SOLAS GIROAN: Udako solstizioaz hizketan Xamarrekin
eka 18, 2010 Entzungai (podcast), Solasaldia Leave a comment
Zenbat Gara kultura elkarteak antolaturik, hitzaldia eskaini zuen Xamarrek joan den asteazkenean Bilboko Kafe Antzokian. Donibane suen karietara, ospakizun hori udako solstizoaren erdigunean kokatu zuen ikertzaileak, haren esanaahiaren eta sinbologiaren xehetasunak emanez. Bilbo Hiria irratia bertan izan zen eta osorik grabatu zuen hitzaldia. Gaurko solasaldian hitzaldiaren hasierako minutuak eskaini dizkiegu gure entzuleei. Eta laster hitzaldi osoa podcast eran entzuteko aukera ere emango diegu.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Sail luzea egiten ari gara azken aspaldi honetan Xamarrekin bere azken liburuaren -Euskara Jendea- kapituluak banan-banan jorratzen eta komentatzen gure entzuleentzat. Oraingo honetan, Bilbon zegoela probetxaturik, Euskal Herrira bisitan etorri eta gutaz eta gure kulturaz zerbait idatzia utzi duten bidazti atzerritarren berri emateko eskatu diogu Xamarri, eta berak, jakituria handiz, XII. mendetik eta XVIII. mendera bitartean haien lumatik bildutako testigantzen lagin interesgarri bat egin digu.
Lagun minak ziren Xamar eta zorigaitzez hil berria zaigun Joxe Miel Bidador. Hau da, ikertzaile bezala ez ezik, pertsona bezala ere ezin ederkiago ezagutzen zuen Xamarrek. Horretaz baliaturik, gaur goizeon egin diogun elkarrizketan Joxe Mielen hainbat alderdiri buruz jardun du gugaz: euskaltzaletasuna nondik sortu zitzaion, lehenbiziko urratsak ikerkuntza arloan, Nafarroako idazleen gaineko ikerlanak, dantzari loturiko kontuak, eta abar. Eta, oroz gainetik, euskalgintzan aztarna sakonak utzi dituen ikertzaile gazte jakintsu baten oroitzapena.
Gaurkoan Xamar heldu zaigu Bilbo Hiria Irratiaren estudioetara “Euskara jendea” liburuaren beste kapitulu bat zuzenean jorratzera. Horixe da Xamarrek hilean behin egiten digun oparia. Oraingo honetan Euskal Herrian administrazioa euskalduntzeko historian zehar izan diren eskaerak ekarri dizkigu gogora Xamarrek. Zenbaitetan Administrazioa euskaldundu beharra oriango kontua dela uste ohi dugu, baina atzera begiratzea aski dugu gauzak bestela izan zirela ulertzeko.
Kafe Antzokiko kultur arduraduna den Mikel Urbeltzek otsailaren lehen hamabostaldian prestatu dituzten ekitaldiak azaldu dizkigu: Xamarren kultur hitzordua, haurren gunea, Kantagintza , ihaute jaiak eta programaturik dauden zenbait kontzertu. Aukera zabala eta anitza benetan.
Halase da, joan den apirilean Jose Anjel Irigarai, Ruper Ordorika, Xamar eta Pello Elzaburu Argentinan eta Uruguain barrena ibili zaizkigu diasporako euskaldunei zenbait hitzaldi eta kontzertu eskainiz. Gaurko elkarrizketan Xamarrek bidaia horren berri eman digu eta, bide batez, bertako euskaldunek Euskal Herriaz eta euskal kulturaz zer pertzepzio duten azaldu digu xehetasun
Behean sinatzen dugunok Bilbo Hiria irratiko kolaboratzaileak gara. Bertatik bertara emititu eta Bilbo metropolitano osoan entzun daitekeen euskarazko irrati bakarretakoa da Bilbo Hiria irratia, baina, aldi berean, pluraltasun eta irekitasun handiko komunikabidea ere bada, zalantzarik gabe. Gu geu ere bagara horren isla; irratiak bizi duen momentu latz honetan, hain zuzen ere, gure ahotsa ere entzunarazi nahi dugu. 





