BERBAZ: AMAGOIA Urtxintxa Eskolatik ezustekoen zorionean, entzuteko urritasunaren zuzuan

zeinu 0
Ordiziar bilbotartua. Oso ezustean suertatu zitzaion Bilboratzea orain hamarka urte, eta ezustean deskubritu zuen gizarte hezitzaile jardutea zela bere gogoa. Halako baten zeinu-hizkuntzari buruz entzun zuen, eta “ze kontu martzianoa, hori ikasi behar dut nik ere!” pentsatu eta egin. Guk be, beste gai asko genituen buruan gaurko barriketaldirako (bere bidaiak, Urtxintxa eskolakoak,…), baina entzuteko urritasuna dutenen munduan, haien komuikatzeko eran eta Amagoiaren hitz-jarioan sartu eta konturatu barik joan da ordubete luzekoa. Muturik ez dagoela ikasi dugu, gainera. A, bai, Urtxintxa Eskolak aurten 25 urte, eta ikastaro honek ondo merezi omen: “Heziketa premia bereziak aisialdian”.
Erreferentziak:

Kantak:
Borisenak: Txuma Murugarren (Gauk, neskak eta maletak)
Xoriak kantan (Petti)

Entzun orain

 

BERBAZ: Andoni Lastra, enpresan ekiteko ilusioa

Askatasuna ematen omen du, nor bere denboraren eta ekintzen jabe, eta enpresa sortzeko grina Andonik eta beste hamar vaivata-kideek. Team Academy, Finlandiako estiloan ekintzailetzaz ikasten. Finlandiara ikasketa-bidaia urtarrilean 1200 €ren truke, interesatuta? Surflarien elkarguneak sustatzen, erreminta fabrika txikiari marjina igotzen laguntzen,… “eureka, HAMAKAK!” etorri zaigu burura, hamaka gehiago behar ditugu bazter guztietan, pausa aldiak luzatu eta zabaltzeko, hamaka birziklatuak, etxean, irratian, tabernan, soloan, Marzanan zein Buian. HAMAKAK! Mundu barri bat sortzen ari gara. Ez al duzu somatzen lurra hankapean dantzan?

Gaur IRAGARKIAK ere ekarri ditugu Andoniren albora:            1-abenduaren 16an, arrtasaldez, Boluetako EUTOKIAN: “ZORION PUNPAK: zer egin dezakegu Bilbo Hirian zoriona sarrago eta zabalagotzeko?”        2. abenduaren 17an Gernikako auditorioan, 12:etan AUZOLANA gai hartuta, liburu aurkezpena eta bilera parte-hartzailea                3.  apirilaren 5etik 7ra (Aste Santuko ostegunetik larunbatera) Gernikako Auditorioan: SOLOAN BARRIKETAN, espazio irekiko batzarra. Zer egin landa-guneak biziberritzeko eta? Nahi duzun edozerri buruz berba egiteko eta ekinkideak aurkitzeko  aukera ezin hobea. Erdu, mundiala izango da eta!          4. Liburu itzel aholkagarri bat: GIZAJENDEAREN AHITZEA (Pablo Sastre)

Erreferentziak:    www.vaivata.es; info@vaivata.es                  Kantak:            1. Sortuz (Zea Mays)                   2. Steer it up (The Wailers)

 DESKARGATU HEMEN!!

 

Entzun orain

 

BERBAZ: Ahoztar Zelaieta, kriminlogoa: gizarteko alde ilunak ikergai

Kriminologiaz eta kriminologoen eta kriminalisten arteko aldeaz. Hirigintza krimifugoa edo hirigintza krimipetoa?
Gipuzkoako prostituzio jardueraren mapa: egindako ikerketaren berri. Prostituzioa: faktore kriminogenoa; emakumeen bazterketa; etorkinena; atzerriko “harrobia”; ikusezintasuna,…Prosttituzioa arazo eta proxenetak gozoan?
Euskal labeldun “hanpoiak”. Gaiari buruz ikerketa mardula egin du Ahoztarrek azken urteetan eta horren barri plazaz plaza emateko gogoz. “Trama malaya vasca” delakoa. Bildurraz eta otsoari atea zabaltzeaz.
 DESKARGATU HEMEN!!!!!

Kantak:

Sin perderel norte (Indarrap)
Lanpernak (Dadi Jeff & DJ Patas)

Erreferentziak

http://asociacionvascadecriminologos.wordpress.com/publicaciones

Kriminologiaz eta kriminologoen eta kriminalisten arteko aldeaz. Hirigintza krimifugoa edo hirigintza krimipetoa?
Gipuzkoako prostituzio jardueraren mapa: egindako ikerketaren berri. Prostituzioa: faktore kriminogenoa; emakumeen bazterketa; etorkinena; atzerriko “harrobia”; ikusezintasuna,…Prosttituzioa arazo eta proxenetak gozoan?
Euskal laberdun “hanpoiak”. Gaiari buruz ikerketa mardula egin du Ahoztarrek azken urteetan eta horren barri plazaz plaza emateko gogoz. “Trama malaya vasca” delakoa. Bildurraz eta otsoari atea zabaltzeaz.

Kantak:
Sin perderel norte (Indarrap)
Lanpernak (Dadi Jeff & DJ Patas)

Erreferentziak

http://asociacionvascadecriminologos.wordpress.com/publicaciones

http://www.iconoce.com

DESKARGATU HEMEN!!

Entzun orain

 

BERBAZ: Oihane eta Eneko, Bilboko bihotzetik, hirigintzan

Corazon de Maria plaza barriztuta aurreko udatik. Munduko Arrozen egunean ireki zen eta jai handia osaptu zuten. Bi edo hiru urte aurrerago lehiaketa irabazi zuten bulegoa konpartitzen zuten enpresa biek elkar hartuta. Fluxuz Bizi, haien proeiktua. Lortutakoei buruz hitz egin digute, plaza biziagoa, txokoz hornitua, era guztietako jendeak erabiltzekoa, irekia,… pozik egindakoarekin eta horretara iristeko prozesu parte-hartzailearekin.
Sarean topagunean ere abiatzear dago eta hor ere ilusio handiz gur elkarrizketatuak.

Kantuak:
Zura (Hiri, aro, ero)
Tequila (Rock & Roll en la plaza del pueblo)

Erreferentziak:
http://www.sarean.info
SAIOA DESKARGATU.

Entzun orain

 

BERBAZ:SUNNI BROWN Zirriborrogintza aldarri, “Doodlers, unite!”

 Austingoa Bilboaldean izan dugu “Gamestorming” (Jolasak, lan-bilera eraginkorragoen giltzarri) ikastaro bat ematen eta irratira etortzeko gonbiteari baiezkoa eman digu pozik.
Bilbon zer inpresio jaso duen (zirraragarria) eta zertan ibili den (ardao beltza ere gustoko :-) !.  Pentsamendu bisualaren garrantzia. Zirriborro iraultza zer eta nola. Zirri-afariak Bilbon. Austingo bizimodua bizia (munduko musika hiriburua omen),…

Etorkizunari amets egitea? “Behin oinarrizkoak bermatuta balitu, bakoitzak bere pasioak aurrera eramatea sustatuko duen gizartea!”. Ingelesez (ondo ulertzen zaio :-) lehen aldiz BERBAZ, euskerazko azalpenak tarteko.

Erreferentziak:
http://www.ted.com/talks/sunni_brown.html
http://sunnibrown.com/

Kantuak:

“Bilbaoko Iretargi” (Joseba Tapia), “Revolution” (Beatles), “Sing, Sing, Sing” (Louis Prima), “School Is Out” (Gary ‘Us’ Bonds), “Across The Wire” (Calexico), “Fields Of Green” (Giant Sand)

 DESKARGATU HEMEN !!!!!

Entzun orain

 

BERBAZ: Iban eta Mirenekin (UP-ART), sormena ospatzen

Guztiak gara sormentsuak eta bizitzako esparru ugaritan agertzen dugu izaera hori: kaleko elkarrizketa baten, sukaldatzen, dutxapean kantuan zein izerapean…

Sormena eta umorea, inprobisazioa, askatasuna, ez epaitzea,… elkarren lagun.

UP-ARTeko Miren eta Ibanegaz ordubete inguru BERBAZ. Blogari (eurek egindako argazki edo marrazkiak burura daotzkien ideia xelebreen osagarri) ekin zioten komunikazio alorreko produktora batean lankide zirela euren sortzeko beharrari erantzuteko eta handik jaio zen gero izen bereko enpresa ekimena. Aholkularitza, sormenaren didaktika, proiektu bereziak,… horrelakoak egiten  dituzte. ZAWPen dute euren txokoa Deustuko Erriberan (“Neberan”, zuzendu digute).

Bakoitzak arakatu beharrekoa: zertan doaitsu? zertan zoriontsu? zertan joatzu denbora haizean, konturatu barik? Eta horrexetan ekin!

Deialdia ere egin dute irratian zirela baliatuz: astelehenean (2011-X-17) 18:30etan Deustuko Erriberako euren egoitzan hasita, WIFIko ama birjinaren prozesiora!

Kantak:
Zergatik utzi kantatzeari? (Benito Lertxundi)
Olé Papá (Josele Santiago)

Erreferentziak:

 

Entzun orain

 

BERBAZ:Kepa Egiluz; Zenaren laguntzaz, askatzen.

Kresala (alde zaharra, Bilbao): denda. Eta bilgune interesgarria ere bai. Han egin genuen Keparekin topo, aspalditxoan ikusi barik. 3 urte eta erdiz izan dela Valentziako Zen tenplu batean,… “irratira behar dok!”, eta baietza. Eta han izan gara berbaz: irrikengandik askatzea, gogoaren moldeen erreaktibitateetatik eta patroi emozionaleetatik askatzea; sufrimenduaren jatorria eta askatzea; ihesik egin gabe ibiltzea; meditazioa eta bazterraldiak; tenpluko bizimodua,…

Inorekin konparatzen ibili barik, nork bere bideari ekin behar omen, eta horretan fedea giltzarri.

Budaren hitza eman zuen duela urte batzuk, Iñaki Ugalderekin eta Erlijioen jakinduria (Ibaizabal) bildumano eta besten gaioi buruzko liburuak itzultzen ditu orain.

Kantak: Zen Arcade (Hüsher dü);  Who by fire (Leonard Cohen)

Erreferentziak:

 

Entzun orain

 

BERBAZ: ARRIAGA PLAZAKO SOLOZAINEKIN (Lino, Ekaitz eta Irene #acampadabilbao #15M)

Areatzako zubitik pasa eta hantxe begi aurrean aspaldi amestutakoa eginda. Bizkor behera eta Lino Astobieta, saltsan. Irratira bai? Baietz, jakina, eta astebetegarrenean, irratira sartzeko orduan bertan Irene eta Ekaitzegaz agertu…
Gelatxoa bete eta bete bihotza ilusioz, esperantzaz, atseginez…
Bilbon eta alde urbanoan oro har, ortu-guneak eta fruta-arbolak gero eta ugariagoak izango dira. Permakultura. Auzolana. Egiten hastearen garrantzia. Energia kutsatzea. Autoeraketa. Kanpaldiaren eragina eta geroa, Domingo rojo y negro…
Aldaketarako gakoa? Lehenego nork bere baitan eta gero guztion artean! Hala esan digute…

Kantak: Dins aquest iglú (Antonia Font); Baratze bat (Mikel Urdangarin)

Erreferentziak:
http://en.wikipedia.org/wiki/Permaculture
http://www.mariano-bueno.com
http://hartubizkaia.net/wp/sample-page/?lang=eu

SAIOA DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN.

Entzun orain

 

BERBAZ:EVA ISASI, Ibarrangeluko aholkularia

Nola lagundu antolakunde bati eraginkorragoa eta zorionekoagoa izaten? Nola lortu talde-lan armoniatsua? Zer ekarriko lioke horrelako lan-mundu bat gizarteari? Horrelako kezkak ditu Evak egunerokoan eta aholkulari dabil aspaldian antolakundeetan. Psikologia ikasketak egin behar zituela argi zuen txikitatik eta geroztik ere beti galdera berriak egiten eta gehiago ikasten dabilen horietakoa dugu. Lanera bere izatea eramaten du oso-osoan, maskarak albo batera utzita. Eta horrela jokatzeak bete egiten du. Ezin bestela egin. Antolakunde-konstelazioei buruz jardun dugu gaur luzaroen, bai eta pertsonetan oinarritutako erakunde transformazioaz ere. Maieutika, #Kanpaldiak eta geldiarazten gaituzten beldurrak ere mintzagai hartu ditugu. Zer ote litzateke mundu hau bakoitzak benetan egin nahi behar duena zer den jakin baleki eta egin egingo balu? Zelakoa izango litzateke gure bizimodua, guk benetako “protagonismoa” hartuko ba geunke? Irudikatzen duzue? Erronka polita daukagu aurretik, bai horixe!

Kantak: Buenos consejos (Flaco Jímenez); Help (The Beatles)
Erreferentziak: http://www.talentmanager.pt/download/ArticuloCO.pdf (erakunde konstelazioei buruzko artikulua)

DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!

Entzun orain

 

BERBAZ:GORKA VELASCO, artea lanbide eta irakaskuntza ogibide: Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartze

Arte Bizkarra Kulturgintzak horren berri emanez mezua (gero jakin genuienez, Gorkak berak kudeaketarako darabilen plataforma da ABK). Gero etxeko salan agertu zitzaizkigun BeHIok.  Ondotxo ezagutzen dituen BHIetan (Bigarren Hezkuntzako Institutuak) egositako burutazioak eta ziriak hitzez eta marrazkiz emanak liburu bereziki atseginean. Tantaka edateko edabea. Dastatu eta luzarorako ostea dakarrena. Zer pentsa eta zer alda pizteko ziriak Artzentalesetik. “Duela urte batzuk antzeko tipo bat izan zen hemen,…” gogoratu du Ibon Burgoa lemazainak. Bai, Gorka bera izan zen, “Peces gordos” estilo bereko lanarekin. Azken honen moduan diru-laguntzarik eskatu barik egina.”Orain zulo hau tapatzen, gero beste zulo bat egiteko…”  Opari berezi bat egin nahi? Aukera ederra! Hezkuntzaz eta aritu gara eta aidean geratu zaigun zalantza: gaur egun, inongo eskola egiturarik ez balego, nola moldatuko ginateke ume eta gazteen hazkuntza laguntzeko? Gai izango ginateke kontua modu autoeratuan eta gozagarrian bideratzeko?

DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook