Entzun

Bilbo Hiria irratia entzuteko hiru era ezberdin daude

1. Zuzenean uhinen bidez
FMaren 96.0an aurkituko duzu Bilbo Hiriaren seinalea. Bilbo eta inguruko gune metropolitarra hartzen du bere irrati seinaleak, Basauritik Gorlizera eta Txoriherritik Santurtzira.

2. Zuzenean Interneten
Bilbo Hiria irratiak dagoeneko zuzenean emititzen du Interneten bidez planeta osoarentzat. Zuzeneko MP3 jario etengabe hau entzuteko aukera duzu HEMEN.

3. Diferituan Interneten eta podcast eran
Bilbo Hiria irratiaren saio gehienak MP3 formatoan daude eskuragarri hemen, atalka eta emisio egunaren arabera kronologikoki sailkatuak. Edozein multimedia programarekin entzun daitezke saiook, baita MP3 aparailu eramangarrien bidez, kalean, metroan eta edonon gaudela. Webgunetik bertatik ere, nabigatzen ari garela, Flash erreproduktore bat ikus dezakegu audio artxiboak eskuragarri dauden lekuetan. Bertan play sinboloa klikatu besterik ez dugu berehala saio hori entzuten hasteko.

Podcast eran ere harpidetza egin daiteke iTunes, Bloglines eta beste hainbat programa erabiliz. Nahi dugun saiora harpidetza egin eta programak berak automatikoki jaitsiko dizkigu gure gustoko irratsaio horren ale guztiak, webgunean argitaratu eta berehala. Noski, RSS jario baten formatoan ere argitaratzen ditugu gure webguneko albisteak eta, beraz, Firefox programa euskaldunarekin edo RSS jarioa irakurtzen duen beste edozein programa edo zerbitzurekin bateragarria da bilbohiria.com