Bilbo Hiria irratia euskara hutsez emititzen duen irratia duzu, Bilbo Handirako FMko 96.0 frekuentzian eta mundu osorako www.bilbohiria.com web gunearen bitartez. Zenbat Gara kultura elkarteak sortu zuen 1997. urtean, eta euskara jendea eta euskara mundua zentralidadean jarri, eta gure hizkuntza eta gure harremanak sustatu, biziberritu eta normalizatzea du helburu, eta baita beste kulturen berri ematea ere.

Bilbo Hiriaren programazioan gizarte eta kultura gaiak nabarmentzen dira eta, musika alorrean, kalitatearen eta aniztasunaren aldeko apustu irmoa egiten du. Denetariko irratsaioak ditugu. Bestalde, Bilbo Hiria irratia ez da irrati komertziala eta radioformula ez zaigu interesatzen. Irrati urbanoa da, irekia, kosmopolita eta %100 euskalduna, inolako konplexurik gabe. Euskal Hiriko irratia da Bilbo Hiria.

Zuzenean emititzeaz gain, irratsaioak kartara edo podcast harpidetza bidez entzun daitezke. Eta halaber, Arrosa Sarean eta uriola.info plataforma digitalean ere entzun dezakezu Bilbo Hiria.