren zenbakizko
azterketa” izenburuko tesia aurkeztutakoa. Doktore, beraz, eta EHUn
irakasle. Matematikak daukan balioaz mintzatu zaigu, eta baita ere
esperanto hizkuntzaz: ikasteko erreza, gaur egun munduan ibiltzeko
tresna interesgarria, interneten bizi-bizi dabilena. Esperantozaleen
izaeraz eta euren topaketei buruz ere ibili gara BERBAZ Patxi de la Hoz
portugaletetarrarekin.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz/berbazpatxi080508.mp3]

Entzun orain

 

BERBAZ: Potxoko antzerki-gizona

ir.jpgIrlandan urte luze eman dau amets batek alde egin behar zuela agindu eta biharamonean kalean topatutako lagun batek aholkatuta. Bertan, inongo planik gabe, ohiko duen “lasai, behar doan guztia agertuko dok-eta bidean!” goiburuaz buen-rollitoki dabilela, lagunak, zereginak, aukerak-eta, berez berez agertu jakoz.

Artean, ISHMAEL liburua ere bai (Anthony Quin). Mundua egoera zoro honetara zelan heldu dan azaltzen ei da bertan, eta aurrerako aterabideak iradokitzen. Horretan, Pottokoren arabera, Europako azken “sioux” omen garen euskaldunok badugu zer egin eta esanik.

Ordubete emon dogu Otxarkoagako Potxokogaz, BERBAZ. Tartean, Rafael Amor (El circo) eta Morau (Goiza mundu zoriontsuan) kantari.

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz/berbazpotxoko080501.mp3]

Entzun orain

 

BERBAZ: Mikel Lizarralde

yoga.jpgAzken 30 bat urtean Bilbon bizi den azpeitirarra. Duela urte pare bat aurre-jubilatua, denbora zertan eman falta ez duen horietakoa. Besteak beste, Asapala elkartean irakurlearen txokoa antolatzen, hizkuntzak ikasten, yogan, eta antzerkian. Bere esanetan, lan urteetan albora utzi beharrekoetan, denbora berreskuratzen.

Azpeitiko kontuez, San Sebastian bezperakoez, bertako euskararen indarraz jardun dugu. Bai eta gaurko bizimoduko gorabeherez, sindikalgintzaz… Hurrengo baterako berbagai, hain maite dituen bidaiak, eta bereziki, Egipto.

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz/berbazmikel080415.mp3]

Entzun orain

 

BERBAZ: Lide bidaiaria

rain.jpgGazte bakioztarra. Munduan zehar ibilitakoa eta ibilizalea. Bidaitzeak “harrapatzen omen”. Rainbow festibalera (2008-IV) Portugalgo Alenteixo-Algarbe aldera joateko irrikitan. Bertan, beste moduko mundua sortzeko ilusioz dabizenak elkartuko eta, hamabost egunetan zehar, ahalik eta materia gutxien erabilita, abilezien, asmoen, ametsen, jolasen eta danetariko bizipenen trukaldia.

w-erreferentziak: www.hospitalityclu.org. Bidaiarien truketokia. euskosare

Toki batzuk: Txile (famili adar batzuk bertan), Gaztelugatxe…

Gogoko idazleak: Pablo Neruda, Roberto Juarroz, Gioconda Belli…

Saio deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz/berbazzero080409.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook