Pasa den astean Bilbon izan ziren hiru ur hornikuntzaren mozkeketak izan ditu mintzagai Josu Larrinagak gai honen inguruko zenbait baieztapen eta galderak bota baino lehen. Herri txikietan holakoak gertuz gero konpontzeko denbora luzeago eman behar izaten dutela gogoratu ostean, Josuk istripu txiki batek eragin ahal duen ahulezia aipatu du. Horrez gain, egun munduan urak duen garrantzia azpimarratu du EHUko irakasle eta soziologo horrek: duela hamar hile, Hego Euskal Herrian, alarma egoeran sartzear ginen sikatea zela kausa. Solasaldi hau deskargatzeko, egin klik HEMEN.
Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/josularrinaga071126.mp3]
Entzun orain




Ruper Ordorikak ostegunean eskainiko duen kontzerturako 15 sarrera zozketatuko ditugu bilbohiria.com webgune honetan, galdera erraz bat erantzuten dutenen artean. Galdera erantzuteaz gain, Kafe Antzokiko
Gaur eguerdian jakin izan dugunaren arabera, ETAk su eten iraunkorra iragarri du, etzi, hilaren 24an, indarrean sartuko dena. Erakunde armatuaren hitzetan, “prozesu demokratikoa” eraman behar da aurrera Euskal Herrian, eta prozesu hori bultzatzea litzateke “ekintza armatuen etenaldi iraunkorraren” helburua. Prozesua bururaino eramateko euskal herritarrek etorkizunari buruz “hitza eta erabakia” izan behar dutela nabarmendu du ETAk.