BERBAZ: IÑAKI (“PATXI LURRA”) BLOGARIA

patxi-lurra-editetaIÑAKI (Patxi Lurra): blogaria, aita izateari buruz: Korrikak 2000. kilometroa Bilbon. Noren esku lekukoa? Aitabarri talde baten esku. Nondik ekimena? Iñakik lehenengo umearen zain zela bere blogean hasitako idatzi-sorta batetik. Aitaren rolaz eta azken urteetan ematen ari den  aldaketaz-eta hausnartuz.

Umeen haz/hezkuntzan berdintasuna, maitasuna eta armonia muinean izan behar omen dira.

Horrek izan dira saio atsegin honetan muinak, eta hurrengo baterako utzi ditugu Iñakiren beste adar interesgarri batzuk: medikuntza, komiki-, musika- eta mendi-zaletasunak, Espainiako euskal diaspora,…

Erreferentziak:

Iñakiren bloga:http://www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Blog horretan, “Aita barri euskaldun baten memoriak” saila: http://www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra?cat=87

Casila Rodrigañezen testua: http://www.casildarodriganez.org/varios3.php

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:IKER MARTÍNEZ DE LAGOS, Asapala euskar elkartekoa eta Topagunekoa

Esku era jardunaldiak antolatu ditu Bilbon duela aste batzuk Topaguneak (www.topagunea.org), sormena ardatz hartuta, eta horren aitxakitan ekarri dugu Iker irratira.

Asapala euskara elkartean dabil santutxuarra duela urte askotxo eta Mahatserriko (Begoña, Santutxu, Txurdinaga, Arbolantxa,… inguruak) euskara talde horren jardueraz eta Bilbokoaz mintzatu gara saioaren lehen zatian: Berton aldizkaria, berbalagun proiektua, irakurlearen txokoa, blogari komunitatea,…

Ondoren esku era topaketak izan ditugu mintzagai: bertan azaldutako gai azpimarragarri batzuk eta etorkizunerako bidea. Hango mintzaldi guztiak beheko estekan ikusentzungai.

Bukatzeko, txoko eta plan kutun bat nahi Bilbon bertan? Entzun!

Erreferentziak:

www.asapala.org

www.jardunaldiak.org

www.mintzapraktika.org

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:MIREN LARRION, industria ingeniaria, ingurumenaren gainean

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan dihardu Mirenek azken urteetan ikertzen, irakasten eta kudeaketa zereginetan ere. Ikasteko gogo ase-ezina duenez, pribilejioa da berarentzat hori, unibertsitateko irakasleek izan ohi duten askatasunagatik.

Besteak beste, industriari bere prozesuak hobetzen laguntzen diote unibertsitatetik, gas kutsakorrek ahalik eta eragin kaltegarririk txikiena izan dezaten airean.

Dena den, Mirenen ustez, ez dago batere argi benetan planeta berotzen ari denik, eta are gutxiago, CO2 isurketak liratekeenik berotze hipotetikoaren eragile. Beste faktore asko baitago tartean (eguzkiak berak, esaterako, goraldiak eta beheraldiak ditu irradiazio-mailan historian zehar, eta horrek ere eragiten du, korronteak,…). Antza, gobernuek indar handiagoa izateko, herritarrak euren eskutik kanpoko konponbidea duten arazoen menpe izatea nahi. Dena den, argi utzi du isurketa horiek murrizten saiatu behar dugula guztiok.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:AINARA MADARIAGA, historialaria

Txilen azken urte biak eman ditu Ainarak hango Unibertsitateetan euskal kultura eta hizkuntzari buruzko eskolak ematen, Santiagon eta Valparaison.

Lehenago beste urte pare batez Buenos Airesen bizi izan da Txileko euskal jatorriko jendearen gaineko doktore-tesia egiteko lanean. Jende horrek euskaltasuna nola irudikatzen duten aztertzen du, eta artxibategietan eta norbanakoekiko elkarrizketetan bildu du dagoeneko gaiari buruzko material ugari.

Bere familian ere izan dira Txilera lan bila (XIX. Mendearen bukaeran) eta ihesi (Espainiako gerra zibilaren ondorioz) joandakoak, eta hortik, eta Txileko diaspora gutxiago aztertu izan delako, bere interesa.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Entzun orain

 

BERBAZ:PERNAN GOÑI, komikiak, interneten, artea,…

Txikitan gelako marrazkilaririk trebeena-edo, beti marrazkiaren inguruan ibili izandakoa. Bere hitzetan, hortik ateratzen da noizbehinka (zeregin “serioa” Ez delako beldurrez,…) baina horrelakoetan beti pizten zaio barruko alarma, bere bide “zuzena” marrazkian aritzea dela gogoraraziz.

Alicia neskalagunarekin abian jarri berri duen proiektua, astean behin komiki-ale bat plazaratko duen webgunea: www.norbaitezagutu.com. Jendeak elkar nola ezagutzen duen aitxakia hartuta, bere aburuz, pertsonek egiten baitute munduan paisaiarik interesgarriena.

Guggenheimen arte-hezitzaile gisa ere badabil Pernan eta Garako Mugalari-n irakur ditzakezue larunbatero bere arteari buruzko kronikak.

Erreferentziak:

www.pernangoni.com

www.norbaitezagutu.com

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:Oihane; HIRIA kolektiboa, arkitektura eta urbanismo parte-hartzailea genero ikuspegiz

HIRIA kolektiboan diardu Oihanek eta arkitektura eta hirigintzan lanbide gisa ere bai, beste kide batzuekin. Gure hiriak diseinatuko dituen emakumea jaio ote da? Horixe, besteak beste, buruan duen ametsetako bat, Bilbo Hiria Irratira ekarri duen komikian agertzen den emakumeak duen ametsaren antzekoa. Izan ere gizonezkoak izan dira historian zehar gure hiriguneak diseinatzearen eta eraikitzearen arduradunak, eta emakumeak (bai eta jende nagusia, umeak eta gaigabetuak ere; jende gehiena, beraz) baztertu izan ditu zentzu askotan hirigintza modu maskulino horrek.

Kalean dagoena erabakitzeko kalean bizi denarengana jotzea eta hari entzutea funtsezkoa da. Orain arte gutxitan eman izan da hori eta horra ondoiro batzuk:  autoak hiriguneetan nagusi eta arazo bihurtuta;  kalean bildurra handitzen eta horrekin bat gero eta polizia gehiago; kalean umeak olgetan gutxitan ikusi,… horiek eta beste atera dira Oihanerekiko elkarrizketa aberatsean.

Gogoko txokoak Bilbon? Bota dizkigu hiru-lau, ez-ohikoak eta paseorako aitzakia ederra, entzun!

Erreferentziak:

1. www.hiriakolektiboa.org

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:DAVID LIB-Litterae Mundi liburu-dendaren bazkide.

Kultur-artekotasuna eta migrazioak dira LIB-Litterae Mundi liburu-dendaren gai bereziak.

Liburu-denda hutsa baino, irakurketa eta kultura zabaltzen lagundu nahiak bultzatuta ekin zioten berak eta Teresak, nork bere aldetik, proiektu banari eta denboraz jabetu ziren elkar-lanean gehiago egingo zutela.

Maiatzaren 2ko kalean dute euren txokoa, baina ahal denero, bertatik ateratzen dira eurena zabaltzeko: bai kalee horretan hilero lehenengo larunbatean antolatzen duten kaleratzean, bai han-hor-hemen egiten diren jardunaldi eta topaketetan, bai innternet bidez.

David abusutarra izanik, auzo horri buruzko kontu batzuen gainean ibili gara BERBAZ: “Auzo hezitzailea” proiektua, apirilean bertan egiten ohi den Kultura-Astea, historia hurbila (meatzeak, uholdeak,…) eta horren ondare dituzten parke zabalak.

Erreferentziak:

* http://www.litteraemundi.com/
* http://arquitecturasefimeras.wordpress.com/

* http://abususarean.blogia.com/index.xml

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Entzun orain

 

BERBAZ:Josu Torre, pelotazalea eta “piztia politikoa”

Batez ere pelotari buruz berba egiteko asmoz ekarri dugu Josu Bilbo Hiria Irratira, eta ordu erdi luze eman dugu, konturatu barik, DEIAn idazten duen zutabetik hasi eta politika gaira lerratuz.

Euskaraz idazten du egunkari horretan astean behin eta bertan izan daitekeen askatasunik zabalena omen du. Berak hori baliatzen du eta benetan sentitzen duena idazten du. Tabuak gaindituz, bazterrak zirikatuz eta inor, noizbait, minduz (hitzek min eman dezaketen heinean). Hortxe agertu da inoiz inongo taldetan militatu ez duen “piztia politikoa” (bere hitzetan).

Saioaren bigarren zatian esku-pelota hartu dugu solasgai batez ere, azken hamarkadetan telebistaren sarrerarekin izandako aldaketa hizpide, pelotaren beste moduetan izandako sahies-kalteak gogoan…

Bitxikeria: ba al dakizu sasoi bateko Atano III.ak urtean zenbat partida jokatzen zuen? Entzun!

Erreferentzia:

http://www.google.es/search?hl=eu&client=firefox-a&rls=org.mozilla%3Aeu%3Aofficial&q=josu+torre+zirrikituetatik+begira&btnG=Bilatu&meta=

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ: IZASKUN ÁLVAREZ GAINZA: diseinuaz, eta…

Bere burua aurkezteko eskatu eta Arte Ederrak ikasitakoa dela, barne-diseinuan eta diseinu grafikoan diarduela eta arte kontuei buruzko edizio proiektu baten arduradun dabilela jakin dugu, bere doktore-tesia egiten duen artean… asti gutxi aspertzeko!

BELCRO proiektuaz mintzatu zaigu Izaskun hasteko. 1000na aleko hiru argitalpen orain arte. Hirurak diseinu grafikoan dabiltzan gazteen lanak era berezian plazaratzeko saioak. Kaleratu berri duten 3.a , kasu: boltsa garden bat, barruan estu-estu honako hauek dituela: argazki bat, serigrafia-lantxo bat, pegatina bat, ebaki eta muntatzeko paperezko automobila, BELCRO izena dakarren txapatxo bat…). Hartzailearekiko harremana estutu nahi dute.

DROM da Izaskunen diseinu grafikoko enpresa. Zertan ibili diren azken aldian? Aipagarrienetakoa: ALDARTE elkarteak urtarrilean burutuko duen sexu berdineko bikoteen barneko biolentziari aurre egiteko kanpainarako diseinu grafikoa egin dute. 1. Ikusi 2. Ebaluatu eta 3. Ekintza prozesua islatu dute irudi bidez eta laster izango dugu ikusgai han-hor-hemen…

Saioaren bukaeran bere doktore-tesiaren gaia azaldu digu, inondik ere elkarrizketa luze baterako ematen duen gaia: hiri-paisaia nola diseinatzen dugu? nola bizi dugu? nola eragiten digu? eta emakumearen ikuspuntutik?… Bilboko kasuari lotuta ikertzen ari da gai hori Izaskun…

Esandakoa, aspertzeko betarik ez!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Erreferentziak

www.belcro.es

www.estudiodrom.com

Bere irakurgaietatik hiru ale:

o TERESA DEL VALLE: Andamios para una nueva ciudad
o DAVID MANGIN: La ville freanchisée
o MARC AUGÉ: Los no lugares

Entzun orain

 

BERBAZ: IDOIA LARRAÑAGA MEDIKUA: DROGA-MENPEKOEI LAGUNTZEN

Droga-arazoak gainditzen laguntzea da gaur egun Idoiaren lana. Bilbo Zaharreko Naja kalean den AUZOLAN zentroan dabil orain, familia-medikua bada ere, normalean psikiatrian berezitutako medikuak ari diren lanean.

Neurriz kanpo hartutakoan eta bakoitzaren izaeraren arabera arazo latza bihur daiteke droga-kontsumoa. Arazoa gainditzeko bide ugari uztartu behar izan ohi da: pertsona bera eta bere inguru-abarrak ezagutzea, medikamentu gogorrak, terapia psikologikoa, talde-lana… eta ohiturak aldatzen laguntzea. Droga menpekotzat jo daiteke bere bizitzaren ardatz droga lortzea eta kontsumitzea bilakatu zaion laguna. Egoera horretan sare soziala berreratzea eta proiektu eta amets pertsonalak berpiztea ezinbestekoa izaten da aurrera egiteko…

Mediku eta laguntzaile gisa duen esperientziatik erantzun digu ordubeteko solasaldian Idoiak sortutako itaunei.

Erreferentziak: http://www.moduloauzolan.org/

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook