Atalak

Iragarkia

Artayorran baño,yantzan obetó! #129 Etxamendi eta Larralde

etxamendi & larralde 0

2012ko maiatzaren 14an  joan zitzaigun Eñaut Larralde kantari behe-nafarra, Eñaut Etxamendirekin bikotea osatu zuena 67tik. Etxamendi eta Larralde bikote mitikoari buruzko saio monografikoa. Iuuuuuup, laalaaaa

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Mundumira 2012

mundumira 0

Asteburu honetan Leintz-Gatzagan eta Eskoriatzan egingo dutena. Bost kontinenteetako musika, antzerkia, gastronomia eta artisautza ezagutzeko bidaia proposatzen dute, Ana Erizek azaldu duenaren arabera.

DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Argia astekaria (2323. zenbakia)

argia (1) 0

Aste honi dagokiona eta azalean M15 mugimendua. Pertsonaia Eric Gueret zinemagilea da eta Erdiko Kaieran Ihesi. Frankismoaren krimenak, Gipuzkoako Eskola Txikien festa eta Hala Bedi Irratiaren euskarazko egitasmoa ere jorratu dituzte, Mikel Asurmendik kontatu digunez.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

SOINUGELA: Louisiana Red, Earl Scruggs, Benito Lertxundi, Bob Dylan, Jack White…

LouisianaRed 0

Gaur ere, Pedro Elias Igartuak kanta sorta ekarri digu. Lehen orduan, besteak beste, Louisiana Red, Jimmy Cliff edo Anje Duhalderen kantak izan ditugu entzungai. Bigarrenean, aldiz, Bob Dylan, Jack White edo Salomon Burkerenak.

DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: UEUko Udako Ikastaroak

3311016511_5824cc561d_z 0

Gaur bertan aurkeztu dituzte ekainetik aurrera Eibar, Baiona eta Iruñean burutuko dituztenak. Aurten 40 urte betetzen dituzte ikastaro horiek eta horrekin batera Irati Iciar zuzendariak hainbat ezaugarri argitu dizkigu.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

SOLAS GIROAN: Bartzelonako Komiki Saloia

resourceloaderportletservlet 0

Aurten ere bertan izan da irrati honen Jon Iñaki Artetxe kolaboratzailea. Murrizketen garaian, giroa, erakusketak zein hitzaldiak, Euskal Herriko presentzia, sariak eta gehiago kontatu digu.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Finantza legearen berria

18830-panorama-econ-mico-europeo-oscuro-mientras-asia-brilla (1) 0

Pasa den ostiralean Espainiako PPren gobernuak onartu zuena. Luis Guridik legea zertan datzan, zertarako, horren eraginak orokorrean eta batez ere Hego Euskal Herrian, ekonomiaren egoera eta gehiago azaldu digu.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

Euskal hedabideak hizpide osteguneko mahainguruan

mahaia-kaskoak 0

Euskal hedabideak, euren izaera, egoera, ajeak eta etorkizuneko erronkak izango ditugu aztergai datorren ostegunean, hilaren 17an, goizeko 10:30etan Bilboko Kafe Antzokitik igorriko dugun irrati-mahainguruan. Zuzenean emitituko du Bilbo Hiriak FMaren 96.0 frekuentzian eta Internet bidez www.bilbohiria.com webgunean. Partaideak honako hauek izango dira: Topaguneko lehendakari Mikel Irizar, Anboto aldizkariko zuzendari Jone Guenetxea, Hamaika Telebistako erredakzio-buru Ane Zabala eta Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi. Beraiekin Bilbo Hiriako hiru ahots tartekatuko dira eztabaida bideratzeko: Jabier Lauzurika, Mieltxo Monfort eta Xabier Monasterio.

KINGSTON HIRIA: James Bond, Ray Barretto, Nuyorican eta Beginning Of The End.

IMG_2769 0

Jamaikan hasi gara The Skatalites-ekin, New York-era joan gara gero Ray Barretto-rekin egoteko eta bere kantu batzuk entzun ostean, Harvey Averne, Eddie Palmieri, Ricardo Ray eta Bobby Cruz ere aurkitu ditugu New York-eko kaleetan. Saioa bukatzeko hegazkina hartu eta Bahametara joan gara Nassau-ra, Funky Nassau-ra The Beginning Of The End talde handiarekin. Beraz Ska, Boogaloo, Funk, Soul, beti bezala musika baltza, jartzen ditugun biniloak bezain beltza Kingston Hiria saioan.

Saioa deskargatu! (nahi badozu…)

Entzun orain

 

IBAIZABAL: Iparraldeko berriak

urrats_1 0

Gaurkoan, lau berri jorratu ditu Irulegiko Irratiko Bernardette Argainek. Hasteko, Herri Urratsen balantzea egindu; gero, Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak komentatu ditu. Berri txar bat ere ekarri digu, Eñaut Larralde igandean zendu zelako. Bukatzeko asteburuan izango diren hainbat ekitaldiren berri kontatu digu.

 DESKARGATU HEMEN

Entzun orain

 

Zuzenean 128Kbps stereo:

(128 Kbps stereo)
Zuzenekoa beste kalitate eta programa batzuekin entzuteko klik egin HEMEN.

Azken Tweetak