BASKISTAN:Mahwash – Radio Kaboul

bas.jpgMahwash Afganistango kantari handiena izatearen ezagutza du. Maisu handien ikaslea izana, Radio kabul-eko emanaldiak zirela eta egin zen ezagun, 1970ean urte horretako artista saria eman zioten eta 77an ‘ustad’ edo maisu izendapena jaso zuen. Musika tradizio hau Indiatik joandako musikarien bidez garatu zen XIX. mendearen erdialdera eta bertako musika popularra bilakatu zen XX.ean Kabul Irratiaren bitartez. Sobietarren inbasioak, Muhaidinen eta ondorengo Talibanen erregimenek musika eder hauek debekatu zituzten. Garai haiek berreskuratzera dator Mahwash, afganistandar konposatzaileen omenez egindako diska honetan.
Baskistanen bigarren ordu erdian Azerbaidjaneko Alihan Samedov-en balaban doinu gozoak, Bosniako Kalesijski Svuci-ren erritmo bizkorrak edo Ofra Haza eta bere yemendar kantak.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan080519.mp3]

Entzun orain

 

BASKISTAN:Umalali: The Garifuna Women’s Project – Garifuna Emakumeen Egitasmoa

uma.jpgAndy Palacioren ‘Watina’ diska arrakastatsuaren ekoizlearen eskutik datorkigu ‘Umalali’. Ivan Duranen langintza zorrotz eta sortzaileak eman du, laister, azken urtetako diskarik bizigarri eta unkigarrienetako bat izatearen ezagutza jasoko duena. Garifuna emakumeen ahots ehundura aberats eta konplexuak, rock, blues, funk, afrikar, latin eta karibear musika zertzeladez apaindu ditu eta trantzezko bidai bat proposatu komunitatearen oinarria diren emakumeen eskutik.

Bigarren orduerdian Andy Palacioren ‘Watina’ diska arrakastatsuarekin Garifuna herriaren kantekin jarraituko dugu. Ondoren Damon Albarnen ‘Mali Music’ proiektua edo Youssou N’ Dour bere ‘Rokku Mi Rokka’ azken lanarekin.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan080512.mp3]

Entzun orain

 

BASKISTAN: HAIG YAZDJIAN – “AMALUR”

Amalur    Naiz eta bere abizenak argi adierazten duen bere armeniar jatorria, Haig Yazdjian Sirian jaio zen baina hogei urte daramazki Grezian. Hainbat instrumentutan aditua, bere emaitzarik onenak laudarekin izan ditu. “Amalur”, bost urtetan munduan zehar egindako bidaien eta soinu berrien miaketa nekaezin baten emaitza da. Honetan, armeniar laud joleak grekeraz kantatutako hiru kantekin harritzen gaitu, eta lehen aldiz sartzen du laud elektrikoa. Bere bandaren laguntza du bai eta ospe handiko gonbidatuak, hala nola Elefthería Arvanitaki eta Ara Dinkjian laud jole bikaina. Dudarik gabe, Haig Yazdjianen lanik eder eta helduena.
Saioaren bigarren zatian Ustad Mahwash afgandar kantariaren “Radio Kabul” egitasmoa, Papuako doinuak Bob Brozman eta Tolai soka banden “Songs of the volcano” diskatik eta Amadou eta Mariamen “Sou ni tilé”. Saioa deskargatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan071105.mp3]

Entzun orain

 

BASKISTAN: Papua New Guinea Stringbands eta Bob Brozman – Songs of the Volcano

Bob Brozman    Bob Brozman mundu mailako aditua da Pazifikoko musiketan, eta National Guitar izeneko gitarraren erakusle nagusienetakoa. Etnomusikologo bat, gitarrak azken 500 urtetan munduan zehar egin duen ibilbidea aztertzen diharduena. Lan hauen arira hainbat kolaborazio egin ditu herri ezberdinetako musikariekin, Okinawako Takashi Hirayasu eta Reunion irlako Rene Lacaille adibidez.
“Songs of the Volcano” cd-dvda sortzeko, Phil Donnison film egilearekin joan zen Papua Ginea Berriko Tolai nazioa bizi den bost herritara. Tolaitarrak Rabaul hirian eta inguruko Britainia Berriko eskualdean bizi dira. Beraien musika soka banden bitartez lantzen dute eta indarrez beteriko ahots eta instrumentuen nahaste bakan bat aurkezten dute, soinu biluzia, exotikoa eta alaia.
Bigarren orduerdian berriz Bob Brozmanen aurreko lanetako bati heldu diogu hasteko, Takashi Hirayasu laud jole eta kantari okinawarrarekin egindako Jin Jin cd-ari hain zuzen. Ondoren Bert Jansch eta John Renbourn gitarra joleen 1966ko lan klasikoa izan dugu entzungai “Bert and John” izenekoa, britainiar folkaren munduan erreferente eta ondoren sortuko zen Pentangle taldearen soinuaren oinarri. Amaitzeko Blazin´ Fiddles eskoziar arrabitarien “The Old Style” entzun dugu, bere strathspey, reel eta jig sutsuekin. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan071015.mp3]

Entzun orain

 

BASKISTAN: KORA JAZZ TRIO “Part Two”

Kora Jazz Trio Gaurko saioan, lehenik monografiko labur bat. Kora Jazz Trio taldearen bigarren diska, “Part Two” izenekoa, 2005 urtearen amaieran argitaratu zen, eta lehenengo lanaren ildo beretik jarraituz, Afrika mendebaldeko musika tradizionalaren eta jazzaren arteko elkarrizketa bat proposatzen du. Elkarrizketa hau Atlantiko Ozeanoaren gain musika zubi imaginario bat eraikitzen duen hartu-emana da, amankomuneko doinu eta erritmo erroak partekatzen dituzten bi kontinenteen arteko elkarrizketa. Hirukotea osatzen dute: Abdoulaye Diabaté senegaldar pianojole aditua, Djeli Moussa Diawara 32 sokadun kora jole miresgarria eta…

Saioa deskargatzeko, egizu klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan070528.mp3]

Entzun orain

 

BASKISTAN: Aly Bain eta Phil Cunningham ‘Roads not travelled’

Aly Bain eta Phil Cunningham    Aly Bain eta Phil Cunningham, arrabitari eta akordeoilari bikote famatuaren azken diska dugu gaur gure saioan. Hogei urte elkarrekin jotzen ibili eta gero arrakasta eman dien formula tradizionalarekin jarraitzen dute. Eskoziako doinuak ardatz beste tradizioetako doinuak gehitzen dituzte, irlandarrak, quebec-tarrak, edo hainbat lagunen konposaketak. Aukera paregabe bat beraz, seguruenik inoiz izan den eskoziar arrabitari onenak eta eskoziar akordeoiaren eredua finkatu duen musikariak osatutako bikotearen sorta berriaz gozatzeko.
Ondoren Bothy Band irlandar taldearen 1976ko klasikoa ‘Old hag you have killed me’, Amadou eta Mariam maliarren afrikar fusioa eta Rachid Taharen azkena ‘Diwan 2’. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan070212.mp3]

Entzun orain

 

BASKISTAN: Amadou eta Mariam ‘Amadou & Mariam best of’

Amadou & Mariam    28 urte dira jadanik Amadou Bagayoko eta Mariam Doumbia elkartu eta musika egiten hasi zirela bikote moduan. Mariam, ezkontzetan eta jai tradizionaletan kantatuz hazi da, eta Amadouk berri, gaztetandik zorroztu ditu bere hortzak Les Ambassadeurs taldeko gitarrajole moduan, Afrika mendebaldeko banda legendazko eta beroenetako batean. Beraien azken diskak, ‘Dimanche à Bamako’ izenekoak, munduan zehar zabaldu den oiartzuna eman die, Manu Chaoren ekoizpenak lagundutako arrakasta. Dena den, bikotearen indarra berezkoa dela frogatzen du bere aurreko diskekin osatutako bildumak. Hau izango da programaren ardatza, ‘Sou Ni Tilé’, ‘Ge ni Mousso’ eta ‘Wati’ disken bilduma osatzen duen ‘Amadou & Mariam best of’. Saioa deskargatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan070205.mp3]

Entzun orain

 

BASKISTAN: Forro in the Dark – “Bonfires of Sao Joao”

Forro in the dark    Forro in the Dark taldeak, bere izenean dioen bezela, forro izeneko Brasileko ipar-ekialdeko generoa jorratzen du. New Yorkeko Nublu klubean asteazkenero bere emanaldia egiten duen talde honek, jendez gainezka izaten du aretoa, sarreran ilara luzea C hiribidean, dantzarako gosea duen publiko fidelak osatua. Taldeak ez du estilo honetako instrumentazio klasikoa erabiltzen eta perkusioek gidatutako haize, gitarra eta ahotsen konboa osatzen dute. New Yorken finkatutako musikari brasildarrek osatzen dute Forro in the Dark, eta bere lehen lanerako “Bonfires of Sao Joao” luxuzko kolaboratzaileak izan dituzte: David Byrne, Bebel Gilberto eta Miho Hatori.
Bigarren orduerdiari Afrikako izar batekin eman diogu hasiera. Cheikh Lô eta bere azken lana “Lamp Fall” afrikako eta brasileko doinuak nahasten dituena. Jarraian izango ditugu Ayalèw Mèsfin etiopiarra, Rokia Traoré maliarraren “Bowmboï” diska, Sfatayim marokiarren “Esterika” trantzerako kanta eta Khaled erregearen “Raba Raba”, pop doinuen eta arabiar orkestra klasikoen nahasketa. Saioa deskargatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan070108.mp3]

Entzun orain

 

BASKISTAN: Mariachi Los Camperos de Nati Cano

Nati Cano    Natividad “Nati” Cano mariachi musika jotzen hazi zen. Bere aita eta osaba musikariak ziren Guadalajaran eta zortzi urte zituenerako bazebilen beraiekin profesionalki. 1959an, hainbat taldetan ibili ondoren, Los Angelesera joan zen. 1961ean Million Dollar antzokiko mariachiaren zuzendari izendatu zuten eta izena aldatu zion: Mariachi Los Camperos. Areto honetatik estilo bat landu du, mariachia ez delarik jadanik kantari baten laguntzaile soila, baizik eta protagonista osoa. 1969an, La Fonda de Los Camperos, Estatu Batuetako lehen mariachi jatetxe-antzokia ireki zuten. Taldea genero honetako erreferentzia nagusietako bat da, bai Mexikon bai Estatu Batuetan egindako birak direla eta: Tucson International Mariachi Festival, Fresnoko Viva el Mariachi Festival eta Guadalajarako nazioarteko mariachi jaialdia Degollado Teatroan.
Bigarren orduerdian:
Kronos Quartet taldearen ‘Nuevo’ diska mexikar musikara hurbiltzen da begirada berritzaile bezain errotuarekin. Amadou eta Mariam-en ‘Dimanche à Bamako’ diskari helduko diogu ondoren. Funkya berez, reggae, jazz, blues eta rock ikuituz beteriko doinu hipnotikoekin, jadanik klasiko bihurtu den diska. Amaitzeko Suediara joko dugu, Väsen taldearen tradizioaren irakurketa lotsagabearekin eta Garmarna-ren erdiaroko kantuen bertsio ilunekin.

Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan061127.mp3]

Entzun orain

 

BASKISTAN: JAMELAO – 90 urte samban

JamelaoJAMELAO – 90 urte samban

90 urte dituela, Jamelaok hainbat diska ditu bere izenean. Kantari zoragarri hau, familia pobre batean jaio zen Rio de Janeiroko San Cristovao auzoan 1913ko maiatzak 12an, samba-ri eman dio bizitza osoa. Bere ahots herdoildu aberatsa, ikutu arin, jostagarriarekin, bihurtu da genero honetako adibide, genero bat gainera Brasil bera definitu eta herria sutan jartzen duena. Askorentzako Jamelao izenak sinonimo bat du, eta hau da Estaçao Primeira de Mangueira, Rio de Janeiroko samba eskolarik ezagunenetako bat eta askorentzako gertuena dagoena sambaren eta hiriaren bihotz historikotik. Jamelao da karnabaletako kantari ezagunenetako bat, eta hemen egiten duen Tom Jobim eta Chico Buarqueren (hauek ere eskolaren historiarekin estuki lotuak) ‘Piano na Mangueira’ harrigarriaren bertsioak zergatia erakusten du.

Marcio Faraco

Konposatzaile ezaguna zen, baina gutxik zekiten Marcio zela brasildar musika tradizionaleko bitxietako bat. Bere sormenarentzako aukera berriak bilatuz Brasil utzi eta Frantziara joan zen. Hiru diska nahiko izan dira arrakastarako bidea aurkitzeko. Bere azkena “Com tradiçao”, hitz tristeak eta erritmo alai eta amorratuak.

Celso Fonseca

Musikaria, konposatzailea, moldatzailea eta ekoizlea, Rio de Janeiroko Celso Fonseca brasildar izar handienetako bat dugu, bai eta bere kolaborazioen zerrenda amaigabea ikusirik brasildar izarren izarra: Milton Nascimento, Djavan, Caetano Veloso, Gal Costa, Chico Buarque de Holanda, Marisa Monte, Bebel Gilberto, JorgeBenjor, Virginia Rodrigues, Vinicius Cantuaria, Carlinhos Brown. Bere “Natural” bostgarren diska zoragarria izango dugu entzungai.

Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan061113.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook