ARTEKALEKO KRISEILUA: Paisajea, Regoyosetik Canejara.
Eka 27, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast)
Gaurkoan, Ismael Manterolak aipatu erakusketa izan du aztergai, Bilboko Arte Eder Museoko bildumak BBKren Kale Nagusiko aretoan daukana hain zuzen. Paisajea aitzaikitzat hartuta, artista eta estilo desberdinen lanak ikusgai daude: hasi Dario Regoyosekin, eta amaitu Iturrino, Benjamin Palencia, Landa, Amarika, Martiarena, Acebal Idigoras eta Diaz Canejasekin. Ismaelen ustez, udako erakusketa da.
Irratsaioaren bigarren zatian, Santi Rodriguezek aste buru honetan Sopuertan egingo den Mendebala, Kantaurialdeko musika festibalaren berri ekarri digu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ARTEKALEKO KRISEILUA: Bi erakusketa Bilbon eta umore azoka bat Leioan
Mai 30, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast)
Ohi bezala, Bilbon egun hauetan bisita daitezkeen erakusketen gainean egin du berba Ismael Manterola EHUko arte adituak. Alde batetik, Marzana Espazioan dagoen Blamiren marrazkiena. Jose Antonio Iglesias Morenok CVCE lelopean (”bizitza aldaketa- estilo aldaketa” gaztelaniaz) zenbait marrazki bitxi erakusten dizkigu. Marrazki horietako asko grafiti mundutik gertu daude. Bestetik, Colon XVI aretoan Carlos Lizariturryk erakusgai jarrita dituen eskulturak aipatu ditu Ismaelek. Saioaren bigarren atalean, Ana Lopez Asensiok, Leioako Udalaren Kultura saileko arduradunak, ekainaren 1etik 4ra bitartean bertan izango den Umore Azoka aztertu du zehaztasunez. Aipatzekoa da egun horietan 46 konpainia arituko direla bertan, horietarik 17 Euskal Herrkoak izanik. Saioa deskargatu bahi baduzu, egin KLIK.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ARTEKALEKO KRISEILUA: Getxoarte eta ACT jaialdia
Mai 23, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast)
Aste honetako irratsaioan Ismael Manterola arte adituak aurtengo Getxoarte erakusketaz hitz egin digu. Areetako metro geltokiko karpan hirurogei artista gazteren mota guztietako lanak izan dira ikusgai joan den asteburuan eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, 7.500 lagunek bisitatu omen dute aldi berean erakusketa eta azoka den Getxoarte. Ismaelen irudiko, 7. edizio honek, gazteei beren lanak erakusteko aukera emateaz gain, erakusketak hasieratik izan dituen ideien egokitasuna frogatu du, lekua (aipatu den karpa) zeharo aproposa ez den arren. Irratsaioaren bigarren atalean Joseba Lazkanok maiatzaren 29tik ekainaren 3ra arte Bilbon eta Barakaldon izango den ACT jaialdairen berri ekarri digu. ACT akzioa da, Bilboko eta Barakaldoko Antzerki eta Dantza Eskoletako gazteek burutzen dutena, hain zuzen ere. Deskargatzeko saioa, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ARTEKALEKO KRISEILUA: Zumeta eta Kalderapeko kulturgunea
Mai 16, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast)
Gaurko Artekaleko Kriseiluan bi gai jorratu ditugu: alde batetik, Ismael Manterola ohiko kolaboratzaileak Jose Luis Zumeta margolari usurbildarrak Bilbon ikusgai duen erakusketa izan du mintzagai. Horren ustez, zenbait oleo eta tenpera teknikaren bitartez margoturiko koadroetan, Zumetaren kolore biziak agertzeaz gain, estilo figuratiboa sumatzen da. Erakusketa Zazpikaleetako Jardineta kaleko Epelde eta Mardaras galerian dago bisitagai. Asteburuan, bestalde, Areetako Geltokiko karpan izango den Getxoarteren inguruko aipua egin du Ismaelek. Bestetik, Bilboko Kalderapeko kulturgunearen programatzaile den Sergio Reguerirok aipaturiko lekuan maiatzerako antolatua duten kultura programazioaren berri eman du. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Saioa entzuteko egin klik hemen.
ARTEKALEKO KRISEILUA: Bilbainadei buruzko erakusketa eta Bartzelonako XXIV. Komiki Aretoa
Mai 9, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast)
Asteon bi gonbidatu izan ditugu arte plastikoak jorratzen dituen Artekaleko Kriseilua saioan. Ismael Manterola arte adituak San Frantzisko auzoko Abisal espazioan ikusgai dagoen Oier Etxeberriaren Nuestra música (Gure musika) erakusketa izan du mintzagai. Bertan bilbainadei buruzko bideo, musika, testu eta argazkiak badira. Oierrek Buen menú (Menu ona) kantaren ondoan bost plater, ura (Bilbokoa, jakina!) eta denentzako kafea proposatzen ditu. Plater bakoitzaren atzean kanta ezagun bat agertzen da. Era berean, informazioarekin batera, Iñaki Segurolak Bilbori buruz idatzitako testua ere azaltzen da. Bigarren gonbidatua Ion Iñaki Artetxe komiki aditua izan da. Ekainaren 8an Bartzelonan hasiko den Nazioarteko 24. Komiki Aretoa erabili du aztergai berak. Bestalde, Ion Iñakik aipatu digu Getxoko Komiki Aretoak aurtengo abenduan Portugaleteko Komiki Lehiaketa omenduko duela. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ARTEKALEKO KRISEILUA: Azken egunetako margo erakusketak eta antzerki emanaldiak
Mai 2, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast)
Arte plastikoen arloan sortzen diren albisteak aireratzea du helburu Artekaleko kriseilua irratsaioak. Arlo horretan aditua den Ismael Manterolak Bilbon maiatzaren 7a arte ikusgai izango diren bi erakusketa izan ditu hizpide. Windsor kulturgintza aretoan Bixente Ameztoy eta Goenaga margolarien lanak eta Nagel zizelkariak 70eko hamarkadan egindako obrak ikus daitezke. Bestalde, Lumbreras aretoan Ignacio Goitia margolari gaztearen sorkuntza lanak ikus daitezke. Irratsaioaren bigarren zatian Agus Perez antzerki kritikariak, azken egunotan ikusi dituen emanaldiez gain, hemendik lasterrera etorriko direnak ere izan ditu mintzagai: Els Joglars taldearen En un lugar de Manhattan (Manhattango leku batean), Bilboko Ayala antzokian izango den 666 antzezlana, eta hilaren 7an, igandearekin, bukatuko den Periferiak 2006 kultura egitaraua. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ARTEKALEKO KRISEILUA: Aho bete kanta, Arteola erakundearen ekoizpena
Api 4, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast)
Azken saio honetan beste gairik izan baldin bada ere, musikaren didaktikak hartu du gaurkoan pisurik handiena. Herri kultura bultzatzeko sortua den Arteola erakundeko Iñaki Urruzola izan da saioan, Aho bete kanta deritzan musika irakasmateriala aurkezteko. Euskal kulturaren barnean berebiziko garrantzia daukan egitasmoa da hau, euskal kantutegiaren 250 kantaren partiturak, fitxa didaktikoak, letrak (euskaraz, espainolez eta frantsesez) eta abar jartzen baititu musika eskoletako irakasleen zerbitzuan. Aho bete kanta irakasmateriala DVD formatoan argitaratua izan da. Eta materialaren aurkezpena gaurko egunez izanik Bilboko Kafe Antzokian, elkarrizketa luze eta mamitsua egin diogu Arteolako arduradunari. Deskargatzeko Atekaleko Kriseilua-ren azken saioa, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ARTEKALEKO KRISEILUA: Herrerarengandik Velazquezenganaino
Mar 28, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast)
Gaurko Artekaleko Kriseiluan Ismael Manterolak Bilboko Arte Eder Museoan dagoen Herrerarengandik Velazquezenganaino. Lehen naturalismoa Sibilian izeneko erakusketa izan du aztergai. Bertan XVII. mendeko margolari ospetsu batzuen lan erlijiosoak ditugu ikusgai, Herrera zaharra, Zurbaran, Ribera eta Alonso Canorenak, Caravaggiorenak ahaztu gabe. Erakusketa honek maiatzaren 28a arte iraungo du eta asteazkenetan doako sarrera izango du. Irratsaioaren bigarren zatian Agus Perez antzerki kritikariak, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna aipatzeaz gain, martxoan urtero burutzen diren Eibarko Antzerki Jardunaldien berri ekarri digu.
Deskargatzeko azken Artekaleko Kriseilua-ren saioa klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ARTEKALEKO KRISEILUA: Arte erakusketa bat eta VIII. Bilboeszena Bilbon
Mar 21, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast)
Aste honetako Artekaleko kriseilua irratsaioak bi zati izan ditu. Haietariko lehenengoan Bilboko Rekalde aretoan zabalik dagoen Publiko guztientzat-Para todos los públicos izeneko erakusketa ekarri du hizpidera Ismael Manterola arte adituak. Bertan 28 artistak parte hartzen dute instalazio, bideo, argazki eta kartelen bidez, Xabier Arakistainen ardurapean. Irratsaioaren bigarren zatian Bilboko Kafe Antzokiaren kultura programazioaren arduradun dugun Mikel Urbeltzek datorren astean bertan burutuko den antzerkialdiaren berri eman digu. Bilboeszenaren VIII. edizio honetan Ander Lipus aktoreak Ardoaz izeneko emanaldia eskainiko du eta Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak Euskera sencilloaren manifestua.
Deskargatzeko Artekaleko Kriseilua-ren azken irratsaioa klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ARTEKALEKO KRISEILUA: Saioa bertan behera
Mar 14, 2006 Artekaleko Kriseilua
Barkamena eskatu behar diegu gure entzuleei, aste honetako Artekaleko kriseilua bertan behera utzi beharra izan dugulako ezinbestean. Asteartero legez, zuzenean emititu du saioa Bilbo Hiria irratiak, baina, zoritxarrez, gure instalazioetan konponketa bat egiterakoan argindarrean izan den etendura dela eta, ezinezkoa gertatu zaigu irratsaioa podcast eran jartzea. Benetan sentitu dugu, saio bikaina prestatu duelako Ismael Manterolak. Barka ezazue hutsegitea eta ez ahaztu datorren astean, teknika lagun, berriz entzun ahal izango duzuela arte plastikoei buruzko irratsaio hau.



