…material berria!! 121 Krew, Txapelpunk, Zarama, Igor Arzuaga& Luis Vil, Amaren Alabak, Ibon Koteron, Itziarren Semeak….
Entzun orain
0
…material berria!! 121 Krew, Txapelpunk, Zarama, Igor Arzuaga& Luis Vil, Amaren Alabak, Ibon Koteron, Itziarren Semeak….
Entzun orain
0
…material berrriiaaaaaa!!! Su Ta Gar, Jupiter Jon, Lain, Gaizka Peñafiel, Mikel Markez, Erramun Martikorena, Antton taldea, Aingeru eta bere zaindariak, Governors…altza bolumena!
Entzun orain
…Mikel Markez errenteriarrak “Hiri hartan izan zen” lana kalerartu berri du, gogora hegoamerika ekartzen duen lana da. Arkaitz Miner eta Pello Ramirezekin burutu du projektu hau. Elkarrizketa patxadatsu eta interesgarria eduki dugu Mikelekin, hain patxadatsua ze bi atalaetan sartzea nekeza izan zaigun; trilogia bat egiteko besteko jarioa du errenteriarrak…hitz egin dugu musikagintzaz, literaturaz, bertsolariez, bere musikariez, Hegoamerikaz, Oriyoko angulero konspiratzaileen batzarrez, kapitaina ere badela jakin dugu,liburu berri batez Pako Aristi idazlearekin…adi!! Oso interesgarria!
Entzun orain
…Gatiken badau rock’n rolla! 2001ean hasi zen gatikar hirukote metalero hau. 2006an “Inoiz kontau ez nizkizunak (Baga-Biga) eta 2007an “Arazi” kaleratu zituzten. Urte haietan Pog Mo Thon,Ken 7, Biok, Sorkun, Su Ta Gar, Hamlet eta Boys Of Birle taldeekin ibili ziren oholtza gainetan. 2011 etorri da “Errautsez urrats”, 7 kantuko EPa, autoproduzituta. Metal estiloak eta melodia uztarketa fina egin dute Alex Pelaez(bajua/ahotsak), Ibai Alzaga(gitarrak) eta Ander Gorostiolak(batera). Material interesgarria estilo honen zaleentzat! Altza bolumena! J. Zabala&I.Elgezabal
arg:alainasenjo
Entzun orain
…Bermioko portuan goxeko ordubidxetan, ez da besterik entzuten OST! Gaur egurre demonidxo! OST talde bermiotarrak bosgarren estudioko lana kaleratu berri du, “Bost” izenekoa; Bilboko Koba estudiotan grabatu dute, Iralan, JM Sampedro “Xanpe” teknikoaren laguntzaz. Kresal usaina ekarri dute Joni baterijole eta Iker gitarrajoleak; berba ta barre ibili gara musikaz ta euren azken lanaz… bitxikeria lez, OSTek Errobiren “Gure lekukotasuna” kantu klasikoaren bertsioa egin du! Altza bolumena!
arg: igorza76(kapi)
Entzun orain
Rafa Rueda mungiarrak bakarkako laugarren lana kaleratu du, “Enaren geometria” , pop- lan txukuna, rock eta folk ikutuekin. Besteak beste, Joseba Irazoki eta JM Sampedro “Xanpe” izan ditu kide azken lan honetarako. 2004an hasi zuen bakarkako ibilbidea “Kea” lanarekin; 2006an etorri zen “Saredun eskua” (Gaztelupeko Hotsak) , 2009an “Zuhaitz okerretan gora noa” (Autoprodukzioa). Elkarrizketa interesgarria!
Entzun orain
Su Ta Gar Bilbo Hiria Irratian! Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida etorri zaizkigu irratira, “Ametsak pilatzen” euren estudioko 11. lana hobeto ezagutzeko. Su Ta Gar rock talde beteranoena dugu gure euskal panoraman, 20 urte baino gehiago beteta, eta aurrera egiteko asmoaz. Euskal Herrian badugu rock talde handi bat. Elkarrizketa luze- zabala! Altza bolumena! J. Zabala & I.Elgezabal
Entzun orain
…disko eta kanta berriak barra-barra datoz irratira, udazkenero legez; Durangoko hatsa nabari da, material berria daukagu! Noizean Behin (argazkian) taldearen “Errautsez urrats” EP berria entzungo dugu; Su Ta Garren “Ametsak Pilatzen”; Mikel Markezen “Hiri hartan izan zen”…eta beste batzuk! Altza bolumena!
Entzun orain
…100!! Bete ditugu ehun! Zorionak guri! Ibilbide hau ospatzeko jai galanta antolatu dugu irratian, hainbat musikari eta arte munduko jendez; argazkian duzuenaren ondoreng0 ez hain argia duen Pello Txorrota bertsolari kantsagarria, esaterako;astrapala itzela irratiko karrajuan eta musikariek opari ederrak utzi dizkigute! Opari akustikoak! Zea Mays-ek “Negua joan da” jo digute ahots eta gitarra soilez; Andde Duhaldek Errobiren 1go laneko”Gure zortea” jo digu; Rafa Ruedak bere disko berriko kantu bat ekarri digu, “Ez al dakizu?” ; Piztiak taldeko Josuk “My little porn star”; Txuma Murugarrenek “Bizitza garratza da”, Rafa Acevesekin batera… jaia Bilbo Hiria irratian gure lankideekin, Basakatua azafato, gusanitoak eta gasiosie! Split 77 ez dire heldu, laxtima!
arg:bertsozale.com
Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun orain
…98. atala eta hasi dugu 3. denboraldia!! eta zer hobe hasteko bi basapiztia hauek baino! Zuzen – zuzenean zirkuituaren aurkezpenean izan ziren eta gero haiekin hitzegiteko aukera paregabea izan genuen. Bi monstruo hauen zuzeneko musika entzungo dugu, izatezko bikote honen zergatiak ezagutu eta proiektu berriak. 60 eta 70eko rock ´n roll basatia! Elkarrizketa luze-zabal interesgarria! bota atxurre!
arg: JUXE
Entzun orain