BERBAZ:OIHANE RUIZ MENENDEZ arkitektura eta urbanismo parte-hartzailea

kolekHIRIA kolektiboan dabil Oihane eta arkitektura eta hirigintzan ditu bizibide. Duela hilabete batzuetako elkarrizketa oparoari jarraitu diogu, zeresan handia duelakoan. Gaurkoan honako gai hauek ardatz hartuta:

* zer egingo zenuke Bilbo hirian hirigintza eta arkitektura gaietan erabakiak zeure esku baleude?
* esku artean darabiltzan proiektuak: Corazon de María plazaren berregokitzea (euren esku dagoen proiektua) eta Tolosan burutzen ari diren parte-hartze proiektua

Erreferentziak:

2009ko urtarrileko elkarrizketa: http://www.bilbohiria.com/web/2186

www.hiriakolektiboa.orgI

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:USUNE (Truca-Rec): arropa birziklatzea eta artea mintzagai

arropaBilbao Open Day 09an ezagutu genituen. Bertan, trapu zaharrak hartu eta nork bere pieza barri zoragarriak egiten eta egiten laguntzen ibili ziren Truca-Rec-eko Usune eta Enara ahizpak.

Oso giro polita sortu zen LMono-ko gela hartan, jendeari sortzeko aukera, espazioa, denbora eta laguntza ematen zaionean gertatu ohi den moduan. Toki horretan bertan (LMono-n, Iralan, Andres Isasi kaleko 8an) asteartero biltzen dira Truca-Receko bost partaideak eta atea zabalik duzu, zeure jantziak egiteari edo berregiteari ekin nahi badiozu. Sormena landu, pieza ederrak atera eta poltsikoa laguntzeaz gain, harreman politak loratuko dira bertan, ziur! Beheko helbidera idaztea aski duzu, nahi izanez gero.

Usunerekin, arteaz eta Guggenheimen egiten duen praktika-lanaz ere mintzatu gara, besteak beste.

Erreferentziak:

www.trucarec.wordpress.com

truca.rec@gmail.com

a! saldu ere saldu egiten dituzte haiek egindako jantzi birziklatuak. Goiko webgunean, haietako batzuk ikusgai

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:JOSEBA ARRIETA (1932an Santutxun jaioa), Santutxu eta Bilboko euskal giraos

santutxu+Santutxun bertan jaioa Joseba, eukaraz berba egitea zaila zen sasoi batean. Ama errigoitiarraren sabeletik secaren, baina, euskararekiko grina, eta 15 urteren bueltan Gallagatarren tabernan biltzen zen bere adineko batzuekin beraien kabuz euskara lantzeko, Zamarriparen gramatika liburua lagun zutela.

Gerora seme-alabak izan zituzten eta Karmelo ikastola sortu zuten, ondoren Kirikiño ikastolaren sortzaile eta kudeatzaile izan zen 5 urtez eta Gaztedi dantza-taldea ere urretik ezagutu zuen. Artean “Almacenes Goiri” ardo- eta likore-saltokian zebilen eta Fernández del Campoko dendan sortutako euskal giro aparta ekarri dugu berbatara.

Libururen bat aholkatzeko eskatuko diogu, eta besteak beste, Bilbon luzaro bizi izandako Eusebio Erkiaga idazle lekeitirra aipatu digu, eta haren liburu pare bat: “Abaitar zalduna” eta “Batetik bestera”.

… badauka zertaz berba egin gure Josebak, eta hurrengo batean ere etorriko zaigu, hoba ez!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:Ugaitz Gondra, BILBAO ONE DAY 09 jardunaldien eta ALD taldearen gainean. Hacktibistak Bilbaon.

OPEN DAYHogetiabost urteko bilbotarra, aspaldian dabil informatika gaietan “harrapatuta” Ugaitz.

Bilbao Open Day 09 izenpean software eta hardware askearen bidez egindako arte-lanak edota lizentzia askeen bitartez plazaratutakoak ardatz hartzen dituzten jardunaldiak antolatu ditu Arte Libre Digital plataformak.

Urriaren 22 eta 25 artean mintzaldi, ikastaro-tailer, sorkuntza-ekitaldi eta jaialdi ugari izango ditugu Bilbon han-hemenka.

Egitarau osoa hemen duzu: http://artelibredigital.net/wp-content/uploads/2009/10/cartel-BOD09.png.

Ugaitzi entzunez gero ALDko kideen pentsakera ezagutuko duzu eta jardunaldiotan izango diren ekitaldirik azpimarragarrienak (Justo de la Cueva eta lizentzia askeak, Txopi eta Politika 2.0, Inconexiaren kontzertua, wiki-historiak, ametsei buruzko tailerra …) aurkituko dituzu jorratuta.

Erreferentziak: http://artelibredigital.net/

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN

Entzun orain

 

BERBAZ: Olatz Zubieta

marie-langerOlatz Zubietak bost urte inguru darama beste kide batzuekin Bilbon, komunitate mailako prozesu zuzentzaileak (procesos correctores comunitarios) metodologiaren bidez lan egiten gizarte hezitzaile gisa. Bilboko udaleko eskola-osasun zerbitzuak urteak daramatza ere horretan eta haien bidez ezagutu zuenean lan-metodo hori Madrilera jo zuen Myrta Cuccoren eskutik trebatzera. Handik bueltan Marie Langer zentruaren Bilboko egoitza zabaldu zuten, eta ordutik ari dira gizartean antzeko kexuak egin ohi dituzten taldeekin lanean, irizpide orokor batzuk eman eta talde-hausnarketa errazten. Xedea gizaki autonomoagoak izatea, autonomia Castoriadis-en antzean ulertuz (norbere kaxa moldatu daitekeen norbait, harreman sanoak dituena, komunitatean ondo bizi dena, irizpide kritikoa duena eta sortzeko eta gizartean eragiteko gai dena).

Harremanetarako: 94. 443.3898

Erreferentziak:

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ: TXOPI “HACKTIBISTA”

indymediaGure artean informatika-tresnak hobeto erabiltzen laguntzen diardu Txopik azken urteetan. Udondoko hack-labean asko ikasitakoa, Indymedia-Euskal Herrian lanean hasieratik, software librearen hedatzaile eta hezitzaile,…

Ordubetea labur izan zaigu horrenbeste berbagai eman dezakeen Txopirekin berbaz. Gaur oinarrizko tresna batzuk (wikiak, blogak, twitter,…), mezuen zifratzea, internet-zerbitzari autonomoak (sindominio, arise, mundurat,…), zifratzea edo enkriptazioa eta software librea izan ditugu mintzagai, baina, duda barik, saio asko egin beharko genituzke Txopigaz, gai hauetan ez-jakin handiak garelako eta berak asko daukalako horiei buruz esateko.

Erreferentziak:

Sinadura eske:http://www.zabaldu.com/4745/software_librea_nahi_dugu/

Txopiren bloga: http://www.ikusimakusi.net/

Software libreaz-eta: www.librezale.org

Phil Zimmerman: http://en.wikipedia.org/wiki/Phil_Zimmermann

Saio hau entzuteko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:NOEMI, genero beltzaren inguruan

noemiItzultzaile egiten du lan Noemik, baina hori baino gogokoagoa du genero beltza eta horixe izan dugu gaur berbagai nagusi.
Agatha Christie-ren liburu mordoa irakurri zituen txikitan eta, antza, literaturan oso balioetsia ez den genero horretako egile kutunen berri eman digu gaurko saioan. Hala nola, Sarah Paretsky, gaurko gizarte gaiak lantzen dituen idazle “gorria” eta Sisters in Crime taldeko eragilea, Sue Grafton, Thierry Jonquet, Andrea Camileri siziliarra edo Petros Markaris greziarra (azken Olimpiar Jokoek Atenasen izandako ondorio beltzak agerian uzten dituena).
Noemi, bestalde, blogaria ere bada, eta BBB (Bilbao, Blogs & Beers) taldean ere badabil, inguruko blogariek noizbehinka elkarrekin egotea ere aberasgarria da-eta.

Erreferentziak:
Sarah Paretsky wikipedian: http://en.wikipedia.org/wiki/Sara_Paretsky
Noemiren bloga: http://boquitaspintadasnp.blogspot.com/
Petros Markaris wikipedian: http://es.wikipedia.org/wiki/Petros_Markaris
Xixongo aste beltza wikipedian: http://es.wikipedia.org/wiki/Semana_Negra
Lan-mundu beltzaz: http://www.trabajobasura.info/noticias/

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:FERNANDO CNTko kidea, Panda Security-ko kaleratzeaz eta CNTri buruz.

cntBilboko plaza biribilean aurkitu genuen pankarta baten atzean. Panda Software enpresak ehundaka langile Bilboko egoitzan, eta, dirudienez, lan-baldintza berezi samarrak bertan. Horri aurre egin nahi omen dio CNTko kide den langile batek, baina, hori jakin eta astebetegarrenean kaleratua izan da.

Epaiketaren berri, ekainean espero dugu, eta itxaropentsu dira CNTn horren kasu argiak “kaleratze baliogabetzat” joko dutela, eta langile horrek bere esku izango duela enpresan segitzea ala ez.

Kasu horretan gertatua, Panda enpresa barneko giro bitxia, CNT gaur zer den,… mintzagai, besteak beste. Eta ez utzi Potatoren kantari ondo erreparatu gabe!

Erreferentziak:

http://www.cnt.es/node/783

http://es.wikipedia.org/wiki/Panda_Security

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:JON RODRIGUEZ LARRINAGA, udabarriko.

pict0002Udabarrian gogo betean izaten da Jon, eta aurten ere gogotsu etorri zaigu Bilbo Hiria Irratira berbaz.

Kantak ere berak aukeratuta Fredy Fender, Ry Cooder, Flaco Jimenez eta Oscar Tellez, besteak beste musikan eta kantuan. Uztailaren 2an Bilbon jotzekoak Cooder eta Jimenez, eta horren eta udabarri honetako beste kontzertuen ilusioaz dabil Jon. Hori baino gehiago, aspaldian albo batera utzita zuen soinua barriro lagun hartuta (“kotxean, urrunegi izan barik”, bere esanetan, jotzeko gogoa etorritakorako prest), Begoña eta Bilbo aldean han-hemenka jotzeko gogoz. Legina, Chispitas eta inguruko musikari plaza-gizon zaharrekin, atzamarrak tekletan arrastaka erabiliz.

Horretaz eta eskolan egiten duen lanaz berbaz gaurkoan Jon, udabarriko. Eta Valentziarako sarrera pare bat badekozue, jakinarazi!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:IRATXE MOLINUEVO, psikopedagogoa, bokazioaz-eta:

indigentes3Urteak eman ditu iberiar penintsulan batetik bestera hiri ugaritako auzo txiroetan hezitzaile gisa lanean. Aspaldian bertsolari ere ibili zenari (Bizkaiko txapelketan parte hartu zuen, besteak beste) euskara berbizten ari zaio. Iratxek berak ekarri ditu berbagaiak, gaur egun barruan kilika egiten dioten gai horiek: nork bere burua ezagutzea eta nork bere berezitasunari dagokion lanean aritzea, politika 2.0, immigrazioa,… Hurrengo baterako ere badu zer esana Iratxek. Eta igandeetan Javier Vizcainok zuzentzen duen “Más que palabras” saioko tertulian ere entzun dezakezu.

Erreferentziak:

http://aprendices.wikispaces.com/

http://www.politika20.nireblog.com/

http://www.eitb.com/reuskadi/masquepalabras/especialistas.asp?id=216889

http://gentemqp.blogspot.com/

http://bbb.wikispaces.com/Quedadas

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook