BEREZIA: Irrati Tailerra

Hiruhileko bakoitzean hainbat tailer burutzen dituzte Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek. Irrati Tailerra ere egiten dute, eta hona hemen azkena, abenduan bertan prestatuta eta grabatuta.

 DESKARGATU HEMEN!!!!!

Entzun orain

 

MIKEL URDANGARINek “ZUZENEAN” BERE DISKO BERRIA AURKEZTU DU GAUR KAFE ANTZOKIAN

Mikel Urdangarinek 2010eko abenduaren 30ean Bilboko Kafe Antzokian eman zuen kontzertua grabtu egin zuen eta grabazio horrekin disko bikoitz bat atera berri du. Bueltatu egin da gaur Kafe Antzokira diskoa aurkezteko. Hona hemen esan dituenak:

DESKARGATU.

Entzun orain

 

RAFA RUEDAK “Enaren Geometria” DISKO BERRIA AURKEZTU DU KAFE ANTZOKIAN

Hemen daukazu entzungai Rafa Ruedaren prentsaurrekoa eta bere “Enaren Geometria” disko berriaren aurkezpen kantua, “Ez al dakizu”. Diskoa erosi nahi badozu, emango dituen kontzertuetan eta bere webgunean daukazu eskuragarri.

Bihar Azaroak 4 22:30etan aurkezpen kontzertua Tolosako Bonberenean. Diskoa+sarrera 10euro!!!

http://rafarueda.net/

Audioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

Gernikako Akordioak manifestazioa deitu du urriaren 22rako

Gernikako Akordioaren partaideek deialdia egin dute gaur Bilboko Kafe Antzokian datorren Urriak 22rako “EUSKAL HERRIAK KONPONBIDEA NAHI DU” lelopean,  Bilboko La Casillan 17:00etan.

Audioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

KUKUTZA AURRERA !!!

Bilbo Hiria Irratiko emisioak datorren astelehenean, hilaren 26an, hasiko diren arren, Kukutzan gertatzen ari denarekin lanean ibili gara aste honetan. Hiru elkarrizketa dituzue hemen: hasteko pasa den asteazkenean Kukutzaren barruan atxilotutako bati egindakoa; gero, irrati honek Iruñeako Euskalerria irratiari egun horretako arratsaldean egindako kronika; eta bukatzeko, ostiralean (epailearen erabakia jakin bezain pronto) Kukutzako Hodeiri egindakoa. Kukutza IV jaio da !!

Elkarrizketak deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

KUKUTZA AURRERA!!!!!!

 Gaztetxea, okupatutako eta autokudeatutako topagunea da, bertan parte hartzen duten pertsonen esperientziaz eta langile jarreraz aurrera eramana, errespetuzko elkarbizitza eredu baten oinarrituta, non eta erabakiak gaztetxearen proiektuan lan egiten dutenen arteko asanbladan hartzen direnak. Gure bizitza askatzen duten alternatiba kultural, sozial, politiko eta kolektiboak garatzen dituen gune askea da.

Argi gera dadila gaur Errekalden Ertzantzak egindako sarraskiaren ardura osoa honako haunea dela: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Aldundia, Bilboko Udala eta Cabisa Enpresa konstruktora. 30 furgoneta baino gehiago, 2 tanketa, helikoptero 1 eta ez dakigu zenbat txakur etorri dira auzo osoaren aurka ekiteko, Kukutza III Gaztetxearen eta Errekalde Auzoaren ametsak suntsituz.

Que quede claro que la responsabilidad total de la brutal actuación de la Ertzantza en el día de hoy en Errekalde es de. Gobierno Vasco, Diputación de Bizkaia, Ayuntamiento de Bilbao y de Cabisa. Han venido más de 30 furgonetas, 2 tanquetas, 1 helicóptero y no sé cuantos perros para sitiar el barrio, queriendo acabar con los sueños de Kukutza III Gaztetxea y el barrio de Errekalde.

Artayorran baño,yantzan obetó!#51

SEXTY SEXERS Udaberria, odol berria, eta uzta berria udaberrian… disko berriak: Albokak 2.1(Ibon Koteron&Xabier Valle), The Sparteens, Sexty Sexers (argazkian),Pello Ramirez, Governors, Joseba Tapia eta Gozategiren aurrerapen singleak! Udaberria datorrenian….

argazkia: Makoki

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain

 

irratia.com-en 100. podcast-irratsaioa gaur zuzenean Bilboko Kafe Antzokitik

[video]http://www.youtube.com/watch?v=iHlwwNNLPrU[/video]

Bilbo Hiria irratian kultura digitala, musika eta gizartea uztartzen dituen irratia.com irratsaioak 100. emanaldia igorriko du gaur Bilboko Kafe Antzokiko oholtza gainetik zuzenean. Saioa 22:00etan hasiko da eta bertan elkarrizketak, gonbidatu bereziak, bideoak eta sorpresa ugari izango dira. Saioaren ostean Bilboko BURP “Underground Report” proiektatuko da eta ondoren, irratia.com-eko soinu ingeniariek musika aukera aparta jarriko dute. Oholtzatik at Blogs & Beers gisako topaketa informala izango da. Nahi duenak bere ordenagailua ekarri ahal izango du edo, besterik gabe, garagardoa eskuan duela, berriketari eman. Ohi bezala, Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko seinalearen bidez eta Interneten zuzenean emititzeaz gain, webcam bidez ere igorriko dugu seinalea zuzenean Bilbotik mundura.

IBAIZABAL: Europako Batasuneko Nekazaritza politika kolokan

Nekazariak Kolokan bai jarri dute politika hori aste honetan Bruselan izandako nekazariek. Europako Batasuneko batzordeak Nekazaritza Politika Bateratua egitasmoa jarri nahi du indarrean datorren urtetik aurrera. Europako hainbat estatu eta herrialdetako nekazariek, aldiz, politika neoliberal horren aurka egiten dute, ekoizle askoren (batez ere txikien) etorkizuna oso zaila ikusten dutelako. Nekazariek laguntzak hobeto banatzeko eta merkatuen kudeaketan parte hartzeko eskatzen dute: beste politika desberdin bat nahi dute, munduko beharrak asetzeko eta lurra berotegi eraginatik aldentzeko, Paul Nicholson EHNE sindikatuko kideak kontatu duenez. Elkarrizketa hau deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/paulnicholson071128.mp3]

Entzun orain

 

SOLASALDIA: Ura: matxurak, erabilera…

Ura    Pasa den astean Bilbon izan ziren hiru ur hornikuntzaren mozkeketak izan ditu mintzagai Josu Larrinagak gai honen inguruko zenbait baieztapen eta galderak bota baino lehen. Herri txikietan holakoak gertuz gero konpontzeko denbora luzeago eman behar izaten dutela gogoratu ostean, Josuk istripu txiki batek eragin ahal duen ahulezia aipatu du. Horrez gain, egun munduan urak duen garrantzia azpimarratu du EHUko irakasle eta soziologo horrek: duela hamar hile, Hego Euskal Herrian, alarma egoeran sartzear ginen sikatea zela kausa. Solasaldi hau deskargatzeko, egin klik HEMEN.

Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/josularrinaga071126.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook